2010/05/24

2010 - biharamuneko datuak

Egun eguzkitsu batek eman zien ongi etorria Iñaki Beitiaren omenezko XIV. mendi-martxan. Goizeko 6:00etan ia 300 lagun atera ziren aurretik zituzten ia 52 kilometroei aurre egitearren, baita 3.400 metroko desnibelari ere. Bi ordu geroago, 1.200 lagunen etorrera izan genuen, 26 kilometro eta 1.400 metroko desnibela zuen ibilbidea osatzeko asmoz. Lagun batzuen pazientzia faltak lehenago ateratzea ekarri zuen, eta honexek ez zuen martxaren jardueran lagundu.

Garaialde lizeoan eta La Salle-Legazpi eskolan jarritako aparkalekuak ezin egokiago etorri zitzaien parte-hartzaile askori; 150 autok baino gehiagok erabili zituzten-eta bietako guneren bat eta horrexek asko lagundu zien goizeko ordutan autoa aparkalekuan uztean, bertan laguntza eskainiz egon ziren kolaboratzaileei esker.

Parte-hartzaileen zenbaki ofiziala 1.530 lagunetakoa dugu, antolakuntzak aurretik zituen aurreikuspenak erabat gainditu duelarik. Partaidetza handiak, egunean zehar egin zuen beroarekin batera anoa-postuetan jan-edatekoa agortzea ekarri zuen. Izan ere, egunean zehar 300 lagunek izena ematen zuten... eta horrexek oso zaila egin zigun martxaren beharren arabera jan-edatekoa doitzea...

Martxa luzean, 253 izan ziren gizonak, eta 34 emakumeak... laburrean ordea, 820 gizonak eta 373 emakumeak.

Parte-hartzaileen gehiengoa Urretxu-Zumarragatik zetorren (765), ondoren lagun gehien emandako herria Legazpi izan zen (104) baita ondoan ditugun bestelako herriak ere: Azkoitia (85), Donostia (39), Ormaiztegi (36), Oñati (35), Arrasate (25), Azpeitia (21), Ezkio-Itsaso (20), Bergara (17), Beasain (16), Ordizia (14), Tolosa (14), Antzuola (13), Gabiria (10)... guztira 80 bizkaitarrek egin ziguten bisita, eta 70 arabarrek ere –horietariko 51 Gasteizetik –kontuan hartuta egun berean Gasteizen beste martxa bat ospatu zutelarik. Aurten ere Iparraldetik, Nafarroatik, Burgos eta Errioxatik etorritako partaideak izan ditugu... baita inguruan zebilen Alemaniako, Frantziako edo Portugaleko martxazale bat edo besterekin batera.

Urretxu-Zumarragako Gurutze Gorriak lan eta lan egin zuen egun osoan zehar. Babak, urradurak, txorkatila bihurritzeak, kolpeak... izan ziren artatutako kasurik gehienak, hala eta guztiz ere lagun batzuk helmugara zein inguruko osasun-zentroetara ere ekarri zuten garrantziarik gabeko kasuren bat dela medio (zaintiratuak, zorabioak, lipotimiak, akidurak...).

Elastikoak eta, ekarri genituen guztiak banatu genituen. Epe laburrean jasotako elastikoen txartel guztiak aztertu ondoren, jaso gabe geratzen diren txartel zeintzuk diren jakingo ditugu, eta dugun informazioarekin zuekin kontaktuan jarriko gara (horrexegatik jasotzen dugu badaezpadaere, zuen kontaktu datuak). Urretxu-Zumarragatik kanpo bizi bazara, lasai, zuen herrira hala nola elastikoak bidali edo eramango ditugu.

Ibilbide luzeko parte-hartzaileetako askok azken urteotan quad-ean eramanez ura banatzen aritu den Pablo urketariaren falta somatu zuten, espero gabeko tokietaraino eraman baitu edateko ura. Bestalde ere, Oraa baserriko bizilagunei eskerrak eman behar dizkiegu, marmitatan ur freskoa igo ziguten Pagotxoeta lepora, eta eurei esker asetzen lagundu zuten ibilbide luzeko 300 lagunek gaizki eramandako egarria.

Bestalde ere, Urretxu-Zumarragako denden BI-TARTEAN elkarteak martxarekin bat egin zuen partaide bakoitzari bizkar-zorro polit era erabilgarri bat oparituz.

Beraz, jardunaldi bizia izan genuen atzokoa, eta Iñaki gogoratzeko lanean aritu ziren zientoka lagunei esker izan zen hain zuzen. Batzuk gero eta handiago bihurtzen ari den ekitaldian laguntzen; eta bestetzuk izerdi-patsetan ibilbideaz gozatzen. Esker mila guzti guztiei eta hurrengo urtera arte.


Editore erabiltzailea: admin |  Permalink  |  Erantzunak (0) |  Erantzun mezu honi

Kontuan hartu zure posta elektronikoa eta URL-a ez direla webgunean publikatuak izango.

Blog honetan erantzunak egiten duen orori errespetuz egitea eskatzen zaio. Beitia mendi martxak bere gain hartzen du eskubidea bere iritziz ez egokitzat hartuko lukeen erantzun oro blog honetatik ezabatzeko.

Izarrez markatutako eremuak bete behar dira.

 Blogean publikatzeko formularioa
Izena: (*)
Posta elektronikoa:
URL:
Artikuluaren izenburua: (*)
Idatzitako testua: (*)
Testuaren gorputza nola idatzi:
SPAMaren kontrako filtroa: (*)

Hau SPAM-aren kontrako filtro bat da. Mesedez, idatzi ondoko gelaxkan, "zenbakitan", ondoren eragiketa egitearen emaitza, bat bider bost .


Adibidea: zazpi bider hiru; idatzi 21

Testu egituratua zer den jakiteko egin klik hemen [>>]

Zure datuak sartu baino lehen, irakur ezazu WEBgune honen Pribatutasun Politika.