Parte-hartze estatistikei dagokienez, atzoko egunean 793 pertsonako parte-hartzea jaso zuen.
- Gizonak: 588
- Emakumeak: 205
Jatorriari dagokionez ...
- 448 Urretxu/Zumarragakoak ziren
- 46 Legazpikoak
eta...
- Gipuzkoarrak guztira: 732
- Arabakoak: 32
- Bizkaitarrak: 19
- Errioxarrak: 4
- Nafarrak: 3
- Zaragozakoak: 2
- Madrildarrak: 1
Martxa egunean 122 lagun apuntatu ziren, nahiz eta eguraldia oso txarra izan.
Oletatik 485 pertsona pasatu ziren, ibilbide osoa egiten, eta helmugan 538 txartel zigilatu ziren (batzuk Aizpurutxotik bidegorritik etorri baitziren).
Lehengoak 4 ordu eskas behar izan zituen, eta azkenak, ia 10 eta erdi. Hori bai: hauek askoz alaiago helmugaratu ziren.
Hasierarako eguraldia oso txarra izan zen, nahiz eta euririk gabeko une asko gero egon. Lokatza martxako protagonista izan zen, nabarmenki gogortuz jada zorrotza den martxa.
Hala eta guztiz ere, Gurutze Gorriko kideen arabera, inongo gertakari aipagarririk ez zen egon.
Helmugan sartzerakoan martxazaleek hainbat opari
jaso zituzten, ohiko jaki eta edariz gain, oso ondo onartu ziren babarrunak ere bai. Bestalde ere UGGASAren bitartez Urola Garaiko Turismoa sustatzeko 36 sari banatu ziren parte-hartzaile guztien artean.
Iñigo Muruaren aldeko zozketa-txartelak berehala saldu ziren, eta bertaratukoei Markel Lopezi laguntzeko tapoi-bilketa kanpaina aurrera darraiela gogoratu zitzaien.
Kolaboratzaileei ahalegina, ilusioa, irudimena eta mendizaleak pozteko lan egindako orduak eskertu nahi dizkiegu; eta mendizaleei, nola ez, etxean ez geratzearen tentaziotik ihes egitea eskertu nahi diegu eta horrela gurekin Iñaki oroimenean izanik ezin ahazturiko beste egun berri bat igarotzea.
Eskerrik asko guztioi eta bejondaizuela!
Izarrez markatutako eremuak bete behar dira.