2014/05/19
Biharamuneko datuak...
Parte-hartze estatistikei dagokienez, atzoko egunean 982 pertsonako parte-hartzea jaso zuen.
Gizonak: 703; emakumeak: 279
Jatorriari dagokionez ... 276 Zumarragakoak ziren, 202 ordea Urretxukoak. Eta beste herrietatik halako partaidetza lortu zen, Arrasatetik 10, Azkoitiatik 87, Azpeitiatik 34, Antzuolatik 15, Donostiatik 21, Ormaiztegitik 19, Oñatitik 14, Ordiziatik 14, Lazkaotik 11, Legazpitik 57, Beasaindik 35, Bergaratik 19, Gasteiztik 13, Aizpurutxotik 9...
Goierritarrak 643 lagun izan ziren.
Gipuzkoarrak guztira: 912; Arabakoak: 25; Bizkaitarrak: 28; Errioxarrak: 2; Nafarrak: 8
Martxa egunean 181 lagun apuntatu ziren.
Lehengoak 4 ordu eskas behar izan zituen, eta azkenak, ia 16:30ak inguruan sartu zen helmugan, 9 ordu t'erdiz ibili ondoren. Hori bai: hauek askoz ere lasaiago eta trankilago iritsi ziren helmugara. Helmugatik 767 pertsona pasatu ziren txartela zigilatzeko; ikusten ari gara geroz eta jende gehiago ausartzen ari dela ibilbide osoarekin, nahiz eta badakigu "geroz-eta-gutxiago" batzuk Aizpurutxotik zuzenean helmugaratzen direla; hauek ere bai, meritu handiekin!!!
Egun aparta egin zuen mendian ibiltzeko, eguzki eta haize freskoarekin; mendia berde-berde zegoen. Halaxe izanda, Gurutze Gorriak ez zuen lan aipagarritik izan eta segurtasun aldetik eguna primeran joan zen.
Helmugan sartzerakoan martxazaleek hainbat opari jaso zituzten, ohiko jaki eta edariz gain, oso ondo onartu ziren aurten prestatutako hanburgesatxoak. Bestalde ere UGGASAren bitartez Urola Garaiko Turismoa sustatzeko 24 sari banatu ziren parte-hartzaile guztien artean. Goierriko Hitzak ere 4 sari banatu zituen partehartzaile goierritarren artean. Eta azkeneko zozketa gisa, BERRIA egunkariko langile batzuk helmugan izan genituen prestatu duten zozketarako partehartzaile izenak hartzen. Ea zorterik dugun bidaia irabazteko.
Aurten ere, Markel Lopezi laguntzeko tapoi-bilketa kanpaina jarri genuen martxan, laguntza eskainiz.
Anekdota gisa, aipatzea Irimotik behera, Lizarriturri inguruan asmo txarrek batek markak aldatzen egindako saioa... eskerrak antolaketa laguntzaile eta partehartzaile finak ditugula... konturatu bezain pronto konpondu ziren egindako aldaketak eta mendizaleak zuzen bideratu ziren zegokion bidetik.
Bi gauza besterik ez, alde batetik argazki rallya irekita dugula, beraz parte hartu webgunean ageri diren arauak mantenduz. Eta bi, mesedez, idatzi zuen erantzuna gure inkestan eta eman mesedez zuen iritzia batez ere zer hobetu dezakegun jakitearren. Zuen erantzuna behar dugu eta kontuan hartuko dugu.
Kolaboratzaileei ahalegina, ilusioa, lana, alaitasuna eta mendizaleak pozteko lan egindako orduak eskertu nahi dizkiegu; eta mendizaleei, nola ez, eskerrak eman gure mendi-martxa aukeratzeagatik eta Iñakirekin bat egiteko hautua eskertu nahi diegu... guztiei esker, Iñaki gogoan izan baitugu beste urtebetez.
Eskerrik asko guztioi eta bejondaizuela!
Iñaki Beitia mendi-martxa
Kontuan hartu zure posta elektronikoa eta URL-a ez direla webgunean publikatuak izango.
Blog honetan erantzunak egiten duen orori errespetuz egitea eskatzen zaio. Beitia mendi martxak bere gain hartzen du eskubidea bere iritziz ez egokitzat hartuko lukeen erantzun oro blog honetatik ezabatzeko.
Izarrez markatutako eremuak bete behar dira.