Arautegia

  1. Ibilbidean parte hartzeko izen-ematea antolakuntzaren http://www.beitia.org webgunearen argibideak jarraituz egitea gomendatzen dugu. Era berean, izen-ematea Urretxu eta Zumarragako Polikiroldegietan eta Ostadar M. T.-aren egoitzan (Zelai Arizti kultur etxea, Zumarraga) ere egin ahal izango da. Izen-ematea aurrez eginez gero, 10 euro ordaindu beharko dira eta ibilbideen egunean -irteeran- eginez gero 12 euro.

  2. Ibilaldiaren irteera goizeko 7:00etatik 7:30ak bitartean egingo da, Urretxu-Zumarragako Areizaga-Kalebarren plazatik abiatuko delarik.

  3. Amaieran mendizale bakoitzari elastiko bana emango zaio.

  4. Ez da inolako sailkapenik egingo. Hau mendi-ibilaldia da —"ibil"—tzeko, ez lasterka egiteko; alegia, ez da lasterketa bat.

  5. Ibilbidea egoki eta zuzen seinalaturik izango da. Ibilbidean zehar zenbait anoa-postu eta kontrol-gune jarriko dira.

  6. Zaborrik ez bota ibilbidean, anoa postuetako edukiontziak erabili. Ibilbide markak egun berean jasotzen ditu antolakuntzak.

  7. Ibilaldiaren amaieran, nahiko luketen mendizale guztiek Urretxuko Ederrena frontoiko dutxak erabiltzerik izango dute.

  8. Gomendagarria da federaturik egotea. Antolakuntzak ez du mendi-ibilaldiaren baitan zein horren ondorioz mendizaleei gerta lekizkiekeen istripurik bere gain hartuko. Parte-hartzaileek edozein indemnizazio hartzeari uko egingo diote.

  9. Ezinbestekoa bada, antolatzaileek ibilaldia edozein unetan aldatu edo eten ahal izango dute.

  10. Ibilaldian parte hartzen duten adingabekoek pertsona heldu baten ardurapean ibili beharko dute ibilaldia egiten duten bitartean.

  11. Zakurrik badaramazu, lotuta eraman beharko duzu, bidean dauden baserrietako bestelako animaliekin eta ibilbidean dauden lagunekin arazorik sortu ez dadin. Antolakuntzak ez du bere gain, partehartzaileek daramatzaten zakurren jardunaren ondorioz ibilbidean zehar hirugarrenei eginik gerta litezken kalteen aurrean, inolako erantzukizunik hartuko, soilik zakurren jabeek zakurrek egindakoaren erantzule izan beharko dutelarik [Gipuzkoako Mendien 7/2006 Foru arauaren 62.2c artikulua].

  12. Arautegi honetan ez aurreikusitako guztia Antolakuntzak zuzendua izango da.

  13. Martxa honetan izen-emateak idatzitako arau guztiak automatikoki onartzen direla ekartzen du berekin.

  14. Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa betez, jakinarazten dizugu Iñaki Beitia Mendi Martxari ematen dizkiozun izaera pertsonaleko datuak isilpean tratatuak izango direla eta Ostadar Mendi Taldearen titularitateko fitxategi batean, Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean zuzenki erregistratua dagoena, sartuak izango direla. Izen-ematean jasotako datu pertsonalak soilik parte-hartzaileen identitatea kudeatzeko erabiliko dira, eta ez da bestelako ezein datu-hartzailerik izango.

    Era berean, jakinarazten dizugu zure datuen eta argazkien sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideak balia ditzakezula, DBLO-ren arabera, helburua adierazten duen idatzia eta zure NAN edo antzeko dokumentu baten fotokopia ondoren adierazitako helbidera bidaliz: OSTADAR MENDI TALDEA. Zelai Arizti kultur etxea. E-20700 Zumarraga (Gipuzkoa).

Oharrak

  • Behar bezalako mendiko botak ere eramatea gomendagarria da.

  • Bidean topatuko dituzun baserrietako soroak, baratzak eta animaliak errespeta itzazu eta Antolakuntzak zehaztutako bidetik ibil zaitez. Ingurumena zaindu eta sortzen duzun zaborra anoa-postuetan diren zakarrontzietara bota ezazu. Era berean, birzikla ezazu, birziklagarri dena dagokien edukiontzietan botaz. Ingurumenaren kontua guztioi dagokigu-eta.

  • Webgune honetan idatzi ditugun aholkuak jarrai itzazu.