Urretxu-Zumarraga, norabide ugari dituen errepide-gunean aurkitzen dira. Hori dela eta, hona etortzeko bideak ugariak dira:
Marra horiek Zumarragako sarrera guztietarako sarbidea azaltzen dute, eta laranja kolorekoek, ordea, Urretxurako sarbidearen informazioa ordea. Auto aparkaturik utzi ondoren, marra berdeek irteera gunera nola iritsi erakusten dute.
Gogoratu larunbat eta igandetan Urretxu eta Zumarraga herrien arteko Areizaga-Kalebarren enparantza ingurua oinezkoentzako gunea dela. Alde batetik bestera mugitu behar baduzu, mapa honetan argitaratutako norabide argibideak kontuan har itzazu.
Iñaki Beitia Mendi Martxak aurtengo ediziorako URRETXUKO GARAIALDE LIZEOAN eta ZUMARRAGAKO LEGAZPI IKASTETXEKO KANTXETAN dohaineko aparkaleku bereziak jarriko ditu maiatzaren 19an. Hona hemen araudia:
Aparkalekuak martxaren egunean goizeko 6:00/6:15etatik aurrera zabalduko dira eta arratsaldeko 19:00etan itxi. Ordu honetan aparkaleku guztiak itxiko dira, eta garabiz erretiratuko dira beharrezko bada bertan geratzen diren autoak.
Aparkalekuak SOILIK Mendi Martxan parte hartzen duten lagunentzako izango dira.
Goizeko 6:00/6:15etatik 7:30ak bitartean, antolatzaile bana izango da bertaratzen diren autoen aparkatze laguntza ematen.
Aparkalekuak EZ DIRA APARKALEKU ZAINDUAK izango. Beraz, Iñaki Beitia Mendi Martxaren Antolakuntzak ez du bertan aparkaturik egongo diren autoei gerta lekizkiekeen kolpe, lapurreta edo bestelako ekintzen erantzunkizunik hartuko. Horren ondorioz, AUTOETAN BALIOZKO GAIRIK AGERIAN EZ UZTEA GOMENDATZEN DUGU.