Leku interesgarriak

Informazioa

Atal honek aurtengo edizioari dagokion informazioa eguneratu gabe dauka. Egun batzuk barru ibilbidean agertzen diren gune interesgarriei buruzko informazio eguneratua eskura izango duzu...



Mendi-martxaren edizio guztietan zehar ezagutu diren toki interesgarri, monumentu, kondaira eta megalitoen zerrenda.

Ondorengo lerroetan ibilbidean zehar (baita aurreko edizio guztietan ere) Urretxu eta Zumarraga inguruetan -baita gainerako Goierri eskualdeko paraje eta Urola-Kosta eskualdeetako beste zenbait lekuetan- ezagutu ditzakezun toki interesgarri, monumentu eta megalitoen zerrenda duzu. Martxa honetan mendia maite dugu, eta era berean leku horiek guztiek gordetzen dituzten sekretuak (kondairak, gertakari historikoak, ...). Gure mendiak toki biziak direlako. Mendiaz gozatzeaz gain, gure mendiak ere ezagut ditzazun gonbita egiten dizugu.

Leku eta monumentu guztiak (aurtengo edizioa)

Leku eta monumentu guztiak (edizio guztietan)


Gune guztiak (kokapenaren arabera)


Gune guztiak (tipologiaren arabera)




... Mendia ez da bakarrik bakardadea, are gutxiago Euskal Herriko mendia. Gehienetan, geure inguruari arreta pixka batez so eginez, Historia berberarekin topo egiten dugu. Mendiak, ataka desolatuak, basoak, zubiak, bentak, baselizak, bordak, zalbideak, trikuharriak, harrespilak, kondairak, mitoak, erromeriak, artzainak, gudak, pelegrinazioak ... Ez al da gauza askotxo? Ez, bizitza osoa da gure bidera jauzi egiten ari dena, eta guk ezin dugu geldiarazi, bera gu geu garelako ...

—Luis Pedro PEÑA SANTIAGO—

Responsive image

Inguru guztietakoak

Inguru guztietakoak [216 sarrera]

Hasiera  |  -10 |  Aurrekoa  |  (orrialdea 10 / 22) |  Hurrengoa  |  +10  |  Amaiera

 
Oleta-Izazpi :: Megalitoak eta aztarnategiak
Iruarrieta I izeneko trikuharria

Iruarrieta megalitotegiko trikuharria. 1980an aurkitutako hileta-monumentua, Azkoitiko udal-barrutiaren barruan kokaturikoa. Trikuharria, tumulua eta ganbara nahasiak ditu. Tumulua, 0,25 m-ko altuerakoa da, 13 m-ko luzerako diametroa duelarik. Bertako basaltoak eta kareharrituparritsuak.

 
Oleta-Izazpi :: Megalitoak eta aztarnategiak
Iruarrieta II izeneko trikuharria

Iruarrieta megalitotegiko trikuharria. 1987an aurkitutako hileta-monumentua da. 1,30 m-ko altuera eta 13 m-ko diametroa du. Bertako basaltoak.

 
Oleta-Izazpi :: Megalitoak eta aztarnategiak
Iruarrietako trikuharria

Iruarrieta megalitotegiko trikuharria. 1979an aurkitutako hileta-monumentua, Azkoitiko udal-barrutiaren barruan kokaturikoa. Trikuharria, baso-pista batek nahastua, hondatua eta zeharkatua dago. Egun, tumuluak 30x15 m-ko neurria du eta 2,10 m-ko altuerakoa da. Bertako basaltoak eta kareharri tuparritsuak.

Dirudienez, 1979-1980 urteen inguruan hondeamakina batek monumentua nahastu zuen, ustezko altxorren baten bila-edo. Euskal sineskerian dagoen 'Urrezko kanpaia'ren mitoa, hainbat aldiz trikuharriekin eta bestelako megalitorekin lotutakoa, izan daiteke trikuharria erabat suntsitua uztearen arrazoia.

 
Agerreburu-Aizpurutxo :: Megalitoak eta aztarnategiak
Irukurutzeta

Elosua-Plazentzia megalitotegia. Aizpuruko Zabala lekuan, Irukutzetako gailurretik Mendebaldera dagoen lepoan, han dagoen bertize geodesikotik 70 m. IMrantz. Keixeta tumulua 650 m. HHErantz dago. Kurutzebakarra tumulua 425 m. MHMrantz dago. 1920an J. M. Barandiaranek aurkitutako hileta-monumentua. Berak eta T. De Aranzadik eta E. Egurenek industu zuten urte berean. Trikuharria. Tumulua 19 m. diametrokoa eta 1,80 m. altuerakoa. Erdian krater handi bat du, 5,50 x 4 m. diametrokoa eta 0,65 m. sakonerakoa, bere hegoaldeko muturrean harlosa bat 1,50 x 0,40 x 0,30 m-koa duelarik zutik, E-M norabidean. Bertako basaltoak.

 
Agerreburu-Aizpurutxo :: Parajeak
Irukurutzeta gaina

Irukurutzeta gaina, 895 m, (hiru gurutze, erpin geodesikoa eta buzoia). Oso bista ona eguraldia lagun bada.

 
Gabiri-Legazpi :: Megalitoak eta aztarnategiak
Irumugarrieta II zista

Brinkola-Zegama megalitotegia. Zista, 4 harlosek osatzen duten esparru errekangular bat da. Hauetako bat lurretik 0,45 m. irtetzen da; gainontzekoak lur-zoru mailan daude. Ez du tumulu edo harrimetarik. Erdiko kraterra 0,30 m. sakonerakoa da, eta bere barnean harri bakar batzuk ditu. Ardatz nagusiaren norabidea I-H da. Bertako hareharriak. L. del Barrio eta Tx. Ugaldek aurkitu zuten 1980ean. Zehaztu gabeko sekuentzia kulturalekoa.

 
Gabiri-Legazpi :: Megalitoak eta aztarnategiak
Irumugarrieta tumulua

Brinkola-Zegama megalitotegia. Tumulu ia zirkularra 22 m. diametrokoa I-H eta 24 m. E-M. Bere altuera iparraldeko arkuan 2,40 m-koa da eta hegoaldekoan 1,50 m-koa. Erdialdean zulo asko dago, eta dirudienez ehiz postuetarako aprobetxatua izan delako da. Bertako hareharriak. J. Elosegik aurkitu zuen 1951ean. Neolito-Brontze sekuentzia kulturalekoa.

 
Urretxu-Zumarraga :: Herri-arkitektura
Itarte Etxea (Euskadi Enparantza, 9 - Zumarraga)

Eraikin ilararen amaierako etxea, Uzkanga etxearen antzeko ezaugarriez: lau isurialdeko teilatua, harlandua kantoietan, eta balkoi ilarak. Lehen, Uzkanga etxeak eta Itarte etxeak kapera bana zuten barnean.

Itarte etxearen jatorria 1870koa da. Ignacio Maria Alberdi eta bere anaia Antonio Ameriketara joan eta diru askorekin bueltatu ziren; etxe bana eraiki zuten udaletxearen ondoan: Antoniok Batzokia dagoen etxea eta Ignacio Mariak Itarte. Ignacioren alaba bat Gipuzkoan ospe handia zuen Jose Itarte izeneko foru diputatuarekin ezkondu zen. Nahiz Jose Itartek herriarekin lotura handirik izan ez, bere izena hartu zuen etxeak, eta hala ezagutzen da gaur egun ere.

Azkeneko hamar urteetan, Itarte etxeak erabilera desberdin izan ditu. 90. hamarkadan Ostadar Mendi Taldeak esaterako bertan izan zuen bulegoa, eta ondoren erakustoki bezala erabili zen hainbat margolan eta argazki-lanak erakusteko. 2006ko urtarriletik aurrera, Udal Artxibategia bertan aurkitzen da.

 
Kizkitza-Ormaiztegi-Murumendi :: Bestelakoak
Itsaso

Itsaso herriaren izena lehendabiziko aldiz XV. mende hasiera inguruko agiri batean azaltzen da, non herritarrak beraien kexak Enrique III. erregeari azaltzen zizkioten, zergabiltzaileek 1399an burututako kontraforuak salatuz; horren ondorioz erregearen esku-hartzea eskatu zuten, zergabiltzaileek egindako neurriz kanpoko jokaera horiek desager zitezen.

Enrique IV.ak 1461. urtean idatzitako agiri batean Itsaso izendatzen du, Areriako Alkatetza osatzen zuten herri guztiei berez, beraien Alkate Nagusia hautatzeko eskubidea emanez. Itsaso eta Arriarango udalbatzak, bakoitza bere aldetik parte hartu zuen alkate nagusiaren hautaketarako txandetan.

Baina 1658.urtetik aurrera, Itsaso Areriako Alkatetza Nagusiko ordezkaria izan zen. 1692. urterako berriz, Itsaso Arriaranekin bat eginik zegoen, bien artean udalerri bakarra osatuz. Nahiz eta beranduago, bi herriak banandu, biak Areriako Alkatetza Nagusiko partaide izaten jarraitu zuten.

1965. urtean, Ezkio eta Itsaso elkartuko dira, Ezkio-Itsaso izena hartuz eta Udal bat bezala funtzionatuz. Batuketaren helburua bi herrietako hiri-beharren kudeaketari erantzun hobea ematea izango zen.

http://www.ezkio-itsaso.net/

 
Kizkitza-Ormaiztegi-Murumendi :: Eliz-arkitektura
Itsasoko San Lorentzo ermita

Itsasoko inguruetan kokatuta, San Lorentzo ermita dago. Dirudienez, antzinako parrokia zaharra izan zen eta berrikuntza batzuk egitean, hezurrak aurkitu zituzten.

Zabaletak berak ondorengo informazioa jasotzen du: "(1833. urtea) no se celebrará la Santa Misa (en San Lorenzo) mientras no se componga con solidez y decencia la sobrepuerta y se enladrille o enlose bien el pavimento".

Bertan meza eta erromeria ospatzen dira, abuztuaren 10ean.


Hasiera  |  -10 |  Aurrekoa  |  (orrialdea 10 / 22) |  Hurrengoa  |  +10  |  Amaiera



Bibliografia

  • Gipuzkoako Karta Arkeologikoa. Aranzadi Elkartea (1991).

  • Gipuzkoako Karta Arkeologikoa - Aurkikuntza Berriak 1990 - 2001 / Nuevos descubrimientos 1990 - 2001. Aranzadi Elkartea.

  • Diccionario Ilustrado de Mitología Vasca. Jose M. de Barandiaran

  • Mitología Vasca. Jose M. de Barandiaran. Editorial Txertoa (1984).

  • Ezagutu Gipuzkoa CD-ROMa. Elhuyar Elkartea (1993).

  • Las Ermitas de Gipuzkoa. Luis Pedro Peña Santiago. Gipuzkoako Foru Aldundia (1995).

  • Montañas del País Vasco (Tomo 2 - La campana de Oro). L. P. Peña Santiago. Editorial Txertoa, 1984).

  • Leyendas y tradiciones populares del País Vasco. L. P. Peña Santiago. Editorial Txertoa, 1984).

  • Telleriarte etxez etxe. Joxe Luis Ugarte/Esteban Altzelai/Agustin Beloki. Telleriarteko Auzo Elkartea (1995).

  • Estudio de Historia de Urretxu (en su VI centenario). Mila Alvarez Urcelay/Pedro Gonzalez Argomaniz/Antonio Ayllon Iranzo/Jose María Iztueta Leunda. Urretxuko Udala - Gipuzkoako Foru Aldundia (1986).

  • Legazpin barrena (oinez). Antxon Burcio. Legazpiko Udala (1995).

  • Legazpin barrena (BTT-z). Mikel Oskoz. Legazpiko Udala (1995).

  • Goierri mendiz mendi. Egile batzuk (1997).

  • Urretxu eta Zumarragako toponimia. Joxe Luis Ugarte. Onomasticon Vasconiae (Zintzo-Mintzo Euskaltzale Elkartea eta Euskaltzaindia, 1999).

  • Legazpi - Burdinezko bihotza - corazón de hierro. Juan Aguirre. Legazpiko Udala, 2006).