2006/05/26

Bazkari herrikoia Aizpurutxon - gutxiago falta da...

Kaixo denori!

Datorren ekainaren 4an, igandean Aizpurutxon ospatuko dugun Iñaki Beitiaren omenezko bazkari herrikoia gogorarazi nahi dizugu. Zita eguerdiko 2tarako da Aizpurutxoko frontoian eta bertan Iñakiri omenaldi xume bat egingo zaio.

Egunean zehar, Urretxu Zumarrako Bertso Eskolako bertsolariak izango dira, trikitixa, aurtengo mendi martxaren 10. ediziorako bereziki sortutako "Askoz gertuago" kantaren aurkezpena...

Bazkarirako txartelak ondoren puntuetan daude salgai, Urretxu-Zumarragako Ikastolan, eta Aizpurutxoko, Goierriren, (Urretxuko etxe orratzpeko) Aldiri eta Motz tabernetan, 15 eurotan ekainak 1, ostegunera arte.

Kopuru mugatua dago, beraz mugi!

Menua ondorengo izango da: zizka-mizkak, entsalada, txuleta piparrekin, "ijito besoa", izozkia, kafea, kopa eta purua. Bazkal ondorenerako animazioa izango da trikitixa eta bertsolariekin batera; espontaneoak ere onartzen dira.

Eguna amaitzeko eta animatzen direnen artean herrirako itzulera tuneletatik egingo da.

  • Euskotreneko ordutegiak: (Joateko: 11:50 eta 12:50. Itzultzeko: 17:05 eta 19:05)

Antolatzaileak:

Goierri Kirol Elkartea, Urretxu Zumarragako Ikastola, Lekaio Kultur Elkartea, Ostadar Mendi Taldea eta Zintzo Mintzo Euskaltzaleen Elkartea.


Editore erabiltzailea: admin |  Permalink  |  Erantzunak (0) |  Erantzun mezu honi

Kontuan hartu zure posta elektronikoa eta URL-a ez direla webgunean publikatuak izango.

Blog honetan erantzunak egiten duen orori errespetuz egitea eskatzen zaio. Beitia mendi martxak bere gain hartzen du eskubidea bere iritziz ez egokitzat hartuko lukeen erantzun oro blog honetatik ezabatzeko.

Izarrez markatutako eremuak bete behar dira.

 Blogean publikatzeko formularioa
Izena: (*)
Posta elektronikoa:
URL:
Artikuluaren izenburua: (*)
Idatzitako testua: (*)
Testuaren gorputza nola idatzi:
SPAMaren kontrako filtroa: (*)

Hau SPAM-aren kontrako filtro bat da. Mesedez, idatzi ondoko gelaxkan, "zenbakitan", ondoren eragiketa egitearen emaitza, sei bider sei .


Adibidea: zazpi bider hiru; idatzi 21

Testu egituratua zer den jakiteko egin klik hemen [>>]

Zure datuak sartu baino lehen, irakur ezazu WEBgune honen Pribatutasun Politika.