
IÑAKI BEITIAREN OMENEZKO MENDI MARTXAK 25 EDIZIO
Kaixo IBMMzale!
2023 honetan Iñaki Beirtiaren Omenezko Mendi Martxaren 25. edizioa ospatuko dugu. Gezurra dirudi hainbeste denbora igaro denik. Oso gogoan ditugu, atzo balitz bezala, ezustean joan zitzaigun adiskidea oroitzeko eta gogoratzeko ekitaldiren bat antolatzeko lehen ahalegin eta bilerak.
Jatorri, pentsamendu, ideologia, ibilbide… desberdineko gizabanakoen eta taldeen elkarlanaz, modu xumean hasi zen Mendi Martxa nortasun handiko ekitaldi bihurtu da.
Joan den abenduan jakinarazi genuen edizio hau azkena izan zitekeela antolakuntza-batzorderako erreleboko inor agertuko ez balitz. Bada, gazte-talde bat prest agertu da antolakuntza-lanak bere gain hartzeko; beraz, gauzak erabat okertzen ez badira, Mendi Martxak badu etorkizuna.
Iñaki Beitia mendi martxaren 25. edizioko irudiak Goierriko Hitza eta Gotzon Aranbururi esker; eskerrik asko!!!
"25 mendi martxa Iñaki Beitiarekin" dokumentalaren trailerra (dokumentalaren ekoizleak Urretxuko Udala, Zumarragako Udala eta Beitia Mendi-martxa); aurkezpena maiatzaren 23an Zelai Arizti aretoan, 19:30an
"25 mendi martxa Iñaki Beitiarekin" dokumentalaren trailerra

"25 mendi martxa Iñaki Beitiarekin" dokumentalaren aurkezpena maiatzaren 23an Zelai Arizti aretoan (ekoizleak Urretxuko Udala, Zumarragako Udala eta Beitia Mendi-martxa), 19:30an
Iñaki Beitia mendi martxaren uneak - 2022ko edizioa - Antolakuntzaren bideoa
Iñaki Beitia mendi martxaren uneak - 2022ko edizioa - Gotzon Aranburu - Goierriko Hitza
Ikusi hemen Carlos Mediavillak utzitako argazki apartak (2022). Eskerrik asko Carlos!!!


Ibilbidea
Ohi legez, aurten ere, mendi ibilaldia Goierri, Deba Garaia eta Urola-Kosta eskualdeen artean zabalduko da eta aukera ezin hobea ematen du bertako inguruak ezagutzeko. Aurten Iñaki Beitia Mendi Martxaren 25. edizioa beteko dugu, ibilbide bakarra antolatuz azken aurreko edizioetan egin bezala: 31,9 kilometrotakoa eta 1.799 metroko gainbehera metatua izango duena; ibilbideak inguruan ditugun parajerik ederrenetarikoak bisitatuko ditu.
Irteera ordua 7:00 eta 7:30ak artean izango da

Kontrolak eta Anoa-postuak
Kontrolak:
Ibilbideen kontrolak halako guneetan jarriko dira: Areizaga/Kalebarren plaza (hasierako kontrola -txartela zigilatuta emango da), Irimo, Aizpurutxo, Samiño, Izazpi eta Areizaga/Kalebarren plaza (itxiera-kontrola).
Anoa-postuak
Ondorengoak izango dira: Trekutz, Aizpurutxo, Pagotxoeta eta Areizaga/Kalebarren plaza.
Izena Ematea
Urretxu-Zumarragan
2023ko maiatzaren 8tik aurrera izenematea Urretxuko Aldiri Kiroldegia , Zumarragako Ispilla Kiroldegian zein Ostadar Mendi Taldearen egoitzan egin ahal izango duzu.
Izen-ematea martxaren aurreko egunetan egiten bada, ordaindu beharreko kuota 8 eurokoa da , eta bestela 10 eurokoa irteera-egunean bertan egiten bada.
Martxako goiz berean bertan izena ematea egiterik izango da. Dena dela, Antolakuntza Batzordeak izen-ematea AURRETIK egin dezazun eskatzen dizu, mendi-martxaren antolakuntza lanak erraztu eta eguna ahalik eta hoberen atera dadin.
Internetez bidez
Izena emateko epea ere maiatzaren 8an zabalduko da.