2025/06/03

27. Iñaki Beitia Mendi martxaren biharamuna:

Ekainaren hasierarekin batera ospatu genuen 27. Iñaki Beitia Mendi Martxa. Goiz-goizetik bruma sartu zen Urretxu-Zumarragan, baina urtero bezala, mendizaleak prest zeuden Areizaga-Kalebarren enparantzan, 7ak noiz iritsiko.

Aurten, guztira 1.302 lagunek eman dute izena: 467 emakume eta 835 gizon.

Lainopean, bidegorritik abiatu ziren mendizaleak Irimorantz. Lehen mendizalea 7:35ean heldu zen. Trekutzera jaitsita, jan-edanez indarrak hartzeko aukera izan zuten, eta handik Aizpurutxora jo zuten. Martxako anoa-posturik dotore eta bereziena bertan zegoen, aurten are ederrago, Cruz-i eskainitako bertsoarekin apaindua, martxako laguntzaile handia berriki zendua.

Ibilbide osoa egin nahi ez zutenen artean, bidegorriaz gain, aurten bazen beste aukera bat: Agiñagara jarraitu, eta handik errepidea hartu Urretxu-Zumarragara.

Beste asko, ordea, ibilbidearekin jarraituta, Oñamendiko txartel-ontzira igo ziren (ibilbideko 23. kilometroan), eta handik Samiñoko lepo gainera. Azken ahaleginez Pagotxoeta eta Belokitik igarota, laino artean heldu ziren helmugara.

Guztira, 956 lagunek osatu zuten martxa: 343 emakume, 599 gizon eta 14 genero zehaztugabeko parte-hartzaile. Helmugara lehenak 10:00ak aurretik iritsi ziren, eta kuadrilla gehientsuenak 14:00 eta 16:00etarako jaitsi ziren saskigileen aldapatik pozez.

Antolatzaileek balorazio positiboa egin dute: parte-hartzaile askok edalontzia etxetik ekarri zuten, eta horri esker zabor gutxiago sortu da. Helmugan, kamiseta eta edalontzi bana jaso zuten, etorkizuneko martxetan berrerabili ahal izateko. Eguna amaitzeko, giro ezin hobean, paella jan eta jai giroan ospatu zen edizio berri hau.

Beste urte betez, Iñaki gogoan izan dugu. Esker mila mendizale guztioi zuen parte hartzeagatik.


Editore erabiltzailea: admin |  Permalink  |  Erantzunak (0) |  Erantzun mezu honi

Kontuan hartu zure posta elektronikoa eta URL-a ez direla webgunean publikatuak izango.

Blog honetan erantzunak egiten duen orori errespetuz egitea eskatzen zaio. Beitia mendi martxak bere gain hartzen du eskubidea bere iritziz ez egokitzat hartuko lukeen erantzun oro blog honetatik ezabatzeko.

Izarrez markatutako eremuak bete behar dira.

 Blogean publikatzeko formularioa
Izena: (*)
Posta elektronikoa:
URL:
Artikuluaren izenburua: (*)
Idatzitako testua: (*)
Testuaren gorputza nola idatzi:
SPAMaren kontrako filtroa: (*)

Hau SPAM-aren kontrako filtro bat da. Mesedez, idatzi ondoko gelaxkan, "zenbakitan", ondoren eragiketa egitearen emaitza, zortzi bider zazpi .


Adibidea: zazpi bider hiru; idatzi 21

Testu egituratua zer den jakiteko egin klik hemen [>>]

Zure datuak sartu baino lehen, irakur ezazu WEBgune honen Pribatutasun Politika.