Atal honek aurtengo edizioari dagokion informazioa eguneratu gabe dauka. Egun batzuk barru ibilbidean agertzen diren gune interesgarriei buruzko informazio eguneratua eskura izango duzu...
Atal honek aurtengo edizioari dagokion informazioa eguneratu gabe dauka. Egun batzuk barru ibilbidean agertzen diren gune interesgarriei buruzko informazio eguneratua eskura izango duzu...
Mendi-martxaren edizio guztietan zehar ezagutu diren toki interesgarri, monumentu, kondaira eta megalitoen zerrenda.
Ondorengo lerroetan ibilbidean zehar (baita aurreko edizio guztietan ere) Urretxu eta Zumarraga inguruetan -baita gainerako Goierri eskualdeko paraje eta Urola-Kosta eskualdeetako beste zenbait lekuetan- ezagutu ditzakezun toki interesgarri, monumentu eta megalitoen zerrenda duzu. Martxa honetan mendia maite dugu, eta era berean leku horiek guztiek gordetzen dituzten sekretuak (kondairak, gertakari historikoak, ...). Gure mendiak toki biziak direlako. Mendiaz gozatzeaz gain, gure mendiak ere ezagut ditzazun gonbita egiten dizugu.
Leku eta monumentu guztiak (aurtengo edizioa)
Leku eta monumentu guztiak (edizio guztietan)
Gune guztiak (kokapenaren arabera)
Gune guztiak (tipologiaren arabera)
... Mendia ez da bakarrik bakardadea, are gutxiago Euskal Herriko mendia. Gehienetan, geure inguruari arreta pixka batez so eginez, Historia berberarekin topo egiten dugu. Mendiak, ataka desolatuak, basoak, zubiak, bentak, baselizak, bordak, zalbideak, trikuharriak, harrespilak, kondairak, mitoak, erromeriak, artzainak, gudak, pelegrinazioak ... Ez al da gauza askotxo? Ez, bizitza osoa da gure bidera jauzi egiten ari dena, eta guk ezin dugu geldiarazi, bera gu geu garelako ... —Luis Pedro PEÑA SANTIAGO—
Inguru guztietakoak [216 sarrera]
Aralar mendiko eta Durangaldeko tontorren bista ederra eskaintzen digun mendia. Gain honen azpian, 50 m-tara Antzuolako udal barrutian, egarria asetzeko primerako iturria dago.
Aizkorri Mendiko gaina, Biozkornia (1.208 m) lepoaren ekialdean kokaturikoa. Berau, Kargalekuta izeneko (meategiei loturik) alderdiaren gainean gailentzen da eta Legazpi herriaren udal barrutiko punturik garaiena da, baita Iñaki Beitiaren omenezko mendi-martxan zapaldutako punturik garaiena ere.
Artzanburuko trikuharria, gainetik abiatuta hegoaldeko belarrezko muinoan kokaturik dago.
Iruarrieta aztarnategiko megalitoa, Neolito-Brontze arokoa. Azkoitiko Arzabalgo bizkarrean kokatua, Agirrezabalaga (Arzabal) baserritik 240 m IErantz Maritirieta auzoan. Tumulua, 10 m. diametrokoa I-H eta 12 m E-M norabidean. 1,50 m-ko garaiera du. IIE-HHMko norabidean zeharkatuta dago 2 m zabalerako eta 0,40 m-ko bataz besteko sakonerako zanga batez. Bertako basaltoak. J. M. Arruabarrenak aurkitu zuen 1988an. Ez da industu.
Lepo estrategikoa, Luis Pedro Peña Santiagok Montañas del País Vasco 2. liburukian berari buruz kondaira interesgarri bat adierazten digu. Hemen gertatu baitzen, Zumarragako sakristau zaharrak hala esaten zuen, borroka handi bat II. Karlistaldian. Garai hartan, Astigarretako maisuak karlistekin bat egin izan zuen. Amaieran, batailaren emaitza ezin okerragoa gertatu zitzaien Don Karlosen jarraitzaileei, eta bere gizonek Berroetako sakanetik behera ihes egin behar izan zuten bizitza salbatzeko. Gatazkan bertan eroritako bat Astigarretako maisua izan zen. Zumarragako Kanposantu zaharrean ehortzi zuten, izan ere, Astigarretako maisuak bi metro baino gehiagoko garaiera omen zuen. Egun, istorio hau inguruko baserrietako kondaira erdi ahaztua da eta lepo hau ezaguna bada, bertan kokatzen diren ehiza-postu ugariengatik da.
Ingurua "Atxurza" bezala ezagunago da.
Testua prestatzen ari gara.
XVIII. mendekoa, aurreko erakin baten gainean jasoa. Areizaga Baroiena izan zen, garai batean oso jende garrantzitsua herrian. Etxaurrean hiru armarri barroko ditu, bi buruko arranoarekin, adituen esanetan errege austriar batek, XVII. Mendean zehar, Europako Erlijio Gerrateetan borrokatu zuen familia horretako koronel bati emandako armarriak. Gaur egun etxebizitza partikularrak daude bertan.
Testua prestatzen ari gara.
Zumarragatik asmo urrun,
Antiotik amets gazte,
Elorriagatik irrika-erreka,
gailurrerantz fereka maitemaldan gora,
taupaka-taupaka,
nire bihotzean barnera zaitez,osoki,
gozoki,
Beloki.-Andoni Salamero
Testua prestatzen ari gara.
Bertan Benta izeneko eta orain dela urte asko Benta izan zen baserri handi bat dago. Ermita bat inguruan (hortik datorkio Santutxu izena). Atsedenlekua.
Testua prestatzen ari gara.
Gipuzkoako Karta Arkeologikoa. Aranzadi Elkartea (1991).
Gipuzkoako Karta Arkeologikoa - Aurkikuntza Berriak 1990 - 2001 / Nuevos descubrimientos 1990 - 2001. Aranzadi Elkartea.
Diccionario Ilustrado de Mitología Vasca. Jose M. de Barandiaran
Mitología Vasca. Jose M. de Barandiaran. Editorial Txertoa (1984).
Ezagutu Gipuzkoa CD-ROMa. Elhuyar Elkartea (1993).
Las Ermitas de Gipuzkoa. Luis Pedro Peña Santiago. Gipuzkoako Foru Aldundia (1995).
Montañas del País Vasco (Tomo 2 - La campana de Oro). L. P. Peña Santiago. Editorial Txertoa, 1984).
Leyendas y tradiciones populares del País Vasco. L. P. Peña Santiago. Editorial Txertoa, 1984).
Telleriarte etxez etxe. Joxe Luis Ugarte/Esteban Altzelai/Agustin Beloki. Telleriarteko Auzo Elkartea (1995).
Estudio de Historia de Urretxu (en su VI centenario). Mila Alvarez Urcelay/Pedro Gonzalez Argomaniz/Antonio Ayllon Iranzo/Jose María Iztueta Leunda. Urretxuko Udala - Gipuzkoako Foru Aldundia (1986).
Legazpin barrena (oinez). Antxon Burcio. Legazpiko Udala (1995).
Legazpin barrena (BTT-z). Mikel Oskoz. Legazpiko Udala (1995).
Goierri mendiz mendi. Egile batzuk (1997).
Urretxu eta Zumarragako toponimia. Joxe Luis Ugarte. Onomasticon Vasconiae (Zintzo-Mintzo Euskaltzale Elkartea eta Euskaltzaindia, 1999).
Legazpi - Burdinezko bihotza - corazón de hierro. Juan Aguirre. Legazpiko Udala, 2006).