IÑAKI BEITIAREN OMENEZKO MENDI MARTXAK 26. EDIZIO
Kaixo IBMMzale!
2024 honetan Iñaki Beitiaren Omenezko Mendi Martxaren 26. edizioa ospatuko dugu. Aurten, lan talde berriarekin ekin diogu ilusio handiz martxaren prestaketari, ezin ahaztu ordea, urteetan lanean aritu izan den lagun taldea. Euren esperientzia eta gure ilusioa uztartuz sortu dugu edizio berri hau.
Urteen joan etorrian, Iñaki Beitiaren eraginak belaunaldi berrietan ere, izan du bere oihartzuna, eta durunda horrek urte luzez jarrai dezan, mendi martxaren antolaketari jarraipena eman nahi diogu. Ilusio, urduritasun eta ikasteko gogo handiz ekin diogu ibilaldi honi.Jatorri, pentsamendu, ideologia, ibilbide… desberdineko gizabanakoen eta taldeen elkarlanaz, modu xumean hasi zen Mendi Martxa nortasun handiko ekitaldi bihurtu da.
Ibilbidea
Ohi legez, aurten ere, mendi ibilaldia Goierri, Deba Garaia eta Urola-Kosta eskualdeen artean zabalduko da eta aukera ezin hobea ematen du bertako inguruak ezagutzeko. Aurten Iñaki Beitia Mendi Martxaren 26. edizioa beteko dugu, ibilbide bakarra antolatuz azken aurreko edizioetan egin bezala: 29 kilometrotakoa eta 1.505 metroko gainbehera metatua izango duena; ibilbideak inguruan ditugun parajerik ederrenetarikoak bisitatuko ditu.
Irteera ordua 7:00 eta 7:30ak artean izango da
Kontrolak eta Anoa-postuak
Kontrolak:
Ibilbideen kontrolak halako guneetan jarriko dira: Areizaga/Kalebarren plaza (hasierako kontrola -txartela zigilatuta emango da), Samiño, Aizpurutxo, Irimo, eta Areizaga/Kalebarren plaza (itxiera-kontrola).
Anoa-postuak
Ondorengoak izango dira: Pagotxoeta, Aipurutxo, Trekutz eta Areizaga/Kalebarren plaza.
Izena Ematea
Urretxu-Zumarragan
2024ko maiatzaren 6tik aurrera izenematea Urretxuko Aldiri Kiroldegia , Zumarragako Ispilla Kiroldegian zein Ostadar Mendi Taldearen egoitzan egin ahal izango duzu.
Izen-ematea martxaren aurreko egunetan egiten bada, ordaindu beharreko kuota 10 eurokoa da , eta bestela 12 eurokoa irteera-egunean bertan egiten bada.
Martxako goiz berean bertan izena ematea egiterik izango da. Dena dela, Antolakuntza Batzordeak izen-ematea AURRETIK egin dezazun eskatzen dizu, mendi-martxaren antolakuntza lanak erraztu eta eguna ahalik eta hoberen atera dadin.
Internetez bidez
Izena emateko epea ere apirilaren 22an zabalduko da.
Iñaki Beitia mendi martxaren 25. edizioko irudiak Goierriko Hitza eta Gotzon Aranbururi esker; eskerrik asko!!!
Ikusi hemen Carlos Mediavillak utzitako argazki apartak (2022). Eskerrik asko Carlos!!!