Leku interesgarriak

Informazioa

Atal honek aurtengo edizioari dagokion informazioa eguneratu gabe dauka. Egun batzuk barru ibilbidean agertzen diren gune interesgarriei buruzko informazio eguneratua eskura izango duzu...



Mendi-martxaren edizio guztietan zehar ezagutu diren toki interesgarri, monumentu, kondaira eta megalitoen zerrenda.

Ondorengo lerroetan ibilbidean zehar (baita aurreko edizio guztietan ere) Urretxu eta Zumarraga inguruetan -baita gainerako Goierri eskualdeko paraje eta Urola-Kosta eskualdeetako beste zenbait lekuetan- ezagutu ditzakezun toki interesgarri, monumentu eta megalitoen zerrenda duzu. Martxa honetan mendia maite dugu, eta era berean leku horiek guztiek gordetzen dituzten sekretuak (kondairak, gertakari historikoak, ...). Gure mendiak toki biziak direlako. Mendiaz gozatzeaz gain, gure mendiak ere ezagut ditzazun gonbita egiten dizugu.

Leku eta monumentu guztiak (aurtengo edizioa)

Leku eta monumentu guztiak (edizio guztietan)


Gune guztiak (kokapenaren arabera)


Gune guztiak (tipologiaren arabera)




... Mendia ez da bakarrik bakardadea, are gutxiago Euskal Herriko mendia. Gehienetan, geure inguruari arreta pixka batez so eginez, Historia berberarekin topo egiten dugu. Mendiak, ataka desolatuak, basoak, zubiak, bentak, baselizak, bordak, zalbideak, trikuharriak, harrespilak, kondairak, mitoak, erromeriak, artzainak, gudak, pelegrinazioak ... Ez al da gauza askotxo? Ez, bizitza osoa da gure bidera jauzi egiten ari dena, eta guk ezin dugu geldiarazi, bera gu geu garelako ...

—Luis Pedro PEÑA SANTIAGO—

Responsive image

Inguru guztietakoak

Inguru guztietakoak [216 sarrera]

Hasiera  |  -10  |  Aurrekoa  |  (orrialdea 19 / 22) |  Hurrengoa  |  +10 |  Amaiera

 
Agerreburu-Aizpurutxo :: Ipuin eta kondairak
Sorginak, ogi bedeinkatua eta igela

Luis Pedro Peña Santiagok bere "Leyendas y Tradiciones populares del País Vasco" liburuan, Elosuan eta Itxumendin omen gertatutako kondaira eder bat ekartzen digu gogora:

Elosua, Irimo eta Irukurutzeta kordaletatik hurbil altxatzen den etxaldea dugu. Haren inguruetan, Bergaratik Azpeitira bitarteko galtzada zaharra zaintzen zuen gotorleku baten hondarrak geratzen dira. Herriaren izen zaharra Iri-jaungo San Andres omen da. Iri-jaun izena du oraindik orain bertan kokatzen den oinetxea, fatxadan armarria duena, elizaren dorrearen aurrean kokatzen dena.

Elosuan kondaira zahar bat gorde da. Honek dioenez, Iri-jaun etxeko alaba gaixo jarri omen zen. Inork ezin zuen sendatu. Gau batean, Elosura galtzadatik etortzean, artzain batek basoaren erdian piztuta zegoen su bat ikusi zuen. Kontuz hurbildu bertan zeudenak lapurrak zitezkeelakoan, eta hara non sorginak aurkitu zituela bertaratzean. Sorginak barre algaraz ari ziren zera esanez, Iri-Jaun etxeko alaba ez zela inoiz osatuko harik eta aurreko igandeko mezan erori zitzaion bedeinkatutako ogi-puska jan arte, elizaren etxe barruko sepulturan zegoen igel baten ahoan gorderik zegoen-eta delako ogi-puska. Oinordekoaren gaitza arrazoi honetan zetzan, lotsa dela-eta bedeinkatutako ogia jasotzeko ez zela makurtu elizan. Artzaina, isil-isilik, Itxumendiko parajetik ihes egin zuen (halaxe deitzen zen sorginak zeuden tokia), eta lasterka Iri-jaun oinetxera abiatu zen. Berak entzundakoa neskatxaren gurasoei kontatu zien. Eta halaxe, San Andres elizara joan ziren. Sepultura ireki zuten, eta bertan ahoan ogi-pusketa zuen igela ageri zen. Ogi bedeinkatua errekuperaturik, etxera eraman eta alabari eman zioten, eta horrela, bertan berehala sendatu zen.

 
Agerreburu-Aizpurutxo :: Parajeak
Sorusaitza edo Agerreburu

Gaina (835 m) errepikagailu eta kaxeta batez horniturik dago. Erpin geodesiko bat ere bertan ikus daiteke; gainean Bergarako Pol-Pol Mendi Taldeak orain dela 40 urte jarritako postontzi bat ere badu.

 
Gabiri-Legazpi :: Bestelakoak
Telleriarte auzoa

Testua prestatzen ari gara.

 
Kizkitza-Ormaiztegi-Murumendi :: Bestelakoak
Tomas de Zumalakarregi

Testua prestatzen ari gara.

 
Gabiri-Legazpi :: Bestelakoak
Trashumantzia bidea

Testua prestatzen ari gara.

 
Irimo-Antzuola :: Megalitoak eta aztarnategiak
Trekutz edo Gaztelugain

Elosua-Plazentzia megalitotegiko tumulua. J. M. Barandiaranek 1921ean aurkitutako hileta-monumentua. Tumulua, 19,50 m-ko diametroa du eta 1,75 m garaierakoa da. Erdian krater erako zanga bat du, 15,50 x 10 m-ko luzera eta zabalerakoa. Bertako basaltoak. Barnealdea erabat suntsiturik dauka, bere harriak inguruko aterpe bat egiteko erabiliak izan baitziren.

 
Irimo-Antzuola :: Parajeak
Trekutz lepoa

Trekutz lepoa.

 
Kizkitza-Ormaiztegi-Murumendi :: Megalitoak eta aztarnategiak
Trikuaizti I (tumulua)

Tumulua Mandubiko Bentatik eta gainetik 425 m EIErantz, Kanteralde menditik HMrantz dagoen zabalgune batean dago. Trikuaizti II tumulua 17 m IIMrantz dago.

Tumulua, 15.5 m diametrokoa I-H eta 17.5 m E-M eta 0.60 m-ko garaiera erdian, bere itxura handitzen duen berezko tontortxo baten gainean eraikita dago. Honen hegalak harkoskoz eta bata bestearekin mihiztatu eta erdirantz okertuta dauden harlosaz estalirik daude. Gailurrean, zelaitsua, harkosko etzanak azalera lau bat eratzen dute. Hauek, neurri erregularreko direnak, monumentuaren azaleneko harritxingarrezko geruza batez estalirik daude.

Tumuluaren erdian ganbara trakets bat dago, gandor bikoitz gisara ttonttorra HE-IMrantz zeharkatzen dituzten bi geruza tupatsu tartean. Ganbara kareharrizko harlosatxoz eratuta agertzen da. Hauek, esparru errektangeluar bat (E-M-ko norabidea du bere ardatz nagusiak) mugatzera besterik ez dira iristen, euren gainean okertuta (babestuaz) dagoen basaltozko beste handi batekin.

Tumulua bertako basaltoz eraikita dago; ganbara mugatzen dituen harlosak inguruko kareharrizkoak dira. Trikuaizti I tumuluaren jatorria Neolitikora atzera genezake, C-14 datazioak (5300 + 140 BP) antzinatasuna eman baitu. Inguruetan aurkitzen den Larrarte trikuharriaren antzinatasuna antzekoa da. Monumentu hauek orain arte aurkitu diren Euskal Herriko megalito zaharrenen artean jar ditzakegu.

Monumentua J. Zufiarrek aurkitu zuen 1978an. Handik denbora gutxira lapur-miaketa zulo bat egin zuten, ganbara zati bat hondatuz. A. Armendarizek 1981-82an industu zuen eta 1983-84ean J. A. Mujika izan zen indusketaren zuzendaria.

 
Kizkitza-Ormaiztegi-Murumendi :: Megalitoak eta aztarnategiak
Trikuaizti II (tumulua)

Tumulua, 13 m diametroan eta 0.3 m garaieran neurtzen du. Ganbara egitura antolatu barik du. Mandubiko mendatetik EIE-rantz abiatuta 425 m-tan kokatuta dago, Kanteralde mendiaren HM-an kokatzen den ordokitxo batean hain zuzen. Trikuaizti I tumulua HHE-rantz abiatuta 17 metro urrunago kokaturik dago. Bertako basaltoak dira tumulua eraikitzeko erabili ziren harriak. Bertan egin zen indusketaren zuzendariek adierazi zuten bezala, indusketa egitean monumentuak ganbararik ez zuela ikusi zen; era berean, hilobiaren eremua zein zen zehazteke geratu zen. Gure garaietara iritsi den bezala, harriak era desordenatu batean kokaturik dituen tumulu bat besterik ez dela esan genezake. Azaldu diren materialei buruz, xumeak eta homogeneoak direla esan dezakegu.

Trikuharria J. Zufiaurrek Trikuaizti I tumuluarekin batera 1978. urtean aurkitu zuen. Monumentu honen indusketa Aranzadi Zientzia Elkarteko J. A. Mujika eta A. Armendariz arkeologoen zuzendaritzapean 1984 eta 1985 urteetan egin zen. Orduan tumulua bere osotasunean industu zen, eta berau berreraikitzean, hasieran zuen itxura mantentzen saiatu ziren. Indusketaren garaian monumentuaren adina datatzea posible izan ez bazen ere, bertan topatu ziren materialak tumulua oso zaharra izan zitekeenaren arrastoak utzi zituen, Euskal Herriko trikuharri zaharrenetako bat hain zuzen, San Martin trikuharriaren behe-geruzaren antzeko adina izan baitezake tumulu honek. Eraiki ondoren, berriz erabili gabeko trikuharria izan dela ematen du.

Egin zitzaion indusketan, beste elementu batzuen artean honako hauek aurkitu ziren: aizkora leundu bat, hareharrizko uharri bat (ehotarria?), ebaki bat duen hareharrizko plaketatxo bat, kuartzozko bi kristal, burdin meazko esferatxo kristalizatuak, bi gari ale kiskaliak eta objektu berriak. Ale hauek guztiak Arantzadi Zientzi Elkarteko Aurre-historiako Arkeologia Sailean gordetzen dira.

 
Oleta-Izazpi :: Ipuin eta kondairak
Trinitate Igandeko erromerian Oletako etxolaren teilatuan dantzan

Trinitateko erromeriarekin loturik, bada bertako etxolari buruzko kondaira bat, Aizpurutxon jasotakoa bera. Garai zaharretan hain jendetsuak ziren bertan, Trinitate Igandean egindako erromeriak, ezen, dantzatzeko tokiaren faltagatik-edo, bertako etxolaren teilatuaren gainean ere dantza egiten omen zela. Horrexegatik hain zuen, bertako etxolaren teilatuan hainbat neskatxak dantza egiteagatik, erori omen zen haren teilatua, txabola erabiltezina geratuz.

Ostera, urte askoz etxola erorita izan da eta azkenik, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Zumarragako eta Azkoitiko udalen (azkeneko honek ekonomikoki lagunduta gainera) eta Oleta Elkartearen ekimenei esker, lortu da 2008ko maiatzaren 18an (Trinitate Igandean), 72 m2-ko etxola berria inauguratzea. Etxola ageriko kareharrian egindakoa da, juxtu aurreko etxola zaharraren arrastoak geratzen ziren tokian.

Orain Oletako paraje ederrak badu toki mendizalearentzako seguru bat, ekaitzak bidean harrapatzen badu.


Hasiera  |  -10  |  Aurrekoa  |  (orrialdea 19 / 22) |  Hurrengoa  |  +10 |  Amaiera



Bibliografia

  • Gipuzkoako Karta Arkeologikoa. Aranzadi Elkartea (1991).

  • Gipuzkoako Karta Arkeologikoa - Aurkikuntza Berriak 1990 - 2001 / Nuevos descubrimientos 1990 - 2001. Aranzadi Elkartea.

  • Diccionario Ilustrado de Mitología Vasca. Jose M. de Barandiaran

  • Mitología Vasca. Jose M. de Barandiaran. Editorial Txertoa (1984).

  • Ezagutu Gipuzkoa CD-ROMa. Elhuyar Elkartea (1993).

  • Las Ermitas de Gipuzkoa. Luis Pedro Peña Santiago. Gipuzkoako Foru Aldundia (1995).

  • Montañas del País Vasco (Tomo 2 - La campana de Oro). L. P. Peña Santiago. Editorial Txertoa, 1984).

  • Leyendas y tradiciones populares del País Vasco. L. P. Peña Santiago. Editorial Txertoa, 1984).

  • Telleriarte etxez etxe. Joxe Luis Ugarte/Esteban Altzelai/Agustin Beloki. Telleriarteko Auzo Elkartea (1995).

  • Estudio de Historia de Urretxu (en su VI centenario). Mila Alvarez Urcelay/Pedro Gonzalez Argomaniz/Antonio Ayllon Iranzo/Jose María Iztueta Leunda. Urretxuko Udala - Gipuzkoako Foru Aldundia (1986).

  • Legazpin barrena (oinez). Antxon Burcio. Legazpiko Udala (1995).

  • Legazpin barrena (BTT-z). Mikel Oskoz. Legazpiko Udala (1995).

  • Goierri mendiz mendi. Egile batzuk (1997).

  • Urretxu eta Zumarragako toponimia. Joxe Luis Ugarte. Onomasticon Vasconiae (Zintzo-Mintzo Euskaltzale Elkartea eta Euskaltzaindia, 1999).

  • Legazpi - Burdinezko bihotza - corazón de hierro. Juan Aguirre. Legazpiko Udala, 2006).