Atal honek aurtengo edizioari dagokion informazioa eguneratu gabe dauka. Egun batzuk barru ibilbidean agertzen diren gune interesgarriei buruzko informazio eguneratua eskura izango duzu...
Atal honek aurtengo edizioari dagokion informazioa eguneratu gabe dauka. Egun batzuk barru ibilbidean agertzen diren gune interesgarriei buruzko informazio eguneratua eskura izango duzu...
Mendi-martxaren edizio guztietan zehar ezagutu diren toki interesgarri, monumentu, kondaira eta megalitoen zerrenda.
Ondorengo lerroetan ibilbidean zehar (baita aurreko edizio guztietan ere) Urretxu eta Zumarraga inguruetan -baita gainerako Goierri eskualdeko paraje eta Urola-Kosta eskualdeetako beste zenbait lekuetan- ezagutu ditzakezun toki interesgarri, monumentu eta megalitoen zerrenda duzu. Martxa honetan mendia maite dugu, eta era berean leku horiek guztiek gordetzen dituzten sekretuak (kondairak, gertakari historikoak, ...). Gure mendiak toki biziak direlako. Mendiaz gozatzeaz gain, gure mendiak ere ezagut ditzazun gonbita egiten dizugu.
Leku eta monumentu guztiak (aurtengo edizioa)
Leku eta monumentu guztiak (edizio guztietan)
Gune guztiak (kokapenaren arabera)
Gune guztiak (tipologiaren arabera)
... Mendia ez da bakarrik bakardadea, are gutxiago Euskal Herriko mendia. Gehienetan, geure inguruari arreta pixka batez so eginez, Historia berberarekin topo egiten dugu. Mendiak, ataka desolatuak, basoak, zubiak, bentak, baselizak, bordak, zalbideak, trikuharriak, harrespilak, kondairak, mitoak, erromeriak, artzainak, gudak, pelegrinazioak ... Ez al da gauza askotxo? Ez, bizitza osoa da gure bidera jauzi egiten ari dena, eta guk ezin dugu geldiarazi, bera gu geu garelako ... —Luis Pedro PEÑA SANTIAGO—
Inguru guztietakoak [216 sarrera]
Osatzeko.
Testu prestatzen ari gara.
Karaitzez osaturiko monolito handi honi buruzko kondairak dioenez, Aizkorri mendiak Aralarri inbidia omen zion belar asko zuelako. Erantzunean, Jentilek habailaz harriak bota omen zituzten Aizkorritik Aralar Mendira aldera Nañarri edo Larrunarri (Txindoki ez baita bere izena) osatu arte, baina horietako batek buztinetan irrist egin, indarra galdu, eta harkaitza Aizkorri eta Aralar artean, bide erdian geratu omen zen. Kondairaren arabera, horrela sortu omen zen Txoritegiko haitza.
XVIII. mendean herri askotan eraikiko ziren udaletxeren egitura barrokoa du Antzuolakoak ere: arkupea, balkoi burdinsareduna, gainaldean armarria eta barruan erdiko eskailera. Deba Garaian estilo bereko udaletxe asko ikus daiteke.
Elementu interesgarri bat herriko armarria dugu. XVIII. mendekoa da eta Valdejunquerako gatazka aipatzen du (ohiturak dioskunez, bertan ikusten diren ilargi erdiak Valdejunquerako borrokan mairuei lapurtutakoak omen dira). Armarriaren behealdean herriaren bandera ikus daiteke. Fatxada osoa harlanduz egina dago. Martin de Carrera-k egindako udaletxearekin bat eginez, garai bereko hainbat etxe ikus daitezke, Goenaga etxea armarri eta guzti nagusia delarik.
Udaletxearen aurrean Mairuaren alardea ospatzen da, Antzuolako jaietako larunbat arratsaldean, uztaileko hirugarren aste-bukaeran. Bertan, Nafarroako Valdejunquera haraneko gatazka Abd ar-Rahman III.aren aurkakoa gogorarazten da. Borrokaldia 920ko uztailaren 26an izan zen, eta herri ohiturak dioenez, bertan Antzuolako konpainia batek hartu omen zuen parte.
Testua prestatzen ari gara.
Urretxu eta Zumarraga batzen eta era berean banatzen duen ibaia. Urola izena lehen aldiz, 1434. urtean agertzen da. Ordura arte, eta gero ere bai, ibaia izen asko jasotako da, eta ez dirudi azkeneko urteetara arte, Urola gehien erabiliena izan denik. Joxeluis Ugarteren arabera, baliteke izena Antzuolako Ondamendi baserriaren ingurutik jasotzea izena, baserriaren izen zaharra Urola zen eta.
Urretxu eta Zumarragako toponimiaren sarreran hala ageri da:
Toponimoa: UROLA
Kontzeptua: 60201 / Ibaia
Iturriak: 1434: F57 (60.or) / "Como desçiende por el arroyo a yuso fasta el agua e rio de Legaspia, e dende por el dicho rio a yuso como da por el agua fasta donde entra el arroyo que llaman de Huola al dicho rio de Legaspia,..."
1613: UUA5 / "En Yrimo savel vaxando por la fuente de para el río de Uola"
1752: ZUA6 / "Río nombrado Urola"
1819: HIPO2 (65.or) / "Río maior llamado Urola"
1889: ZUA2 / "Punto llamado Mugarrieta en el río Urola"
1951: Plano1 / "Río Urola"
Kokagunea: 88-37, 88-29, 88-21
Adierakideak: Legazpi, El río caudal, El río mayor, El río principal, Ibaia, Errekaundia.Oharrak: 1434ko testuari erreparatuz gero badirudi "Arroyo de Huola" Antzuolako Ondamendi baserri ingurutik igarotzen den errekari esaten zitzaiola. Kontuan izan behar dugu, gainera, Ondamendi baserriaren izen zaharra Urola dela (baserri hau Antzuolakoa izan arren Urola arroan dago, ez Deba arroan). Hori dela eta, Urola ibaiaren izena litekeena da hortik hartua izatea. Eta ez litzateke harritzekoa izango, zeren orain ere Azkoititik behera Artetxeerreka esaten baitzaio Urola ibaiari, Artetxe Aizpurutxo aldeko etxaldea delarik. Gainera, Urola garaia eskualdean, badirudi ia oraintsu arte ibai nagusiari ez zaiola Urola esan, Errekea edo Errekaundia baizik.
Ezaugarri orografikoak direla-eta, zabalera estuko burdinbideek arrakasta handia izan zuten garai bateko Euskal Herrian. Izan ere, zabalera estuko burdinbideek zabalera handiko burdinbideek baino inbertsio txikiagoa eskatzen zuten bidea irekitzeko unean. XIX. mendeko amaiera eta XX. mendeko hasiera arteko urteetan, euskal ekonomian eragin positibo zuzena izan zuten zenbait burdinbide eraiki ziren: hala nola, besteak beste Durango eta Zumarraga elkartzen zuen burdinbidea, Elgoibar eta Donostia artekoa, La Roblakoa eta baita Plazaolakoa, Leitzaran arroan barrena Andoain eta Leitzaran lotuz "Tren Txikito" izena eman ziotena. Hauetako burdinbideren bat edo oraindik gaur egun badabilela esan behar dugu.
Horrenbeste maitatutako Urolako tren zaharra baita zabalera estukoa ere 1926. urtean Alfonso XIII.ak emandako babespean jaio eta 1986. urtean itxi zuten. Trena, bailara estu eta itxiko komunikazioak ikaragarri erraztu eta Urola ibaiaren arroan bizi ziren biztanleen sinbolo maitatua bihurtu zen, bertako biztanleak bere lurrin-ahokaden, metalezko bagoien, eta bere ibilera geldoaren triki-traka bereziarekin loturik bere ondoan jaio, hazi eta bizi ziren biztanleak ziren. Trena ez zen ez egungo presarentzako eginik izan, bai, bidaia lasai eta gozoak bizitzeko egina ordea.
Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako diruaz eginik inauguratu zuten garaian, hoberen ekipatutako eta hornitutako trena izan zen: burdinazko bagoiak izateaz gain, garaiko punta-puntako teknologiaz baliatzen zen tailerra baitzuen. Zumaiatik Zumarraga bitarteko bidea lotuz, bailarako biztanleen interes ekonomiko, sozial eta kulturalak uztartu zituen. Iraun zuen 60 urteetan jasandako politikoen eta agintarien utzikeria lotsagarria dela medio (1986. urtean oraindik ere, hirurogei urte lehenago utzitako erreminta berberekin egiten baitzuten lan bere mantenuaz arduratzen ziren langileek) trenak azkeneko bidaia egin zuen, bazterrean geratu zen... nahiz eta bailarako biztanleriaren gehiengoa aurka altxatu eta nahiz eta garaiko agintariek trenaren alde agindutako hitzak haizeak eraman. Herriak trenaren biziberritzerako sosak eskatu zituen.
Urte gutxi batzuk geroago, eta kamioien trafikoaren kalterako arrazoi edo aitzakia dela medio, ibaiaren bi isurialdeak behin eta berriz lotzen zituzten trenaren zubiak erauntsi zituzten. Egun zenbait geltoki, trabesa zaharrik bako zaindu gabeko bide aurrean kokatzen diren mamuen itxura galdua dute, beste batzuk ordea, estazio meteorologiko lanen papera betetzen ari dira (Agiñetakoa adibide), eta zorte handiena izan zuena, Azpeitikoa, bailara piztu eta indartu zuen trenaren omenezko museo bezala birbataiatu zuten.
Ondoren, Urretxuko geltokia herriko Gaztetxea bihurtu zen, eta Zumarragako geltokia, agintari edo mezenas batek euro bat beregan inbertitu dezan itxaroten ari da... berritzeko dirurik inoiz ez sosik jaso ez zuen burdinbide hartako geltoki eder hori berritzea eskatzen ari da-eta.
Geroago hasi ziren burdinbide zaharraren berritzearen obrak beste erabilera ludikoago bat ematearren: bertako ibilbidea bidegorria eraikitzeko. Lehendik kamioi eta autobus handien trafikoarentzako kaltegarriak ziren zubiak beste berri eta modernoago batzuen ordez ordezkatu dira. Eta egun, 2005eko maiatzean, bidea errekuperatu da oinezkoen eta txirrindularien onerako. Hauxe da Gure Trena izan zenaren etorkizunerako xedea, eta Urretxu-Zumarragako biztanleen onerako izan dadila.
Elosua eta Irukurutzeta mendietako magaletan kokaturiko ermita. Inguruetan zenbait baserri eta iraganean lehen hezkuntza irakasteko eskola publikoen eraikina daude. Elizaren atarian, Azkoitiko kirol nagusia, eskuzko pilota, praktikatzeko frontoi txikia dago.
Bere ateburuan, ondorengo esaldi zaharra irakur daiteke: "ALABADO SEA EL SANTISIMO SACRAMENTO. ESTA ERMITA MANDO AZER FRNCISCO LOPEZ DE YRARAGA A DEBOCION DE LA LLINPIA CONCECION DE LA MADRE DE DIOS =1617=" (itzul.) Goretsia izan dadila Sakramentu txit Santua. Ama Birjinaren Sortze Garbiarenganako deboziopean Francisco Lopez de Izarragak ermita hau eraikitzea agindu zuen =1617=
Antzina, bereziki familia berriaren esperantzetan zeuden emakumeak ermita honetara igotzearen tradizioa izan zen. Egun, uztaileko bigarren igandean festa eta erromeria ospatzen da bertako zelaietan. 1950. urtean Urrategiko Amaren irudia Azkoitiko zaindaria koroatu eta izendatu zuten.
URRETXU ERDI AROKO HERRIA.- HERRIAREN SORRERA
Urretxuk duen lehen agiri historikoaren aipamena Juan I. Gaztelako Erregeak emandako herriaren sorrerako "Carta Puebla" delakoari dagokiona baino ez da, 1383ko urriaren 3an emana.
Sortu aurretik, giza-multzo bakandu bat zegoen Urretxua deitutako lurretan, Santa Barbarako baseliza inguruan segur aski. Biztanle horiek, areagotzen ari zitzaien jaun feudalen erasoen aurrean, herria sortzeko aukera eskatu zioten Erregeari. Herria sortzeak babes eta zerga bidezko onuraz ekartzeaz gain, merkataritza handitzeko aukera ere eskaini zien. "Carta Puebla" delakoan, biztanleek eurek diseinatu zuten herri barruan eraiki beharreko orubeak banatzeko ahalmena eman zien Erregeak; gaur egun, oraindik ere, Erdi Aroko herriaren ezaugarriak gordetzen ditu Urretxuk, mendeetan zehar izandako garapenak ez baititu oinarrizko berezitasunak aldatu. Juan I Erregeak udalerria eman zien bere mugak zehaztuz, eta baita izena ere: Erregeak sortua denez gero, "Villa Real" izena hartu zuen.
Erregearen onurak zituen herri honi Zumarraga (1383) eta Ezkio (1385) atxikitu zitzaizkion. Urretxurekiko atxikimendu horiek Segurako herriaren aurkakotasuna izan zuten berehalaxe, eta honek Zumarraga eta Ezkioko kolazioei zegozkien eskubideak aipatuz, auzian sartu zen Urretxurekin. Gatazka amaiera eman zion epaiaren arabera, baizik eta Urretxuko herria bera ere bai. Sei urte geroago erabaki zen urretxuarren apelazioa, 1411n, eta orduan hautsi zen behin-betirako Segura herriarekiko menpekotasuna.
HISTORIAN ZEHARKO GARAPENA
Pixkanaka-pixkanaka sorkuntzako herri gisa egituratzen hasi zen Urretxu, oso berezitasun sendoa duen egitura ekonomikoa osatuz, hain zuzen ere merkataritza eta nekazaritza-abeltzaintzan oinarrituta. Aipagarria da baita baso iharduna ere, eta orduan hasi berria zen burdingintza, Mendiaratz, Irigoien eta Gerra burdinoletan kokatua. Industria berri honek ibaiaren izena aldarazi zuen; ordura arte Legazpiko erreka, Urola izena hartu zuen.
Hala ere, kokagune estrategiko hori bera oztopo izango da herriaren garapen ekonomikoarentzako: erregeen eta batailoien derrigorrezko igarobide izanik, horiei harrera on bat egiteko obligazioa zegoen, eta herri-diruaren kontura gainera. Horrez gain. Urretxuk hainbat eta hainbat zoritxar natural izan zuen XVI eta XVII mendeetan (suteak, izurriteak eta beste gaixotasun batzuk); azkenean, beraz, horiek guztiek atzerako eragina izan zuten Urretxuko biztanleengan, eta herritik kanpo gauzatzen hasi ziren haien ekonomi, kultur eta gizarte mailako asmoak.
Herritik alde egitea izen zen irtenbidea, batez ere Ameriketara aldera. Erregetzera joandako biztanleak era badira; horietatik batzuk ospetsu egin ziren XVII. mendeko errege-administrazioan, eta beraien jauregiak sortu zituzten herrian: esate baterako, Ipeñarrieta, Areizaga, Nekolalde. Horren guztiaren ondorioz, familia urretxuar batzuk gero eta ospetsuago egin ziren; ia giza-maila alderik gabeko herritar haien artetik beste herritar mota bat sortu zen, eta aipatutako familia horiek ia-ia bakarrik zuzendu zuten herriaren etorkizuna.
XVIII. mendean azpiegitura ugari eraiki zen: Araba eta Irungo muga lotu zituen errege-bidea eraiki zuten; bestalde, postetxea kokatu zuten Urretxun, inguruko herriei posta banatzeko.
XIX. mendean gerrak izan ziren ugari; ondorio kaltegarriak eragin zizkien udal-ogasunei; alde horretatik, garrantzi handikoak izan ziren Independentziaren Gerra eta I. Karlistada. Modernizazioaren mendea ere izan zen XIX. hori ; trenbidea jartzeak izan zuen aparteko garrantzia, izan ere horixe izan baitzen geroko garapen ekonomikoaren oinarria gure herrian. Mende honetakoa dugu Joxe Mari Iparragirre, "Gernikako Arbola" egin zuen koblakari ospetsua.
XX. mendeak industrializazioa eta biztanleen hazkundea ekarri zigun, 50. hamarkadaz geroztik batez ere, immigrazio handiaren ondorio. Inoiz ezagutu gabeko hazkunde horrek baldintzatu zuen herriaren hiri-egitura, soziala eta ekonomikoa.
Gaur egun hiritartzat har daiteke Urretxuko biztanleria, herri modernoa, industria aurreratu eta kualifikatua duena, zerbitzu sektorea goraka, aurren-aurreneko mailako eraikuntzak dituena, eta horiek guztiek XXI. mendeko herri baten itxura ematen diotelarik. Baina, hala ere, herriak ez dio bizkarrik eman iraganari, ez eta bere historiari, eta ederki eutsi die Erdi Aroko herriaren jatorri, ondasun historiko eta tradizioei.
INFORMAZIO-ITURRIA: Urretxu.net webgunean oinarritutako informazioa.
Beain baserri inguruan, Urretxuko Nebera paraje ezaguna dugu. Neguan elurra jasotzen zen lekua da hori, eta jasotako elurra zulo sakonetan gordetzen zen hilabete batzuetan zehar izotz bihurtutako elurra gordez; Nebera, hortik datorkio izena. Leku hotzak eta laiotzak izan behar zuten, iparraldera begira, aldapatsuak, eta bidetik gertu, elurra ahalik eta ondoen hartzeko. Leku horiek oso garrantzitsuak ziren, hango elurra eta izotza medikuntzan erabiltzen baitzen (sukarra eta gaixotasunen aurkako tratamenduetan), edota janariak behar bezala gordetzeko.
Laarregiko elurzuloak dira bertan aurkitzen diren biak, eta bata bestearen ondoan kokaturik daude. Nahiz eta eraikuntzaren data ez jakin, XVII. mendeko liburuetan horien berri agertzen zaigu. Esaterako, bertako administraziotik subasta publikoak urtebeterako egiaztatzen ziren: ardoaren almoneda, bakailaoa, baleen olioa, Irimoko elurzuloetan bildutako elurra, haragiak, eta abar. Horrelako aipamenak jasota daude.
Elurzuloak ez daude kontserbazio egoera onean; lurrez beterik daude, baina berreskuratzeko moduan eta herriaren ondaren diren partetik hala mereziko lukete. Bisita bat merezi dute.
Gipuzkoako Karta Arkeologikoa. Aranzadi Elkartea (1991).
Gipuzkoako Karta Arkeologikoa - Aurkikuntza Berriak 1990 - 2001 / Nuevos descubrimientos 1990 - 2001. Aranzadi Elkartea.
Diccionario Ilustrado de Mitología Vasca. Jose M. de Barandiaran
Mitología Vasca. Jose M. de Barandiaran. Editorial Txertoa (1984).
Ezagutu Gipuzkoa CD-ROMa. Elhuyar Elkartea (1993).
Las Ermitas de Gipuzkoa. Luis Pedro Peña Santiago. Gipuzkoako Foru Aldundia (1995).
Montañas del País Vasco (Tomo 2 - La campana de Oro). L. P. Peña Santiago. Editorial Txertoa, 1984).
Leyendas y tradiciones populares del País Vasco. L. P. Peña Santiago. Editorial Txertoa, 1984).
Telleriarte etxez etxe. Joxe Luis Ugarte/Esteban Altzelai/Agustin Beloki. Telleriarteko Auzo Elkartea (1995).
Estudio de Historia de Urretxu (en su VI centenario). Mila Alvarez Urcelay/Pedro Gonzalez Argomaniz/Antonio Ayllon Iranzo/Jose María Iztueta Leunda. Urretxuko Udala - Gipuzkoako Foru Aldundia (1986).
Legazpin barrena (oinez). Antxon Burcio. Legazpiko Udala (1995).
Legazpin barrena (BTT-z). Mikel Oskoz. Legazpiko Udala (1995).
Goierri mendiz mendi. Egile batzuk (1997).
Urretxu eta Zumarragako toponimia. Joxe Luis Ugarte. Onomasticon Vasconiae (Zintzo-Mintzo Euskaltzale Elkartea eta Euskaltzaindia, 1999).
Legazpi - Burdinezko bihotza - corazón de hierro. Juan Aguirre. Legazpiko Udala, 2006).