2006/06/18

Biharamuneko datuak -2006

Aurreko maiatzaren 21ean Iñaki Beitiaren omenezko Mendi-martxaren 10. edizioa ospatu genuen.

Mendian ibiltzeko eguraldi beroa baina onarekin, bi ibilbideen artean 1.275 lagunen partehartzea izan genuen joan den maiatzaren 21ean, horietarik 362 emakume ziren. Aurtengoan, beste behin ere, aurreko martxarekin konparatuz, 222 lagun gehiagok parte hartu izan du X. ekitaldi honetan. Oso pozik gaude, beraz, jasotako erantzunarekin.

Jatorria kontuan hartuz, erdia gutxi gorabehera Urretxu-Zumarratik, herritik, parte hartutako jendea izan da, 697 lagun zehatz-mehatz, 352 Zumarraga aldetik eta 345 Urretxu aldetik hain zuzen. Urretxu-Zumarragatik kanpo, ordea, ibiltari asko ere etorri zitzaigun, eta ondorengoak dira partehartzaile gehien eman diguten herriak: 111 Legazpitik, 44 Azkoitiatik, 40 Oñatitik, 31 Donostiatik, 28 lagun Ormaiztegitik, 27 Aguraindik, 20 lagun Beasaindik… eta toki hauetatik ere etorri zitzaizkigun: AEBtatik (Tennessee-tik), Abadiñotik, Altzagatik, Aramaiotik, Arrigorriagatik, Berriztik, Burlatatik, Debatik, Durangotik, Etxarritik, Gernikatik, Galdakaotik, Getariatik, Hondarribitik, Idiazabaldik, Laudiotik, Olaetatik, Ondarroatik, Valladolidetik, Logroñotik, Lukianotik, Mendarotik, Mutrikutik, Pasaitik...

Ibilbide luzean inoiz jaso dugun parte hartze handiena ere izan genuen... goizeko 6etan, 259 lagunek –219 gizon eta 40 emakume-, bata bestearen ondoan, bidegorrian zehar pauso azkarrean ibiltzeari hasi zioten Artzanburu gainaren bila. Itzultzean, ibilbidearen gogortasunaz gain, paisaiaren edertasuna goraipatu zuten partehartzaile gehienek; izan ere, oso ederra da Otañu eta Oazurtza arteko zelai berdeetan zehar ibiltzea, edota, oso atsegina da Artzanburu gainetik Urola bailarako bista zabaletaz gozatzea.

Ibilbide laburrean, mendizale talde handiagoa bildu zen goizeko 8:00etan, 1.011 lagun Irimo igotzeko asmoz bildu ziren-eta Areizaga-Kalebarren enparantzan. Guztietatik, 686 gizon eta 322 emakume, eta izenik gabeko beste hiru lagunek ere parte hartu zuten ibilaldi jendetsu honetan.

Bestalde, martxa egunean, 386 lagunek eman zuten izena. Horietarik 150 Urretxu eta Zumarragakoak ziren. Eta guztira, 126 lagunek erabili zuten webgune hau izena emateko. Ohi den bezala, batzuk mendi-martxa lasterketa bezala hartzen dute: bai ibilaldi luzean zein laburrean neurriz gaineko denbora oso laburrak egin ziren. Baina gehienek mendiaz disfrutatzeko eta, giroaz, ibilbideaz eta lagunez gozatzeko etorri ziren. Ibilbide luzea betetzeko lagun gehienek 9-10 ordutako denboran egin zuten, eta 5-7 ordu ibilbide laburrerako.

Erabilitako denbora ibilbide luzean:

  • 6-7 ordutan: 4 lagun
  • 7-8 ordutan 21 lagun
  • 8-9 ordutan 36 lagun
  • 9-10 ordutan 74 lagun
  • 10-11 ordutan 38 lagun
  • 11-12 ordutan 29 lagun
  • eta 12 baino gehiagotan 10.

Erabilitako denbora ibilbide laburrean:

  • 2-3 ordutan 2 lagun
  • 3-4 ordutan: 8 lagun
  • 4-5 ordutan: 90 lagun
  • 5-6 ordutan: 348 lagun
  • 6-7 ordutan: 320 lagun
  • eta 7 ordu baino gehiagotan: 71 lagun

Aurtengo edizioan Gurutze Gorriaren laguntza behar izan genuen gertatu ziren larrialdiei aurre egiteko. Aizpurutxora jaistean, erlauntza batekin arazoak izan genituen eta horren ondorioz, hainbat lagunek ziztadaren bat jaso zuten. Badaezpada ere, lagunen bat edo beste Zumarragako ospitalera joan behar izan zuen. Bestalde, ibilbide laburrean ere, emakume batek tibia eta peroneren hausketa izan zuen Meakatik behera izandako jaitsieran. Horren ondorioz operazioa jaso behar izan zuen eta azkeneko berriak ditugunez, ondo dago. Gurutze Gorriak egindako lanari esker, osasunaren inguruan laguntza jaso behar izan zuten lagun guztiak ondo artatuak izan ziren. Guztira, hanka bihurritzeak edo nekeak eragindako egoeretan zeuden lagunei laguntza eman zieten Gurutze Gorriko lagunek. Esan beharra ere, gurekin estreinatu zutela halako egoeratan oso lagungarri diren Quad lur-orotakoak. Lerro hauen bitartez, eskerrak eman nahi dizkiegu emandako laguntzarengatik.

Janari aldetik, ez ginen falta izan, anoa-postu guztietan denentzako jateko eta edateko nahikoa izan zen-eta (hor nonbait, nahiz eta partehartzea handia izan ondo kalkulatu genuen hornitu beharrekoa!!!). Eguraldia lagun –beroa hain zuzen-, likido asko edan zen eta edatekoa gustura hartu zuten partehartzaile guztiek, bai ibilbidean zehar Quad batekin eta lur-orotarako batekin ura eraman zuten urketarien kasuan... baita amaiera-gunean jarri genuen garagardo-postuan ere...

Markaketa ondo egon zen... arazo bakarra ibilbide luzeko korrikalariek Gorostiagako maldetan ez zutela zenbait markarik topatu aipa genezake... norbaitek kenduko zituelakoan, informazio jaso bezain laster, markak ipini genituen eta gainontzeko partaide guztiek arazorik gabe igo ziren Gorostiaga gaineraino. Bestalde, Artzanburu aldean laranja koloreko haria erabili genuen zailak diren inguruak harkaitz-tarteak markatzeko... eta inor ez zen galdu Artzanburu gainerako bidean.

Eta aipatzekoa partehartzaileen jarrera, garbi eta txukun geratu baitziren anoa-postu guneak eta ibilbideak 1.300 lagunen bisita jaso ondoren.

Opariekin jendea oso pozik geratu da… aurtengo elastikoa berde kolorekoa da: X. edizioa ospatzen ari ginen, eta horren ondorioz Beitia Mendi-martxaren logotipoa daraman buff beltza ere oparitu genuen elastikoarekin bezala. Eman ez ziren elastiko eta buffak dagoeneko Ostadar Mendi Taldearen egoitzan dira... eta ekainaren 20tik aurrera jaso daitezke Ostadar Mendi Taldearen egoitzan (Iparragirre 4 - 2. - Zumarraga - KZGunearen gainean). Egoitza, astearte, ostegun eta ostiraletan dago irekita, 20:00etatik 21:00etara.

___________________________

Eta ekainaren 4an, Aizpurutxon Iñaki Beitiaren omenezko bazkariarekin bukatu genuen 2006. urteari dagokion iharduna. 167 lagun bildu ginen Aizpurutxoko frontoian egin zen bazkari herrikoian… batzuk autoz etorri ziren, jende askok autobusa erabili zuen eta baita izan ziren Oleta lepotik barrena Aizpurutxora jaitsitako mendizaleak ere. Bazkaria bertsolarien ongi-etorria bertsoarekin hasi zen eta ondorengo menuaz hornitua izan zen: hasierakoak (zizka-mizkak), entsalada, txuleta, ijito-besoa, kafea, kopa eta nahi zuenak baita purua ere. Bazkariaren ondoren, Iñakiren omenez idatzitako kantaren aurkezpen ofiziala egin genuen -taldean abestuz-, Urretxu-Zumarragako bertso-eskolako ikasleek kantatutako bertsoak entzun genituen, Iñakiren gurasoei lore-sorta bat oparitu zitzaien, eta, trikitilariak jotako musika alaiari esker dantzaldia ere festa alaia ospatu zen bertako frontoian. Azkenik hainbat lagunek tuneletatik itzuli ziren etxera egun ederra pasa ondoren.

Amaitzeko, ibilaldia ondo atera zedin era batean edo bestean laguntzen aritu diren ehun lagun baino gehiagori eskerrak eman gabe ez genuke amaitu nahi. Aizpurutxoko bazkari herrikoian laguntzen aritu direnei ere eskerrak eman nahi dizkiegu. Baita sustengatu gaituzten erakundeei ere.

Datorren urtean XI. edizioa egiteko indarra jaso dugu... partehartzaileengandik emandako eskerroneko mezuengatik, eta laguntzaile guztien sostenguagatik.

Eta 1.275 partehartzaileei bakarrik gauza bat: eskerrik asko guzti-guztiei etortzeagatik! Zuei esker Iñakiren oroimenak gure artean dirau.


Editore erabiltzailea: admin |  Permalink  |  Erantzunak (0) |  Erantzun mezu honi

Kontuan hartu zure posta elektronikoa eta URL-a ez direla webgunean publikatuak izango.

Blog honetan erantzunak egiten duen orori errespetuz egitea eskatzen zaio. Beitia mendi martxak bere gain hartzen du eskubidea bere iritziz ez egokitzat hartuko lukeen erantzun oro blog honetatik ezabatzeko.

Izarrez markatutako eremuak bete behar dira.

 Blogean publikatzeko formularioa
Izena: (*)
Posta elektronikoa:
URL:
Artikuluaren izenburua: (*)
Idatzitako testua: (*)
Testuaren gorputza nola idatzi:
SPAMaren kontrako filtroa: (*)

Hau SPAM-aren kontrako filtro bat da. Mesedez, idatzi ondoko gelaxkan, "zenbakitan", ondoren eragiketa egitearen emaitza, zero bider sei .


Adibidea: zazpi bider hiru; idatzi 21

Testu egituratua zer den jakiteko egin klik hemen [>>]

Zure datuak sartu baino lehen, irakur ezazu WEBgune honen Pribatutasun Politika.