1999/05/17

Biharamuneko datuak

DATUAK

  • Guztira 311 mendizale irten ziren, 142 ibilaldi luzean (55 Km) eta 169 "laburrean" (25 Km); aurretik izena emandako lagunetatik, 18 lagun ez ziren irteera-gunetik azaldu.

  • Ibilaldi luzea egin ondoren 112 lagun iritsi ziren helmuga-gunera, eta 132 lagun laburraren ondoren (guztira 67 kanporatu izan ziren, lesioren bat izateagatik, nekadura edo familia-kontuengatik, hain zuzen).

  • Helmugara iritsi ziren lehendabiziko lagunak Peio Intxausti eta Rufino Laka mendizaleak izan ziren, ibilaldi laburra egiteko 4 h 16 minutuko denbora erabili baitzuten. Ibilaldi luzean ordea, azkarrenak Jesús Mª Gondra eta Xabier Iurrebaso izan ziren: hauek 7 h 15 min-ko denbora erabili zuten ibilbideko 55 kilometroak bete ahal izateko.

  • Partaideetatik, 207 lagun zumarragarrak edo urretxuarrak ziren; baina baita kanpoko lagunak ere: Andoain, Ataun, Billabona, Tolosa, Irun, Donostia, Bilbo, Gernika, Arratia (bertakoa zen Jesus Mª Gondra, ibilaldi luzea azkarren amaitu zuen laguna), Galdakao, Aretxabaleta, Eibar, Eskoriatza, Urrestilla, Ormaiztegi, Azkoitia, Ezkio, Gabiri, Zornotza, Elgoibar, Legazpi...

  • Ibilaldia arratsaldeko 19:00etan amaitu zen, ibilaldia markatzeko erabili ziren zinta zein kartelen bilketa egin zuen taldea orduan iritsi zen-eta (esan beharra dago, partehartzaileek oso pozik eta kontent geratu zirela ibilaldiaren markatzearekin).

OHARRA

  • Lehendabiziko aldiz, amaieran Ederrena pilotalekuan eman zen masaia-saioa hartzeko aukera izan zuten partehartzaileek. Nahiz eta hasiera batean, masajistengana hurbiltzeko lotsa edo herabe apur bat izan, batez ere azkeneko unean iritsi ziren lagunekin lan paketa izan zuten masajistek; eta hain trebeak ziren Tolosako masaia-eskolako masajistak eta hain osasungarriak eurak emandako saioak ezen gertatu zen lagun batzuk etxean dutxa izan ondoren bertara berriz masaia hartzeko itzuli izana. Baietz datorren urtean lan gehiago izan.

  • Hain azkar zihoazen ibilaldi luzean irten ziren basati horiek (Gondra, Iurrebaso, Aranburu eta Bermejo), ezen pasatu behar ziren kontrol batetik igarotzean ez zuten kontrol-taldeko inor aurkitu. Izan ere, ikusi behar zen nola zebiltzan: lasterka ari ziren!

  • Ez da erraza ez asmatzea zenbat jan-edari erosi behar den halako ekintzetan, batez ere horrenbeste jendek azkeneko momentuan izena ematen duenean (86 mendizalek eman baitzuten izena igande goizean). Hala eta guztiz ere, Mirandaolan izandako zuku eskasia kenduta, denetarik izan zen mendizaleentzat anoa-postu guztietan. Bat baino gehiago goserik barik iritsi zen etxera.

  • Bideo bat irarri zen egun osoz (goizeko 6:00etatik arratsaldeko 20:00ak arte) eta laster espero dugu horren berri izatea Urola Telebistan; beraz, adi ibili eta katea honetako programazioa kontuan har ezazu.

  • Ibilaldi luzea gazteontzako gomendagarria ez den arren, Azkoitiko 12 urteko gaztetxo batek aitak lagunduta, oso-osorik bete zuen 12 bat ordutan. Ibilaldia benetan pairatu zuena aita izan zen.

ESKERTZA

  • III. Iñaki Beitia Omenezko III. Iraupen Luzeko Mendi-ibilaldi-ko antolatzaileok ibilaldian parte hartu zenuten guztioi eskerrak eman nahi dizkizuegu eta datozen ibilaldietan ere zuek berriz ikustea espero dugu. Web orri honetako erakusleihoan, epe laburrean, argazki batzuk ipiniko ditugula ere ohartarazi nahi zaitugu.

    —Antolakuntza—


Editore erabiltzailea: admin |  Permalink  |  Erantzunak (0) |  Erantzun mezu honi

Kontuan hartu zure posta elektronikoa eta URL-a ez direla webgunean publikatuak izango.

Blog honetan erantzunak egiten duen orori errespetuz egitea eskatzen zaio. Beitia mendi martxak bere gain hartzen du eskubidea bere iritziz ez egokitzat hartuko lukeen erantzun oro blog honetatik ezabatzeko.

Izarrez markatutako eremuak bete behar dira.

 Blogean publikatzeko formularioa
Izena: (*)
Posta elektronikoa:
URL:
Artikuluaren izenburua: (*)
Idatzitako testua: (*)
Testuaren gorputza nola idatzi:
SPAMaren kontrako filtroa: (*)

Hau SPAM-aren kontrako filtro bat da. Mesedez, idatzi ondoko gelaxkan, "zenbakitan", ondoren eragiketa egitearen emaitza, zero gehi hiru .


Adibidea: zazpi bider hiru; idatzi 21

Testu egituratua zer den jakiteko egin klik hemen [>>]

Zure datuak sartu baino lehen, irakur ezazu WEBgune honen Pribatutasun Politika.