2012/05/21

Biharamuneko datuak - 2012

2012ko BEITIA mendi-martxa

Igande honetan ospatu zen Iñaki Beitiaren omenezko XVI. Mendi-martxa eta eguraldia ezin okerragoa izan zen: euriak ez zuen eten irteeratik azken parte-hartzailea helmugara etorri arte eta honez gain bidean martxazaleek sortutako lokatzak inoiz gogoratzen dugun jardunaldi gogorrenetako gisa oroitzen dugu. Masailariak amaiera lan handia egin zuten gogoratutako zangoak erlaxatuz, izan ere, ibilbideak erakusten zituen zailtasunez gain, mendizaleek lurrera ez erortzeko gain-ahaleginak egin behar zituzten.

Ia 940 izen-emate, 670 gizon eta 270 emakume, guztira 633 izan ziren euren txartel bustiak erakutsi zituztenak, horietariko askok 35,4 kilometro eta 2000 metroko desnibela osatu ondoren, martxa amaitu zuten MENDIZALEAK (letra larriz merezi dute hala jartzea) izanik; baziren ere Aizpurutxotik bidegorritik oinez etorri zirenak, eta horrek ez du meriturik kentzen, guztira 32 kilometroko bidea egin zuten-eta. 940 mendizaleetatik, 489 Urretxu-Zumarragako biztanleak dira, 49 Azkoitikoak eta 46 Legazpiko. 613 Goierri eskualdetik, osorik, 870 giputz, 31 bizkaitar eta 20 arabar. Nafar batzuk ere gurekin izan genituen. Bi madrildar eta Zaragozako lagun bat dira kanpotik etorritako lagunak.

Helmugara iritsi zen lehena, ibilbideko kontrol guztiak gaindituz 4 ordu baino denbora txikiagoan egin zuen. Antolatzaileok martxa hau lehiakorra ez dela behin eta berriz gogoratzen dugu, ibiltzea izan dadila honen helburua eta ez sufritzekoa, bai hala da, halako parte-hartzaileek sendo daudela errekonozitu behar da... eta bestalde, lasai-lasai hartu zuten eguna gazte batzuk, 10 ordu eraman zien-eta ibilbide eder hau osatzeak. Jende gehienak 7 eta 9 ordu artean egin zuen bidea.

Lurrazala labainkorra izan bazen ere, ez zen aipatzeko istripurik gertatu, hala esan ziguten ekintza honetan babesa eman ziguten Gurutze Gorriko boluntarioek.

Urte honetan lehendabiziko aldiz, emakumeentzako bereziki egindako elastikoak banatu ditugu, urte oro emakumeek eskatzen ari zitzaizkigun kontua delarik; egia esan emakumeentzako elastikoak apur bat txikiagoak dira, eta horrek hainbat neurritan elastiko falta ekarri du; hurrengo egunetan elastikoa ez duzuenoi nola helarazi jakinaraziko dizuegu: Bestalde ere, elastikoaren kolore arrosa fuksia behin eta berriz komentatu da, batez ere parte-hartzaile gizonengan.

Helmugara iristean, berritasun gisa, martxazale bakoitzak hirugiharreko pintxo goxo eta bero bat jan ahal izan zuen; punturik negatiboena goizean lapur batzuk egindakoa... antolatzaileek fede onez kaxak kanpoan une labur batez utzi eta kontrolatzen ez zen momentuan, hirugiharreko 15 kilo lapurtu zizkiguten. Oraingoan ez diegu on egitea opatuko.

"Euskaraz bizi nahi dut" kanpainaren parte gisa, askok Aizpurutxon eta helmugan leloa daraman banderarekin argazkia atera nahi izan zuten. Argazkiok gure webgunean (http://www.beitia.org) argitaratuko ditugu.

Irteeran puntu negatibo gisa, Antolakuntzak "presak" direla eta martxazale batzuk ordua baino lehenago irten izanak salatu nahi dugu, antolakuntza lanek ez dute hau merezi eta arauak betetzen duten mendizaleen gainean diferentziak egiten dira. Agian hau berriz gertatu ez dadin neurriak hartu beharko ditugu.

Lehen argazki Rallyan argazkiak bidaltzeko epea irekita dago. Oinarriak ere gure webgunean dituzue. Epea maiatzaren 31n itxiko da.

Azkenik, webgunean ere dugun inkesta bete dezazuen gonbidatzen dizuegu, baditugu hobetzeko gauzak –atzo batzuk kontatu zenizkiguten- eta informazioa jaso nahiko genuke hurrengo ekitaldia hobeto antolatzeko.

Parte hartu zenuten lagun guztioi eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu, eta atzo, hain eguraldi egoera txarretan lagundu zuten boluntarioei euren lan bikaina zoriondu nahi diegu. Beti bezala aritu zineten. Eta honexek ematen digu indarra datorren edizio berria ospa dezagun. Beraz, denok mendira!!! Iñaki gogoratuz!!!.

2012ko maiatzaren 21ean.


Editore erabiltzailea: admin |  Permalink  |  Erantzunak (0) |  Erantzun mezu honi

Kontuan hartu zure posta elektronikoa eta URL-a ez direla webgunean publikatuak izango.

Blog honetan erantzunak egiten duen orori errespetuz egitea eskatzen zaio. Beitia mendi martxak bere gain hartzen du eskubidea bere iritziz ez egokitzat hartuko lukeen erantzun oro blog honetatik ezabatzeko.

Izarrez markatutako eremuak bete behar dira.

 Blogean publikatzeko formularioa
Izena: (*)
Posta elektronikoa:
URL:
Artikuluaren izenburua: (*)
Idatzitako testua: (*)
Testuaren gorputza nola idatzi:
SPAMaren kontrako filtroa: (*)

Hau SPAM-aren kontrako filtro bat da. Mesedez, idatzi ondoko gelaxkan, "zenbakitan", ondoren eragiketa egitearen emaitza, hiru gehi bat .


Adibidea: zazpi bider hiru; idatzi 21

Testu egituratua zer den jakiteko egin klik hemen [>>]

Zure datuak sartu baino lehen, irakur ezazu WEBgune honen Pribatutasun Politika.