Leku interesgarriak

Informazioa

Atal honek aurtengo edizioari dagokion informazioa eguneratu gabe dauka. Egun batzuk barru ibilbidean agertzen diren gune interesgarriei buruzko informazio eguneratua eskura izango duzu...



Mendi-martxaren edizio guztietan zehar ezagutu diren toki interesgarri, monumentu, kondaira eta megalitoen zerrenda.

Ondorengo lerroetan ibilbidean zehar (baita aurreko edizio guztietan ere) Urretxu eta Zumarraga inguruetan -baita gainerako Goierri eskualdeko paraje eta Urola-Kosta eskualdeetako beste zenbait lekuetan- ezagutu ditzakezun toki interesgarri, monumentu eta megalitoen zerrenda duzu. Martxa honetan mendia maite dugu, eta era berean leku horiek guztiek gordetzen dituzten sekretuak (kondairak, gertakari historikoak, ...). Gure mendiak toki biziak direlako. Mendiaz gozatzeaz gain, gure mendiak ere ezagut ditzazun gonbita egiten dizugu.

Leku eta monumentu guztiak (aurtengo edizioa)

Leku eta monumentu guztiak (edizio guztietan)


Gune guztiak (kokapenaren arabera)


Gune guztiak (tipologiaren arabera)




... Mendia ez da bakarrik bakardadea, are gutxiago Euskal Herriko mendia. Gehienetan, geure inguruari arreta pixka batez so eginez, Historia berberarekin topo egiten dugu. Mendiak, ataka desolatuak, basoak, zubiak, bentak, baselizak, bordak, zalbideak, trikuharriak, harrespilak, kondairak, mitoak, erromeriak, artzainak, gudak, pelegrinazioak ... Ez al da gauza askotxo? Ez, bizitza osoa da gure bidera jauzi egiten ari dena, eta guk ezin dugu geldiarazi, bera gu geu garelako ...

—Luis Pedro PEÑA SANTIAGO—

Responsive image

Inguru guztietakoak

Inguru guztietakoak [216 sarrera]

Hasiera  |  -10 |  Aurrekoa  |  (orrialdea 5 / 22) |  Hurrengoa  |  +10  |  Amaiera

 
Irimo-Antzuola :: Monumentuak
Bergarako San Antonio iturria

Kuriosoa da oso aurkitzea herrietan XIX. mendeko iturriak, Bergarako San Antonio iturriareki gertatzen den bezala. Bitxiago oraindik, etxe baten arkupean gorde izana, iturri honekin gertatzen den bezalaxe.

Bergarako artxibategitik eskuratutako dokumentu batean halaxe dio, 1870/06/02 - 1870/06/30 daten artean Paulino Caballero izeneko batek iturriaren uraren analisia egin zuela.

Iturri honek bati baino gehiagori emango dio edaten martxa egunean.

 
Irimo-Antzuola :: Bestelakoak
Bergarako besarkada

Testua prestatzen ari gara.

 
Urretxu-Zumarraga :: Bestelakoak
Bidegorria

Urretxu-Zumarraga-Legazpi arteko bidegorria.

2009an Goierriko Hitzan irtendako berri batek dio Urretxu-Zumarraga eta Legazpi arteko bidegorria Goierri eskualdean gehien erabilitakoa dela. 282.000 erabiltzaile izan zituen 2008an, eta eguneko 776 txirrindularik erabili zuten horren ibilbidea. Txirrindulariak erabiltzaileen %16 izan ziren bide horretan. Ikerketan azaldu dutenez inguruetako lantokietako langile "ugarik" erabiltzen dute bide hori, eta diotenez baita ikasle "askok" ere. Asteburuetan oinezkoen kopurua %20 jaisten da, eta txirrindulariena, aldiz, %12 igo. Abuztuan nabarmen jaitsi zen bidegorria erabili zutenen kopurua.

"Noizbehinka" txirrindularien eta oinezkoen artean ika-mikak sortzen direla ere jaso dute ikerketan. Baina, hala eta guztiz, oinezkoen eta txirrindularien artean "elkarrekiko errespetua eta bizikidetza" izaten dela azpimarratu dute.

Urretxu-Zumarraga eta Azkoitia arteko bidegorria.

Zumarragatik Azkoitira arteko bidegorria eskualdean dagoen luzeena da. 12 kilometro da luzean, eta 111.000 pertsona ibili ziren iaz uneren batean, eguneko 304 bataz beste. Txirrindulariak erabiltzaileen %20ra iristen dira bide horretan. Aizpurutxoko bidegorriak Legazpikoak baino erabiltzaile gutxiago izatearen arrazoiak luzera, kirolerako eta aisialdirako duen izaera, eta bide horretan topa daitezkeen argiztatu gabeko tunelak dira, ikerketan esaten dutenez.

Asteburuetan oinezkoen kopurua igo egiten da, baita txirrindulariena ere. Bizikletarien kantitatea hirukoiztu egiten da aste egunetatik, erabiltzaileen laurdena baino gehiago izatera iritsiz. Egun konkretuetan kopuruak nabarmen gora egiten du, kirol txapelketak ospatzen direnean adibidez. Arazoak ekiditeko neurriak hartzea aurreikusten ari dira.

Jatorrizko iturria eta informazio gehiago: Goierriko Hitzan

 
Gabiri-Legazpi :: Parajeak
Biozkornia lepoa (1.208 m)

Aizkorri Mendiko gailurrerian kokatzen den lepo (1.208 m) belartsu eta zabala, Artzanburu (1.368 m) eta Arriurdin (1.273 m) mendien magalean, hain zuzen. Inguruan kokatzen dira Kataberako meategiak, eta Ama Birjinaren Sillea ezaguturiko harria.

Hemendik ere igarotzen zen Gasteiz aldera joateko San Adriango pasabide zaharra saihesten baitzen erdi aroan erabiltzen zen bide zaharra. Gaur egun mendizaleek mendian gora abiatzeko erabilia da.

 
Irimo-Antzuola :: Herri-arkitektura
Bizkalatza etxea (Antzuolako plazaren inguruetan)

Udaletxeaz gain, Antzuolako plazak euskal barrokoaren eredu ederrak laga dizkigu: udaletxearen ondoan, eskuinaldean, Bizkalatza etxea (6. zenbakia), hau ere barrokoa, nahiz eta apaingarri gutxi izan.

 
Urretxu-Zumarraga :: Parajeak
Boton gaina

Goierri eta Deba Garaia eskualdeen arteko muga egiten duen gaina (517 m), Antzuola eta Urretxu artekoa. Urretxuko gaina ere delarik, oso jende gutxik ezagutzen du. Gainean mugarri zahar eta apal bat aurki daiteke pinudiaren erdian.

 
Gabiri-Legazpi :: Bestelakoak
Brinkola auzoa

Testua prestatzen ari gara.

 
Gabiri-Legazpi :: Herri-arkitektura
Brinkolako Etxeaundi baserria

Testua prestatzen ari gara.

 
Gabiri-Legazpi :: Eliz-arkitektura
Brinkolako San Agustin eliza

XVI. eta XVII. mendeetan, Madril eta Irunen arteko bide nagusia izan zen. Bide honen mantenua Udalari zegokion, eta hori horrela izan zedin ardura Gipuzkoako Batzar Orokorrek zuten. Bide honetatik, gobernadore, errege, zaldun eta abar pasa ziren. Felipe IV erregea hain zuzen ere, errepide honetatik igaro baitzen, bere alabaren ezkontzara Frantziara zihoanean, XVII. mendearen hasieran. Beste bidaiari entzutetsuen artean, Velazquez pintorea ere bide honetan ere ibilia izan zen.

Errepide hau, Bekaibar aldetik sartuko zen Urretxuko herrian, gero Santa Barbaratik pasa eta herrira jaitsi ondoren, Zumarragatik pasa, Ezkiorantz jarraitzen zuen. Bide honen ospe edo indarra, Deskargako errepidea zabaldu zen artekoa izan zen, 1760. urtean hain zuzen.

Urretxuko Udal Barrutian, egun bi tokitan salbu dago, Altamira baserriaren inguruetan, errepidea zeharkatu ondoren –aldapa gogorrean dagoen tartean- Iparragirre Institutoaren ondoko Etxaburu baserriaren inguruetan. Azkeneko honek Telefonicak 90. hamarkadan egin zituen lanen eragina jaso zuen eta hauen ondorioz galtzadak metro batzuk galdu zituen.

Beste adibide bat, nola pixkanaka-pixkanaka ondarea galtzen ari garena.

 
Gabiri-Legazpi :: Parajeak
Brinkolako urtegia

Testua prestatzen ari gara.


Hasiera  |  -10 |  Aurrekoa  |  (orrialdea 5 / 22) |  Hurrengoa  |  +10  |  Amaiera



Bibliografia

  • Gipuzkoako Karta Arkeologikoa. Aranzadi Elkartea (1991).

  • Gipuzkoako Karta Arkeologikoa - Aurkikuntza Berriak 1990 - 2001 / Nuevos descubrimientos 1990 - 2001. Aranzadi Elkartea.

  • Diccionario Ilustrado de Mitología Vasca. Jose M. de Barandiaran

  • Mitología Vasca. Jose M. de Barandiaran. Editorial Txertoa (1984).

  • Ezagutu Gipuzkoa CD-ROMa. Elhuyar Elkartea (1993).

  • Las Ermitas de Gipuzkoa. Luis Pedro Peña Santiago. Gipuzkoako Foru Aldundia (1995).

  • Montañas del País Vasco (Tomo 2 - La campana de Oro). L. P. Peña Santiago. Editorial Txertoa, 1984).

  • Leyendas y tradiciones populares del País Vasco. L. P. Peña Santiago. Editorial Txertoa, 1984).

  • Telleriarte etxez etxe. Joxe Luis Ugarte/Esteban Altzelai/Agustin Beloki. Telleriarteko Auzo Elkartea (1995).

  • Estudio de Historia de Urretxu (en su VI centenario). Mila Alvarez Urcelay/Pedro Gonzalez Argomaniz/Antonio Ayllon Iranzo/Jose María Iztueta Leunda. Urretxuko Udala - Gipuzkoako Foru Aldundia (1986).

  • Legazpin barrena (oinez). Antxon Burcio. Legazpiko Udala (1995).

  • Legazpin barrena (BTT-z). Mikel Oskoz. Legazpiko Udala (1995).

  • Goierri mendiz mendi. Egile batzuk (1997).

  • Urretxu eta Zumarragako toponimia. Joxe Luis Ugarte. Onomasticon Vasconiae (Zintzo-Mintzo Euskaltzale Elkartea eta Euskaltzaindia, 1999).

  • Legazpi - Burdinezko bihotza - corazón de hierro. Juan Aguirre. Legazpiko Udala, 2006).