Iñaki Beitia mendi-martxa 'Biba zuek' saioan

2024-05-16an Miramongo estudioetan grabatutako saioa.



Iñaki Beitia Mendi Martxako antolatzaile beterano (Jesusmari Garralda eta Jonmikel Intsausti)
eta gazteen arteko Nerea Gabirondo, ETB1eko Biba Zuek! saioan (2024-05-16).
"Memoriarako martxak!" izenburupeko atalean [4 minutu 00 segundu - 37 minutu 00 segundu], Legazpiko Xabier Ortiz de Luzuriaga BTT martxako antolatzaileekin batera.

Eskerrik asko zuek ezagutzeko aukera emateagatik!!!
Ondokoa, Saio osoa "Memoriarako martxak!" ataletik hasita.




Biba Zuek! saioan Amaia Agirre bertsolariak Iñaki Beitia eta Xabier Ortiz de Luzuriaga martxei eskainitako hitzak.


Zuei entzunda, etorri zait burura
badela esaldi bat...
Herria dela gorputza eta Hizkuntza bihotza
agian Iñaki [Beitia] eta Xabierren [Ortiz de Luzuriaga] kasuan
esaldi horri beste bat erantsi beharko genioke
Herria da gorputza, Hizkuntza bihotza eta Mendia arnasa.

Arnasa galdu zuten leku eta momentuan
ingurukoak ere arnasik gabe geratu zineten
baina egunero oroitzapenei
birikak ematen diharduzue
antolakuntza lan bikainean.

Mendi-ibilaldi eta bizikleta-martxan, orotan bezala,
antolakuntzan ere batzuk aurretik doaz, bidea irekiz,
atzetik datozen horiei lagunduz,
konpromezuari mendiko maldarik gogorrenari baino
beldur handiagoa diogun garaiotan,
ikusi besterik ez dago gazteek
zer nola igotzen duten erantzunkizunaren maila hori.

Monolito bat Xabierren oroitzan
eta postontzi bat Iñakiren gorantzan
eta bi familia ahanzturan ez geratzeko esperantzan.

"Karta bat idatziko dut norbaitek erantzun dezan"
dio Habanera ezagunak,
hauek postontzi bat jarri dute
norbaitek idatzi dezan.

Bide on!