Leku interesgarriak

Informazioa

Atal honek aurtengo edizioari dagokion informazioa eguneratu gabe dauka. Egun batzuk barru ibilbidean agertzen diren gune interesgarriei buruzko informazio eguneratua eskura izango duzu...



Mendi-martxaren edizio guztietan zehar ezagutu diren toki interesgarri, monumentu, kondaira eta megalitoen zerrenda.

Ondorengo lerroetan ibilbidean zehar (baita aurreko edizio guztietan ere) Urretxu eta Zumarraga inguruetan -baita gainerako Goierri eskualdeko paraje eta Urola-Kosta eskualdeetako beste zenbait lekuetan- ezagutu ditzakezun toki interesgarri, monumentu eta megalitoen zerrenda duzu. Martxa honetan mendia maite dugu, eta era berean leku horiek guztiek gordetzen dituzten sekretuak (kondairak, gertakari historikoak, ...). Gure mendiak toki biziak direlako. Mendiaz gozatzeaz gain, gure mendiak ere ezagut ditzazun gonbita egiten dizugu.

Leku eta monumentu guztiak (aurtengo edizioa)

Leku eta monumentu guztiak (edizio guztietan)


Gune guztiak (kokapenaren arabera)


Gune guztiak (tipologiaren arabera)




... Mendia ez da bakarrik bakardadea, are gutxiago Euskal Herriko mendia. Gehienetan, geure inguruari arreta pixka batez so eginez, Historia berberarekin topo egiten dugu. Mendiak, ataka desolatuak, basoak, zubiak, bentak, baselizak, bordak, zalbideak, trikuharriak, harrespilak, kondairak, mitoak, erromeriak, artzainak, gudak, pelegrinazioak ... Ez al da gauza askotxo? Ez, bizitza osoa da gure bidera jauzi egiten ari dena, eta guk ezin dugu geldiarazi, bera gu geu garelako ...

—Luis Pedro PEÑA SANTIAGO—

Responsive image

Inguru guztietakoak

Inguru guztietakoak [216 sarrera]

Hasiera  |  -10 |  Aurrekoa  |  (orrialdea 6 / 22) |  Hurrengoa  |  +10  |  Amaiera

 
Irimo-Antzuola :: Bestelakoak
Debako trenbidea

Itzultzeko testua.

El ferrocarril del Deba era un ramal de la línea principal Durango-Zumarraga que discurría entre las provincias de Bizkaia y Gipuzkoa. Recorría la parte alta del valle del Deba, atravesaba el puerto de Descarga llegando a Zumarraga. La estación de Maltzaga, barrio de Eibar, está en la desembocadura del río Ego, cuyo valle se inserta en la comarca vizcaína del Duranguesado con el río Deva.

Fue inaugurado en 1889 y contaba con 22,7 km. El tramo fue ejecutado por la "Compañía del Ferrocarril de Durango a Zumarraga". Esta compañía formó Ferrocarriles Vascongados mediante la fusión con otras en 1906. La estación de Maltzaga se comenzó a construir en 1885 y se inauguró en 1887. Una vez formada la compañía de Ferrocarriles Vascongados y concluida la línea Bilbo-Donostia, este tramo se consideró un ramal de la línea principal.

El trazado de esta línea ferroviaria era complicado. Para salvar el puerto de Descarga tenía grandes pendientes y curvas con radios de hasta 60 m. Fue electrificado en 1919 y se clausuró definitivamente el 1 de marzo de 1975, justificando su cierre por falta de demanda.

En la estación de Maltzaga enlazaba con la línea de Ferrocarriles Vascongados Bilbao-San Sebastián (esta línea está todavía en explotación dependiendo de la compañía ferroviaria Euskotren). En la estación de Zumarraga enlazaba con la línea de vía ancha Ferrocarril del Norte que une Madrid con Irun (actualmente dependiente de RENFE) y el Ferrocarril del Urola, que unía Zumarraga con Zumaia. En la estación intermedia de Mekolalde, Bergara, enlazaba con la línea Lizarra-Bergara del ferrocarril Vasco-Navarro.

Fuente: Wikipedia.

 
Urretxu-Zumarraga :: Parajeak
Deskarga mendatea

Goierri eta Deba Garaia eskualdeen arteko muga naturala. Egunero bi eskualdeen artean trafiko izugarri handia duen mendatea da eta horregatik ezaguna bada ere, bada historian zehar jaso izan zuen ekintza garrantzitsu bat: Deskarga mendatean gertatu zen karlistada garaian, bertan anai arteko borrokaldi odoltsua egin zen karlista eta liberalen artean.

 
Kizkitza-Ormaiztegi-Murumendi :: Bestelakoak
Donejakue bidea (el camino del interior de Gipuzkoa)

Testua prestatzen ari gara.

 
Gabiri-Legazpi :: Herri-arkitektura
Elorregi jauregia (Telleriarte)

Elorregi jauregia. Bikuña jauregiarekin batera, Legazpiko monumentu historiko eta artistiko hoberena eta deigarriena da. Bere arku bikoitz, harlandu eta gezilehio edo saiaterekin euskal dorretxearen adierazle ederra dugu. Legazpiri buruz eta Telleriarteri buruz, noski, daukagun daturik zaharrenetan jadanik aitatzen da Elorregi izeneko oinetxea, 1384. urtetik aurrera hain zuzen. Egun Telleriarteko etxe honek duen jauregi itxura aro modernoaren hasieran hartu zuen. Erdi Arotik Lazarraga famili ospetsuaren burdin interesetara atxikita edo lotuta egon zen.

 
Gabiri-Legazpi :: Eliz-arkitektura
Elorregiko San Joan baseliza

Testua prestatzen ari gara.

 
Oleta-Izazpi :: Megalitoak eta aztarnategiak
Elorrietako tumulua

Oleta-Izazpi megalitotegiko tumulua. 1989an aurkitutako hileta-monumentua. 0,40 eta 0,50 m bitarteko garaieraz, 7 m-ko luzera du I.-H. diametroan eta 8,70 m E.-M. diametroan. Bertako basaltoak.

 
Agerreburu-Aizpurutxo :: Bestelakoak
Elosu, Deskarga, Matxinbentako bandoleroak

Goierrin ditugun baita inguruan diren hainbat mendate eta paraje batzuk, Elosua edo Matxinbenta auzoak, edo Deskarga edo Mandubia (mandabide etimologiarekin) mendateak kasu, bandoleroen tokiak izan ziren XVIII. eta XIX. mendeetan. Matxinbenta auzoko benta bera, Xabierreko Kondearen jabetza hain zuzen, hainbat aldiz ixten saiatuz iren, izan ere bertan gordetzen ziren inguruetan lapurretan ari ziren lapur eta bandoleroak.

Garai haietan ugariak izan ziren Euskal Herrian zabaldu ziren lapurrak, eta euren kontakizunak bolbora bezala zabaldu ziren iparretik hegoaldera eta ekialdetik mendebaldera. Besteak beste, hauek nabarmenduko ditugu: Bizarbeltz, Galtxagorri, Ignacio Lazkano, Miguel Larrazabal, Maria Antonia Basarte, Joxe Esnal Motxa, Juan Jose Ibargoien “Guiñi” eta Pierres Kaderezar “Frantses Txikia”, besteak beste.

Garaiko bandoleroak gainera, uste okerrez kutsaturik bagaude ere, gehienak bertakoak ziren, euskaldunak alegia eta ogibide hori bizi irauteko modu gisa hartutakoak ziren, baserririk ez zutenak, eta lan egiteko aukerarik ere ez. “Bandoleros Vascos” (euskal bandoleroak) liburuaren egile den David Zapirainen ustez, bandoleroak “ez ziren abenturazaleak, ez asasinoak, ez pelikuletako Robin Hood bezalako pertsonak. Beharrak bultzatuta jokatzen zuten horrela. Hori bai, batzuk profesionalak ziren, hau da, urte osoan ibiltzen ziren lapurretan; beste batzuk, ordea, egoeraren arabera sartzen ziren zeregin horretan, aro konkretu batzuetan, gabezia uneetan”.

Karlismoak hartu zituen berarekin ia bandolero guztiak. David Zapirainek esana “[…] errepresioak ez ditu arazo sozialak konpontzen, eta hau arazo soziala zen batez ere. Beraz, lehenengoko karlistadak irentsi zuen giza egonezin hori. Gerra amaitu eta berriz puri-purian jarri zen lapurretaren kontua.”

Guztietatik, Goierri garaian Jacinto de Olariaga, oso bandolero ezaguna izan zen. Bergaran gorde diren bi autotan, Jacinto bera, Azkoitikoa, eta bere kideak Pablo Francisco de Sorreguieta, Januario de Vidania eta Jose Ramon de Jauregui “por robos y asaltos en los caminos y caserías” (bide eta etxaldetan lapurreta egiteagatik) Bergarako epaileen aurrean 1802/10/20an eta 1806/05/17an pasatu ziren.

Bandoleroek Elosun bestalde utzitako inpronta sakona da nonbait. Itxumendiko sorginen, ogi bedeinkatuaren eta igelaren kondaira ederrean, bandoleroei buruzko aipua agertzen da-eta.

 
Agerreburu-Aizpurutxo :: Herri-arkitektura
Elosuko Abade-etxea

Laukizuzen erakoa, hiru isuritako teilatua. Hormak manposteriazkoak dira eta eskantzuz horniturik daude, eta argitokien inguruak harlanduzkoak. Sarrerako atea dobela-harriz egindakoa da, arku zorrotz bat dauka, eta eliza inguruak duen arkupearen babesean dago.

http://www.bergara.net eta beste iturriak.

 
Agerreburu-Aizpurutxo :: Eliz-arkitektura
Elosuko San Andres eliza

Abade-etxearen ondoan dago, hirigunearen muturrean hain zuzen. Aurretik baseliza izanik, XVI. mendean parrokia izendatu zuten, bertako biztanleek arazoak izaten baitzituzten Bergarako kaleko elizkizunetara joateko.

1468ko agirietan agertzen den bezala, barroko tankerako eliza da, Churrigueresko estilokoa. Elosuko gaztelutik hartutako harriekin egin zutela ere aipatzen dute. Nabe bakarreko gela handia eta, bi bitarte, abside zuzenak ditu. Kainoi tankerako planta du eta beste bietan ertzdun gangaz horniturik dago. Biak ere zurezkoak dira eta mentsuletan zama kentzen duten erdi-puntuko parpain-arkuetan oinarriturik daude.

Aldare Nagusia barroko estiloko erdi-puntuko arku batean kokaturik dago. Erretaula barrokoa da eta bertan San Andresen irudia agertzen da. Barroko tankerako kanpandorrea elizaren barrenetik gora irteten da. Eliza honetan ezkutatu zen Santa Kuz apaiza.

http://www.bergara.net eta beste iturriak.

 
Agerreburu-Aizpurutxo :: Bestelakoak
Elosuko auzoa

Bergararen ekialdeko muturrean dago Elosu auzoa. Bertaratzeko Gorlarako bidea hartu behar da, eskuinalderako saihesbidea hartuz. Herrigunea jende gehien bizi den ingurua da errepidearen albo batera kokaturik dago; beste aldea Azkoitiko udal barrutian dago. Gaur egun, herrian eta mendialdean han-hemenka sakabanatutako 50 baserri ditu Elosuk.

Elosu aspaldidanik oso ezaguna izan da, hango kanposantuan egiten ziren ehorzketak zirela-eta. Auzokoak ez ezik inguruetako hildakoak ere eramaten zituzten, baita urrunago kokatzen ziren beste alderditakoak ere, Aizpurutxoko baserrietako hildakoak, esaterako. Kasu hauetan, hilkutxa bizkarrean egin beharreko bidea hain luzea izan eta eramateak hain esfortzu handia eskatzen zuenez, errepidearen alboan elizaren ondoan dagoen harri handi baten gainean hilkutxa utzi eta elizara sartu aurretik merezitako atsedentxo bat hartzen omen zuten.

1202. urtean bazen Elosun babeserako Gaztelua geroago, Gipuzkoako beste guztiak bezalaxe, Alfonso VIII. Navaskoari eman zitzaiona. Oraindik ere Gazteluaren aztarnak bertan diraute. 1794ean, elosuarrak loiolarrekin elkartu, eta Azkoitia aldetik frantsesen kontra egiteko bat egin zuten. Soraluzeko (gazteleraz Placencia de las Armas) Armen Errege Lantegitik atera omen zituzten erabilitako armak. Idazkietan azaltzen denez, Gazteluaren harriak eliza eraikitzeko erabili izan ziren.

Auzo honek badu hitz egiten duen hizkuntzari dagokion berezitasuna: gehien bat Bergara herriaren udal barrutian kokaturik dagoela, erdialdeko euskalkiz (gipuzkera) hitz egiten du, Bergara osoan oro har erabiliago den mendebaldeko euskalkia (bizkaiera) hitz egin ordez. Elosuko Elizaldean, berriz, (Ujoldia ere deitua), eta Aizpurutxon (baserri batzuk Bergarako udalerrikoak dira, besteak Azkoitikoak), gipuzkeraz hitz egiten dela esan daiteke. Auzo honetan bostehun metroren barruan dagoen aldea nabarmena da. Edozein modutan, tarteko hizkeratzat har daiteke Elosukoa.

Elosuko Norde auzoak (Norde Bazterra ere deitua) badu gipuzkeraren eragin nabarmena, muga-mugan dago-eta, baina funtsean bizkaiera egiten da, bergarar gehien antzera. Elosu, bere eliz handiagatik ezaguna da, eta baita urriaren 12an egiten den ganadu feriagatik ere.

http://www.bergara.net eta beste iturriak.


Hasiera  |  -10 |  Aurrekoa  |  (orrialdea 6 / 22) |  Hurrengoa  |  +10  |  Amaiera



Bibliografia

  • Gipuzkoako Karta Arkeologikoa. Aranzadi Elkartea (1991).

  • Gipuzkoako Karta Arkeologikoa - Aurkikuntza Berriak 1990 - 2001 / Nuevos descubrimientos 1990 - 2001. Aranzadi Elkartea.

  • Diccionario Ilustrado de Mitología Vasca. Jose M. de Barandiaran

  • Mitología Vasca. Jose M. de Barandiaran. Editorial Txertoa (1984).

  • Ezagutu Gipuzkoa CD-ROMa. Elhuyar Elkartea (1993).

  • Las Ermitas de Gipuzkoa. Luis Pedro Peña Santiago. Gipuzkoako Foru Aldundia (1995).

  • Montañas del País Vasco (Tomo 2 - La campana de Oro). L. P. Peña Santiago. Editorial Txertoa, 1984).

  • Leyendas y tradiciones populares del País Vasco. L. P. Peña Santiago. Editorial Txertoa, 1984).

  • Telleriarte etxez etxe. Joxe Luis Ugarte/Esteban Altzelai/Agustin Beloki. Telleriarteko Auzo Elkartea (1995).

  • Estudio de Historia de Urretxu (en su VI centenario). Mila Alvarez Urcelay/Pedro Gonzalez Argomaniz/Antonio Ayllon Iranzo/Jose María Iztueta Leunda. Urretxuko Udala - Gipuzkoako Foru Aldundia (1986).

  • Legazpin barrena (oinez). Antxon Burcio. Legazpiko Udala (1995).

  • Legazpin barrena (BTT-z). Mikel Oskoz. Legazpiko Udala (1995).

  • Goierri mendiz mendi. Egile batzuk (1997).

  • Urretxu eta Zumarragako toponimia. Joxe Luis Ugarte. Onomasticon Vasconiae (Zintzo-Mintzo Euskaltzale Elkartea eta Euskaltzaindia, 1999).

  • Legazpi - Burdinezko bihotza - corazón de hierro. Juan Aguirre. Legazpiko Udala, 2006).