Iñaki Beitia Mendi Martxaren 26. edizioa ospatu zen, guztira 1080 parte hartzailerekin. Gizonezkoen bataz bestea %64.44 eta emakumezkoena berriz, %35.56 Asteburu osoan eguraldiaren iragarpenari begiratzen aritu ostean, igandean aterik esnatu eta mendizale gehienek ibilbidea busti gabe osatu zuten. Parte hartzaileen artean presentzia nagusia urretxuarrena (297), zumarragatarrena (325) baita azkoitiarrena (194) ere izan da, baina azpeitiar (57) eta legazpiar (48) mendizale kopurua esanguratsua izan da. Atozte denok atoz!
Martxaren ibilbidea, urratsez urrats bete dute mendizaleek animoz anoa postu eta kontrol guneetara arazorik gabe iritsita. Bertan, indarrak hartu eta gure kolaboratzaileen berotasuna jasota ibilbidearekin jarraitzeko. Gurutze gorriak ez zuen behar izan kasu berezirik artatu eta eskerrak. Parte hartzaileen gehiengo handia bat 13:00/14:00 bitartean iritsi da Areizaga-Kalebarren plazara, baina, izan da 9:00/10:00 bitartean bukatu duenik ere. Behin helmugara iritsita, sukaldariek prestatutako tortilla eta paella izan ziren protagonista nagusiak. Hala ere, izan da nostalgikorik, helmugara iritsi eta paella probatu beharrean, Izazpira joateko erabakia hartu zuena.
Aurtengo martxak izan ditu lehenengo aldiak, batzuk lehenengoz osatu dute ibilbide osoa horrek dakarren pozarekin, lehenengoz erreleboa eman da, gazte taldeak antolatu du martxa aurreko taldearen babesean. Eta plaza mendizalez lepo zegoela, aprobetxatu zen beteranoei urte guzti hauetan egindako lanarengatik eskertza emateko.
Antolatzaile taldeak, asteak zeraman parte hartzaileei edalontzi propioa ekartzeko gonbita eginez eta hara, zer nolako poza, Euskal Herriko herrietako festa askoren errepresentazioa topatu genuen edalontzietan. Eskerrak eman animatu zinetenoi, gure apustua zabor kopurua murriztearen aldekoa izan baita.
Gainontzean giroa aparta izan da, beraz, datorren urtera arte.
Gora ñaki!
Izarrez markatutako eremuak bete behar dira.