Leku interesgarriak

Informazioa

Atal honek aurtengo edizioari dagokion informazioa eguneratu gabe dauka. Egun batzuk barru ibilbidean agertzen diren gune interesgarriei buruzko informazio eguneratua eskura izango duzu...



Mendi-martxaren edizio guztietan zehar ezagutu diren toki interesgarri, monumentu, kondaira eta megalitoen zerrenda.

Ondorengo lerroetan ibilbidean zehar (baita aurreko edizio guztietan ere) Urretxu eta Zumarraga inguruetan -baita gainerako Goierri eskualdeko paraje eta Urola-Kosta eskualdeetako beste zenbait lekuetan- ezagutu ditzakezun toki interesgarri, monumentu eta megalitoen zerrenda duzu. Martxa honetan mendia maite dugu, eta era berean leku horiek guztiek gordetzen dituzten sekretuak (kondairak, gertakari historikoak, ...). Gure mendiak toki biziak direlako. Mendiaz gozatzeaz gain, gure mendiak ere ezagut ditzazun gonbita egiten dizugu.

Leku eta monumentu guztiak (aurtengo edizioa)

Leku eta monumentu guztiak (edizio guztietan)


Gune guztiak (kokapenaren arabera)


Gune guztiak (tipologiaren arabera)




... Mendia ez da bakarrik bakardadea, are gutxiago Euskal Herriko mendia. Gehienetan, geure inguruari arreta pixka batez so eginez, Historia berberarekin topo egiten dugu. Mendiak, ataka desolatuak, basoak, zubiak, bentak, baselizak, bordak, zalbideak, trikuharriak, harrespilak, kondairak, mitoak, erromeriak, artzainak, gudak, pelegrinazioak ... Ez al da gauza askotxo? Ez, bizitza osoa da gure bidera jauzi egiten ari dena, eta guk ezin dugu geldiarazi, bera gu geu garelako ...

—Luis Pedro PEÑA SANTIAGO—

Responsive image

Ibilbide laburrean (ordena kronologikoa) [51 sarrera]

Hasiera  |  Aurrekoa  |  (orrialdea 2 / 6) |  Hurrengoa  |  Amaiera

 
Urretxu-Zumarraga :: Parajeak
Lizarriturri

Iturri emankorra, egoki datorrena Irimorako igoeran. 1936ko ekainaren 28an Club Alpino Txindoki delakoak egin zuen.

2011ko ekainaren 26an Lizarriturrin iturriaren 75. urteurrenean ospatu zen. Hona hemen Gorka Azkaratek egun honetan kantatutako bertsoak. Urretxuko jaietako txistularien kontzertuan berriz abestu ziren (doinua: Txepetxarena).

Agur bero bat Lizarriturri
txoko honetan zaudena,
alaitasunez ospatzen degu
gaur zure urteurrena.
Nork daki zenbat mendigoizale
urte luzetan barrena,
beti bezela horren emankor
ur fresko eta gardena
Irimorako bidean dagon
atsedentoki onena.

Malda gogorrak arnasestuka
maiz gaitu hona ekarri,
baina hemendik inortxo ere
ez da joaten egarri.
Gaurkoan ere, nahiz bero egin
emariz ez dago urri,
aurrerantzean ere honaino
etorriko gera sarri,
orain artean bezela zaindu
gaitzazu Lizarriturri.

-Gorka Azkarate-

 
Irimo-Antzuola :: Monumentuak
Irimo gaineko gurutze handia

2005eko irailaren 11n, bete ziren 50 urte Irimo gainean dagoen egungo gurutze handia eraiki zela. Izan ere, aurretik bazen beste gurutze bat, txikiagoa... aterperik gabe jarria zegoena.

Gurutze handiaren historia errepasa dezagun. Duela hamarkada batzuk, Irimoko gailurreko egungo aterpea eta gurutzea eraikitzeko ametsa behin eta berriro aztertu eta baztertutako proiektua izan zen. Denbora pasa eta zenbait saiakeraren ondoren, azkenik, orain dela 50 urte inguru, garaiko herriko parroko Nicolás Madinabeitia buru zela, zenbait herritarren lanari esker, gurutze berria eta aterpea eraikitzea lortu zen.

Eraikina altxatzeko bi tona burdin, 25 tona porlan, 30 metro kubiko harri, beste 60 harearena eta milaka litro ur behar izan ziren. Lan prestaketa zela eta, gero beharko zen ura biltzen joateko, gailurretik hurbil bizpahiru ur-biltegi prestatu ziren, masa egiterakoan euriak emandakoa aprobetxatu ahal izateko. Lau hilabetetan, ordea, ez zuen tanta bat ere bota. Bat-bateko lehorraldia zela eta, Lizarriturriko ur jario eskasa izan zen bildu ondoren goraino garraiatu behar izan zutena. Urretxuarrek gogo biziz hartu zuten erronka berezi hau; horren adierazpena dugu, bertako eta kanpoan bizi ziren herritarren paregabeko esku zabaltasunari esker lortutako 42.000 pezetako dirutza biltzea. Gainontzeko zorra Foru Aldundiak emandako diru laguntzari esker kitatu zen. Aipatzekoa da garai hartan diputatua zenak eta gero Zumarragako alkatea izango zen Artiz jaunak, diru laguntza ahalik eta azkarren lortzearen alde, eginiko gestioa.

Azkenik, abuztuaren 4an hasitako proiektuak irailaren 2an, arratseko 6ak inguru, amaiera izan zuen. Estreinaldi ofiziala, berriz, irailaren 11n, era sinple eta labur batez: bertan ospatutako esker oneko mezaren ondoren, gurutzearen eta aterpearen bedeinkapena eginez.

Aurreko gurutzea, aterpearen barruan gordeta geratu zen. Izan ere, lur-sailetako jabe zen Ugalde familiak, gurutze berria eraikitzearren baldintza bat jarri zuen: gurutze zaharra gorde beharko zen. Hori dela eta, gurutze zaharra aterpean gorderik dago.

Meza batekin hasi ziren ere, 2005eko irailaren 4an, Irimoko gurutzearen 50. urteurrena ospatzeko prestatu ziren ekitaldiak. Gero, eguerdi aldean, trikitilari, txistulari, txalapartari eta bertsolariek berotu zuten Santa Barbaran ospatutako herri bazkarian. Giro ederrean pasatako eguna izan zen.

Iturria: Kaixo Aldizkaria, 86. alea.

 
Irimo-Antzuola :: Parajeak
Irimo

Testua prestatzen ari gara.

 
Irimo-Antzuola :: Monumentuak
Irimoko postontzia

Zazpi puntetako lehena... 898 metrotan kokatua (Lizarriturritik joanez gero). Postontzia berezia da, izan ere, mendiaren gurutze erraldoia irudikatuta dago postontzi bezala.

 
Irimo-Antzuola :: Parajeak
Irimoko Zazpi Puntak

Irimo gainetik Meaka gainera bitarteko, Urola eta Dena ibaien arroak banatzen dituzten zazpi punten gailurreria, Irimo gainetik igarotzen diren mendizaleek sarri bisitatua.

Zazpi puntek Irimotik hasita, ondorengo izenak dituzte hurrenez hurren: Irimo -gurutze handia gainean duela-, Arbeleta, Buzoi -898 metrorekin gailurreriako tontorrik garaiena, gainean postontzia duela-, Losakate, Arrizuri, Mugarri -Urretxu eta Antzuolako udal barrutiak banatzen dituen mugarria gainean duela-, eta Meaka.

 
Irimo-Antzuola :: Parajeak
Trekutz lepoa

Trekutz lepoa.

 
Irimo-Antzuola :: Megalitoak eta aztarnategiak
Trekutz edo Gaztelugain

Elosua-Plazentzia megalitotegiko tumulua. J. M. Barandiaranek 1921ean aurkitutako hileta-monumentua. Tumulua, 19,50 m-ko diametroa du eta 1,75 m garaierakoa da. Erdian krater erako zanga bat du, 15,50 x 10 m-ko luzera eta zabalerakoa. Bertako basaltoak. Barnealdea erabat suntsiturik dauka, bere harriak inguruko aterpe bat egiteko erabiliak izan baitziren.

 
Agerreburu-Aizpurutxo :: Parajeak
Gorrostaratzuko atsedenlekua

Gorrostaratzuko aisialdi-parkea.

 
Agerreburu-Aizpurutxo :: Parajeak
Bentoste edo Santutxu ingurua

Bertan Benta izeneko eta orain dela urte asko Benta izan zen baserri handi bat dago. Ermita bat inguruan (hortik datorkio Santutxu izena). Atsedenlekua.

 
Agerreburu-Aizpurutxo :: Ipuin eta kondairak
Sorginak, ogi bedeinkatua eta igela

Luis Pedro Peña Santiagok bere "Leyendas y Tradiciones populares del País Vasco" liburuan, Elosuan eta Itxumendin omen gertatutako kondaira eder bat ekartzen digu gogora:

Elosua, Irimo eta Irukurutzeta kordaletatik hurbil altxatzen den etxaldea dugu. Haren inguruetan, Bergaratik Azpeitira bitarteko galtzada zaharra zaintzen zuen gotorleku baten hondarrak geratzen dira. Herriaren izen zaharra Iri-jaungo San Andres omen da. Iri-jaun izena du oraindik orain bertan kokatzen den oinetxea, fatxadan armarria duena, elizaren dorrearen aurrean kokatzen dena.

Elosuan kondaira zahar bat gorde da. Honek dioenez, Iri-jaun etxeko alaba gaixo jarri omen zen. Inork ezin zuen sendatu. Gau batean, Elosura galtzadatik etortzean, artzain batek basoaren erdian piztuta zegoen su bat ikusi zuen. Kontuz hurbildu bertan zeudenak lapurrak zitezkeelakoan, eta hara non sorginak aurkitu zituela bertaratzean. Sorginak barre algaraz ari ziren zera esanez, Iri-Jaun etxeko alaba ez zela inoiz osatuko harik eta aurreko igandeko mezan erori zitzaion bedeinkatutako ogi-puska jan arte, elizaren etxe barruko sepulturan zegoen igel baten ahoan gorderik zegoen-eta delako ogi-puska. Oinordekoaren gaitza arrazoi honetan zetzan, lotsa dela-eta bedeinkatutako ogia jasotzeko ez zela makurtu elizan. Artzaina, isil-isilik, Itxumendiko parajetik ihes egin zuen (halaxe deitzen zen sorginak zeuden tokia), eta lasterka Iri-jaun oinetxera abiatu zen. Berak entzundakoa neskatxaren gurasoei kontatu zien. Eta halaxe, San Andres elizara joan ziren. Sepultura ireki zuten, eta bertan ahoan ogi-pusketa zuen igela ageri zen. Ogi bedeinkatua errekuperaturik, etxera eraman eta alabari eman zioten, eta horrela, bertan berehala sendatu zen.


Hasiera  |  Aurrekoa  |  (orrialdea 2 / 6) |  Hurrengoa  |  Amaiera



Bibliografia

  • Gipuzkoako Karta Arkeologikoa. Aranzadi Elkartea (1991).

  • Gipuzkoako Karta Arkeologikoa - Aurkikuntza Berriak 1990 - 2001 / Nuevos descubrimientos 1990 - 2001. Aranzadi Elkartea.

  • Diccionario Ilustrado de Mitología Vasca. Jose M. de Barandiaran

  • Mitología Vasca. Jose M. de Barandiaran. Editorial Txertoa (1984).

  • Ezagutu Gipuzkoa CD-ROMa. Elhuyar Elkartea (1993).

  • Las Ermitas de Gipuzkoa. Luis Pedro Peña Santiago. Gipuzkoako Foru Aldundia (1995).

  • Montañas del País Vasco (Tomo 2 - La campana de Oro). L. P. Peña Santiago. Editorial Txertoa, 1984).

  • Leyendas y tradiciones populares del País Vasco. L. P. Peña Santiago. Editorial Txertoa, 1984).

  • Telleriarte etxez etxe. Joxe Luis Ugarte/Esteban Altzelai/Agustin Beloki. Telleriarteko Auzo Elkartea (1995).

  • Estudio de Historia de Urretxu (en su VI centenario). Mila Alvarez Urcelay/Pedro Gonzalez Argomaniz/Antonio Ayllon Iranzo/Jose María Iztueta Leunda. Urretxuko Udala - Gipuzkoako Foru Aldundia (1986).

  • Legazpin barrena (oinez). Antxon Burcio. Legazpiko Udala (1995).

  • Legazpin barrena (BTT-z). Mikel Oskoz. Legazpiko Udala (1995).

  • Goierri mendiz mendi. Egile batzuk (1997).

  • Urretxu eta Zumarragako toponimia. Joxe Luis Ugarte. Onomasticon Vasconiae (Zintzo-Mintzo Euskaltzale Elkartea eta Euskaltzaindia, 1999).

  • Legazpi - Burdinezko bihotza - corazón de hierro. Juan Aguirre. Legazpiko Udala, 2006).