Elastiko eder bana opari

Eta gainera edizio honetan... 27. edizio honetan, gizon zein emakumeentzako elastiko tekniko desberdinak banatuko ditugu...

Gustukoa aurtengo oparia? Maddi Mantxola Urratek beste behin ere diseinatua, eta elastiko ederra diseinatu du.

Elastiko



Emakumezkoen elastikoen neurriak
Gizonezkoen elastikoen neurriak

Oharra: fabrikatzaileak emandako neurriak / Nota: medidas ofrecidas por el fabricante.



Eta antosina bana, mendian ura edan dezazun

Eta Laboral Kutxaren kolaborazioari esker, mendian ura edan dezazun antosina (*) eramangarri bat izango duzu opari. Harekin plastiko gutxiago xahutuko dugu, helburua dugu eta plastiko gutxiago erabiltzea. Antosina, kamisetarekin batera jasoko duzu amaieran.

(*) Antosina Legazpin gorde den hitza dugu eta mendira motxilan eramaten den iturrietatik ura edateko edalontziari esaten diote bertan.

OHARRA: Komiki tira 2006an Legazpiko ZingiZango Euskara Elkarteak argitaratutako Legazpiko euskara liburutik hartutako irudia. Egilea: Josema Azpeitia.

Antosinak
Komiki tira