Atal honek aurtengo edizioari dagokion informazioa eguneratu gabe dauka. Egun batzuk barru ibilbidean agertzen diren gune interesgarriei buruzko informazio eguneratua eskura izango duzu...
Atal honek aurtengo edizioari dagokion informazioa eguneratu gabe dauka. Egun batzuk barru ibilbidean agertzen diren gune interesgarriei buruzko informazio eguneratua eskura izango duzu...
Mendi-martxaren edizio guztietan zehar ezagutu diren toki interesgarri, monumentu, kondaira eta megalitoen zerrenda.
Ondorengo lerroetan ibilbidean zehar (baita aurreko edizio guztietan ere) Urretxu eta Zumarraga inguruetan -baita gainerako Goierri eskualdeko paraje eta Urola-Kosta eskualdeetako beste zenbait lekuetan- ezagutu ditzakezun toki interesgarri, monumentu eta megalitoen zerrenda duzu. Martxa honetan mendia maite dugu, eta era berean leku horiek guztiek gordetzen dituzten sekretuak (kondairak, gertakari historikoak, ...). Gure mendiak toki biziak direlako. Mendiaz gozatzeaz gain, gure mendiak ere ezagut ditzazun gonbita egiten dizugu.
Leku eta monumentu guztiak (aurtengo edizioa)
Leku eta monumentu guztiak (edizio guztietan)
Gune guztiak (kokapenaren arabera)
Gune guztiak (tipologiaren arabera)
... Mendia ez da bakarrik bakardadea, are gutxiago Euskal Herriko mendia. Gehienetan, geure inguruari arreta pixka batez so eginez, Historia berberarekin topo egiten dugu. Mendiak, ataka desolatuak, basoak, zubiak, bentak, baselizak, bordak, zalbideak, trikuharriak, harrespilak, kondairak, mitoak, erromeriak, artzainak, gudak, pelegrinazioak ... Ez al da gauza askotxo? Ez, bizitza osoa da gure bidera jauzi egiten ari dena, eta guk ezin dugu geldiarazi, bera gu geu garelako ... —Luis Pedro PEÑA SANTIAGO—
Inguru guztietakoak [216 sarrera]
Osatzeko.
Jose Mari Iparragirreren sortetxea. Izen bereko kalean kokaturik dago.
JOSE MARIA IPARRAGIRRE (1820-1881)
Jose Mari Iparragirre Balerdi Alzola etxean jaio zen 1820ko abuztuaren 13an, Kale Nagusian, beraz, gaur egungo Iparragirre 8an. Oso gaztea zela Madrilera joan zen bere gurasoekin. Egun batean, eskolara zihoala esanez, ama agurtu eta Euskal Herrirantz abiatu zen, eta karlistekin boluntario gisa eman zuen izena. 1839an, Bergarako besarkadaren ondoren, Europan atzerriratu zen. Londresen zegoela, Manuel Mazarredo jeneral bilbotarrak kantuan entzun zion, eta berarekin hitz egin eta gero, indultoa agindu zion. Berriro Euskal Herrian, Bilbon abestu ondoren, Madrilera joan zen ama agurtzera. 1853an abestu zuen aurreneko aldiz Gernikako Arbola, San Luis kafetegian.
Gero, Euskal Herrira itzuli, eta ereserki hilezkorra abestu zuen, batzuentzako probokatzailea zena. Horren ondorioz, Tolosan gartzelaratu egin zuten. "Nere amak baleki" abestia egin zuen amaren oroigarri. Euskal Herritik kanporatu zuten berriro, eta 1855ean Espainia eta Portugalen zehar ibili zen. Itzultzean, Maria Angeles Kerejeta ezagutu zuen, gero bere emaztea izango zena, eta 1858an Buenos Aires aldera joateko itsasontzia hartu zuten biek. Bertan ezkondu eta zortzi seme-alaba izan zituzten. Hainbat langintzatan proba egin zuen, hala nola artzain, tabernari, etabar, baina suerte eskasa izan zuen beti. Familia ozta-ozta bizi izan zen. Herriminaren ondorioz, eta herrikide batzuek bidaia ordaindu ziotelarik, Baionan lehorreratu zen 1877an, eta "Ara nun diran" bere abesti ederrenetako bat egin zuen. 1881eko apirilaren 6an hil zen Ezkioko Zozabarroko bentan, neumoniak jota. 60 urte zituen azken hatsa eman zuenean.
ITURRIA: Urretxuko Udala
Iparragirre enparantzan jarria, San Martin de Tours eta Ipeñarrieta-Korral Jauregi eta udaletxearen ondoan dagoelarik, Jose Maria Iparragirreren omenezko estatua Francisco Font y Pons eskultoreak egin zuen. 1890eko irailaren 28an inauguratu zen eta egitearen kostua, garaiko instituzioek lagundutako eta baita Euskal Herrian eta Habanan eta batez ere Buenos Aireseko Euskal Etxeetan herri-harpidetzen bitartez jasotako diruz egin zen. Carrarako marmolez egindako estatua, tamaina naturalekoa da eta Mañariako harrobietatik egindako oinaldea du. Zokaloa hareharrizkoa da eta esparru osoa burdin hesi batez inguraturik dago. Oinaldeak, Dionisio Acha zumarragarrak egina, Gipuzkoako armarria du. Elizara begira dagoen aldean honako esaldia irakur daiteke: "José María Iparragirre bere jaioterriak Euskal Erri guztiak baita ere erbesteetan sakabanatutako euskaldunak eskeintzen dioten oroipen au MDCCCLXXXX". Eskuinaldeko alboan: "Euskal Erriaren oroipena". Eta ezkerraldekoan, gitarra bat eta musikazko paper batzuk "Gernikako Arbola" kantaren lehen konpasekin. Probintziaren armarria, alegoriak eta inskripzioak marmol zuriko harlauzetan erliebean eginak dira eta grabatutako eta gero gorriz margotutako inskripzioak antzinako kodize zaharren estiloan daude. Estatua honek albo bana Gernikako Arbolaren bi urtadarrez lagundurik dago.
Iparragirre kaleko 20. zenbakia, egungo Urretxuko Udaletxea. XVII. mendean eraikitako jauregia da. Dekorazio elementu bakan batzuk baino ez ditu. Eraikuntzaren estilo orokorra herreratarra da. Ate nagusiaren ateburuan garai hartan herriaren erabilerako atsotitz bat dago.
XVII. mendeko hasierako eraikuntza da. Etxe sendo eta trinkoa. Zati bat, fatxada nagusia eta erdiko atikoa, harlanduzkoa da eta gainerakoa manposteriazkoa. Fatxadak apaingarri gutxi ditu. Monumentu izendatuta dago.
XVI eta XVII. mendeetan zehar, gorteetako pertsonai askoren ostatu eta etxea izan zen, Cristóbal de Ipeñarrietaren etxea, esaterako, berak agindu baitzuen etxe hau eraikitzea, eta baita beste zenbait pertsonai entzutetsuren ostatua, Velazquez margolaria edo Felipe IV.arekin agitu zen bezala. Pertsonai hauek etxe hau ostatu bezala erabili zuten, Errege-bidea erabiltzen ari zirenean. Errege-Bidea, hain zuzen, Gipuzkoako bide nagusia izan zen XVI eta XVII. mendeetan zehar, hauxe izan baitzen Irun eta Madril elkartzen zituen bidea.
Egun, baserri moduan ustiatua dago.
Etxearen aurrealde guztia bitxia da. Oholezko egitura bertikala, tartean adreilua jarrita. Itzelezko ateburua, harlanduzko koloma toskanar eta guzti. Dokumentuen arabera, XVII. mendean egindakoa.
Testua prestatzen ari gara.
2005eko irailaren 11n, bete ziren 50 urte Irimo gainean dagoen egungo gurutze handia eraiki zela. Izan ere, aurretik bazen beste gurutze bat, txikiagoa... aterperik gabe jarria zegoena.
Gurutze handiaren historia errepasa dezagun. Duela hamarkada batzuk, Irimoko gailurreko egungo aterpea eta gurutzea eraikitzeko ametsa behin eta berriro aztertu eta baztertutako proiektua izan zen. Denbora pasa eta zenbait saiakeraren ondoren, azkenik, orain dela 50 urte inguru, garaiko herriko parroko Nicolás Madinabeitia buru zela, zenbait herritarren lanari esker, gurutze berria eta aterpea eraikitzea lortu zen.
Eraikina altxatzeko bi tona burdin, 25 tona porlan, 30 metro kubiko harri, beste 60 harearena eta milaka litro ur behar izan ziren. Lan prestaketa zela eta, gero beharko zen ura biltzen joateko, gailurretik hurbil bizpahiru ur-biltegi prestatu ziren, masa egiterakoan euriak emandakoa aprobetxatu ahal izateko. Lau hilabetetan, ordea, ez zuen tanta bat ere bota. Bat-bateko lehorraldia zela eta, Lizarriturriko ur jario eskasa izan zen bildu ondoren goraino garraiatu behar izan zutena. Urretxuarrek gogo biziz hartu zuten erronka berezi hau; horren adierazpena dugu, bertako eta kanpoan bizi ziren herritarren paregabeko esku zabaltasunari esker lortutako 42.000 pezetako dirutza biltzea. Gainontzeko zorra Foru Aldundiak emandako diru laguntzari esker kitatu zen. Aipatzekoa da garai hartan diputatua zenak eta gero Zumarragako alkatea izango zen Artiz jaunak, diru laguntza ahalik eta azkarren lortzearen alde, eginiko gestioa.
Azkenik, abuztuaren 4an hasitako proiektuak irailaren 2an, arratseko 6ak inguru, amaiera izan zuen. Estreinaldi ofiziala, berriz, irailaren 11n, era sinple eta labur batez: bertan ospatutako esker oneko mezaren ondoren, gurutzearen eta aterpearen bedeinkapena eginez.
Aurreko gurutzea, aterpearen barruan gordeta geratu zen. Izan ere, lur-sailetako jabe zen Ugalde familiak, gurutze berria eraikitzearren baldintza bat jarri zuen: gurutze zaharra gorde beharko zen. Hori dela eta, gurutze zaharra aterpean gorderik dago.
Meza batekin hasi ziren ere, 2005eko irailaren 4an, Irimoko gurutzearen 50. urteurrena ospatzeko prestatu ziren ekitaldiak. Gero, eguerdi aldean, trikitilari, txistulari, txalapartari eta bertsolariek berotu zuten Santa Barbaran ospatutako herri bazkarian. Giro ederrean pasatako eguna izan zen.
Iturria: Kaixo Aldizkaria, 86. alea.
Irimo gainetik Meaka gainera bitarteko, Urola eta Dena ibaien arroak banatzen dituzten zazpi punten gailurreria, Irimo gainetik igarotzen diren mendizaleek sarri bisitatua.
Zazpi puntek Irimotik hasita, ondorengo izenak dituzte hurrenez hurren: Irimo -gurutze handia gainean duela-, Arbeleta, Buzoi -898 metrorekin gailurreriako tontorrik garaiena, gainean postontzia duela-, Losakate, Arrizuri, Mugarri -Urretxu eta Antzuolako udal barrutiak banatzen dituen mugarria gainean duela-, eta Meaka.
Zazpi puntetako lehena... 898 metrotan kokatua (Lizarriturritik joanez gero). Postontzia berezia da, izan ere, mendiaren gurutze erraldoia irudikatuta dago postontzi bezala.
Gipuzkoako Karta Arkeologikoa. Aranzadi Elkartea (1991).
Gipuzkoako Karta Arkeologikoa - Aurkikuntza Berriak 1990 - 2001 / Nuevos descubrimientos 1990 - 2001. Aranzadi Elkartea.
Diccionario Ilustrado de Mitología Vasca. Jose M. de Barandiaran
Mitología Vasca. Jose M. de Barandiaran. Editorial Txertoa (1984).
Ezagutu Gipuzkoa CD-ROMa. Elhuyar Elkartea (1993).
Las Ermitas de Gipuzkoa. Luis Pedro Peña Santiago. Gipuzkoako Foru Aldundia (1995).
Montañas del País Vasco (Tomo 2 - La campana de Oro). L. P. Peña Santiago. Editorial Txertoa, 1984).
Leyendas y tradiciones populares del País Vasco. L. P. Peña Santiago. Editorial Txertoa, 1984).
Telleriarte etxez etxe. Joxe Luis Ugarte/Esteban Altzelai/Agustin Beloki. Telleriarteko Auzo Elkartea (1995).
Estudio de Historia de Urretxu (en su VI centenario). Mila Alvarez Urcelay/Pedro Gonzalez Argomaniz/Antonio Ayllon Iranzo/Jose María Iztueta Leunda. Urretxuko Udala - Gipuzkoako Foru Aldundia (1986).
Legazpin barrena (oinez). Antxon Burcio. Legazpiko Udala (1995).
Legazpin barrena (BTT-z). Mikel Oskoz. Legazpiko Udala (1995).
Goierri mendiz mendi. Egile batzuk (1997).
Urretxu eta Zumarragako toponimia. Joxe Luis Ugarte. Onomasticon Vasconiae (Zintzo-Mintzo Euskaltzale Elkartea eta Euskaltzaindia, 1999).
Legazpi - Burdinezko bihotza - corazón de hierro. Juan Aguirre. Legazpiko Udala, 2006).