Atal honek aurtengo edizioari dagokion informazioa eguneratu gabe dauka. Egun batzuk barru ibilbidean agertzen diren gune interesgarriei buruzko informazio eguneratua eskura izango duzu...
Atal honek aurtengo edizioari dagokion informazioa eguneratu gabe dauka. Egun batzuk barru ibilbidean agertzen diren gune interesgarriei buruzko informazio eguneratua eskura izango duzu...
Mendi-martxaren edizio guztietan zehar ezagutu diren toki interesgarri, monumentu, kondaira eta megalitoen zerrenda.
Ondorengo lerroetan ibilbidean zehar (baita aurreko edizio guztietan ere) Urretxu eta Zumarraga inguruetan -baita gainerako Goierri eskualdeko paraje eta Urola-Kosta eskualdeetako beste zenbait lekuetan- ezagutu ditzakezun toki interesgarri, monumentu eta megalitoen zerrenda duzu. Martxa honetan mendia maite dugu, eta era berean leku horiek guztiek gordetzen dituzten sekretuak (kondairak, gertakari historikoak, ...). Gure mendiak toki biziak direlako. Mendiaz gozatzeaz gain, gure mendiak ere ezagut ditzazun gonbita egiten dizugu.
Leku eta monumentu guztiak (aurtengo edizioa)
Leku eta monumentu guztiak (edizio guztietan)
Gune guztiak (kokapenaren arabera)
Gune guztiak (tipologiaren arabera)
... Mendia ez da bakarrik bakardadea, are gutxiago Euskal Herriko mendia. Gehienetan, geure inguruari arreta pixka batez so eginez, Historia berberarekin topo egiten dugu. Mendiak, ataka desolatuak, basoak, zubiak, bentak, baselizak, bordak, zalbideak, trikuharriak, harrespilak, kondairak, mitoak, erromeriak, artzainak, gudak, pelegrinazioak ... Ez al da gauza askotxo? Ez, bizitza osoa da gure bidera jauzi egiten ari dena, eta guk ezin dugu geldiarazi, bera gu geu garelako ... —Luis Pedro PEÑA SANTIAGO—
Inguru guztietakoak [216 sarrera]
Testua prestatzen ari gara.
933 m-ko altuerako gaina, Azkoitia, Azpeitia eta Zumarragako udal-barrutien arteko muga. Buzoia. Inguruetako bista ederra.
Ermitas de Guipúzcoa eta Montañas del País Vasco II liburuetan Luis Pedro Peña Santiagok adierazten digunez, gaur egun erabiltzen ez den ermita hau Murumendi mendi-hegaletik zehar ibiliz Mandubi mendatetik Argisaingo Santa Marinara, edo Santa Agedara, edo Santutxora doan bidean aurkitzen da, Antxitxurdi eta Txoritegi mendien arteko lepoan hain zuzen ere. San Gregorioko baseliza pinudi baten ondoan dago. Bere erromeria Mendekoste eguneko bigarren pazko egunean egiten zen. Erromeria egunetan joateaz gain, bertara lehorte garaia ere gertatzen zenean joaten zen. Orduan ohikoa zen ermitaren lurrean txanpon ugari ikustea. Ermitaren eliztarrek bertatik igarotzean uzten zituzten txanponak ziren. Ermitara joaten zen beste egunetako bat Igokundearen erreguteetan zen. Hala ere, deboziorik sustraituena, kriseiluaren olioak belarritako minaren kontra zituen ezaugarri sendagarri berezietan datza. Erromesek, Erromeria egunean, Santuaren aurrean pizturik dagoen kriseilurako eskaintza gisa, olio pixka bat eramaten zuten, eta kriseilutik eurentzako pixka bat hartzen zuten. Olioaren debozio hau urteko edozein unetan ere egin zitekeen.
Antxo Agirre Sorondok, ordea zera dio... antzinako tradizioaren arabera, ermita hau Astigarretako lehenengo parrokia izan zela. Berak azaltzen digu ermita honen lehen aipamena, eta aipu hauek 1716 -1915 urteen artean koka daitezke. Era berean datu gehiago ematen digu: San Gregoriori dagokion irudia, aldare nagusian zegoena aurpegi ilunekoa eta besoetan gurutze bat eta eliz bat zituena 1983. urtean lapurtua izan zela. Baseliza hau, inguruko auzoetan (Astigarreta, Garin, Arriaran, Matxinbenta, Itsaso, Nuarbe) debozio handikoa, XIX. mendearen erdialdean gertatu zen kolera morbo gaixotasunaren epidemia batekin lot daiteke. Astigarretako apaiza izan zenak, Daniel Ayerbek, zera gogoratzen digu, Astigarretan 30 lagun baino gehiago hil zirela koleragatik. Epidemian zehar, herriko parrokoak Don Pedro de Eizaguirre jaunak, pixkanaka-pixkanaka gaixotasunean erortzen ziren lagunak ahal zuen moduan laguntzen aritu zela, bera amaieran, koleraz gaixo erori zen arte. Bere gorputza eta koleragatik hil ziren lagun guztien gorpuak San Gregorion ehortziak izan ziren. Parrokoaren gorpua aldarean jarri zuten. Urte batzuk geroago, bertako biztanleak ermitan zeuden hezurrak herriko kanposantura eramatea erabaki zuten. Lanean ari ziren bitartean, dirudienez, aldarearen aurrean parroko zaharraren usteldu gabeko gorputza hil-oihal batean bildua agertu zen. Belaunaldiz belaunaldi pasatutako historia, eliztar izan ziren lagunen bilobek historia oraindik kontatzen dute, eta baliteke honez gero historia zena kondaira ere bihurtu izana.
Astigarretako lehen eliza balitz, zalantzarik gabe uste dugun baino ermita zaharragoa izango litzateke, Behe Erdi Arokoa hain zuzen, Astigarretako lehen aipuak 1384. urtean hasten dira-eta, Segura herrira batu zeneko urtean. Hau zehaztea posible balitz, ez ginateke harrituko barruan egon daitezkeen XIX. mendeko hilobiak aurkitzeaz gain, inguruetan nekropoli bat ere aurkitzeaz. Beraz, ermita XVIII. mendean (1716, Ante quem) kokatzen bada, baliteke zaharrago izatea.
Eraikina oinplano angeluzuzenekoa da, harlanduz eginiko eskantzuz eta kareharriz zuritutako manposteriazko harresiz inguratua. Teilatua bi isurialdetara begira du eta teilatu-gailurra trapezoide-erako absidearekiko angelu zuzenean eraikia da. Bai barnea zein kanpoaldea kareharriz zuritu dira. Ekialdeko fatxadan, manposteriazko harresi baten gainean eusten diren hiru egurrezko zutabez eginiko eliz-atari bat dago. Eliz-atariaren babespean, harlanduz eginiko sarrera bat, orri bakarreko ate batez hornitua. Goi-atezangoan ur bedeinkaturako ontzi bat du harrian landua. Barnealdean, aldarea egurrezko baranda duen burdinazko jaunartzeko mahai baten eta bobeda faltsu baten bitartez bereizturik da. Bobeda faltsua kolore urdinez eta izarrez eta ilargiz apaindurik dago, eta Sainduari handitasuna ematen ziola argi da. Aldare honen harresietan margoturiko zutabe eta puntu-erdiko arkuak ditugu. Polikromatutako erretaula txiki batean, Jesusen Bihotzaren margolan bat dago.
Ermita mantendu den moduan, barnealdeak errestaurazio lanak behar izango lituzke, hezetasunagatik eta erabilia ez den izateagatik, bai bobeda eta bobedan dauden margoak, baita aldareko paretak ere, oso egoera txarrean aurkitzen direlako.
Testua prestatzen ari gara.
Oinplano angeluzuzeneko tenplua, bi isurialdeko teilatua duena. Harri-hormak ditu, eta harlanduz eginiko kantoiak. Nagusiaren pareko fatxadan, bigarren oinaren eta ganbararen mailan, zurezko oholtza batez estalita ageri da, hormapikoa libre utziz. Atarian, harlanduzko ate dinteldun batek ematen digu etxerako sarrera.
Luis Pedro Peña Santiagok, Ermitas de Gipuzkoa liburuan, halako deskribapena dakarkigu. Testua itzultzeko dugu:
Situada en una colina que domina la Villa, a caballo de los valles que suben hacia Antzuola y Arrasate. En esta ermita, de un templo anterior, sólo queda el ábside. Dicen que es que fue casi totalmente destruida en la guerra con los franceses. En su parte más antigua, de estilo gótico, se conserva una bóveda de crucería. Dicen que era iglesia de Templarios, y que era además la parroquia de todos los contornos, y que traían aquí la gente a enterrar. Se acudía para la enfermedad de los niños llamada 'errosena', y traían aceite para la lámpara, para darle a los niños en la cabeza el aceite que cogían, a cambio, de la lámpara de la ermita. Junto a la ermita hay una cueva que dicen que es muy grande, pues se cree que llega hasta Zubiaurre (Bergara). En el interior del templo existe una talla de un Miguel gótico (ver Fiestas Trad. y Romerías de Guipúzcoa).
Históricamente, según Zumalde, aparece en un donación al monasterio de San Juan de la Peña: 'Unas tierras e manzanales que poseía en el MONASTERIO DE SAN MIGUEL DE ARICETA EN TIERRA LLAMADA VERGARA' (año 1050).
Testua prestatzen ari gara.
Santa Ageda ermita Antzuolako Galartza auzoan kokaturik dago.
Hasieran, San Llorente -San Lorenzo- izena zuen ermita honek, eta XVIII. mendean bertako maiordomoak limosnatxo bat eskatzen zuen San Lorenzo, Santa Ageda eta San Martin egunean; beraz, badirudi hiru zaindari hauen egunetan ematen zela bertan. Gaur egun, Santa Ageda egunaren ondorengo igandean da erromeria, eta hori ospatzeko egiten den elizkizunetan ogia eta baserrietako produktuak bedeinkatzen dira. Meza amaitu ondoren, salda, txorixoa eta gazta prestaturik daude bertaratuentzako... Ostera, San Martin egunekoa -azaroak 10- gaur egun ez da hemen ospatzen, baizik eta Uzarragako parrokian izaten da. Bertan antzinako ohiturari jarraituz, nekazaritzan hurrengo urtean erabiliko diren haziak (artoa, lehen garia, ...) bedeinkatzen dira.
Nabe bakarra du eta sarritan zaharberritua. Barruan erretaula nagusian, XIII. mendekotzat hartzen den Santa Anaren imajinaren hutsunean nabari daiteke, berau 1984an lapurtu zutelako. Horren ordez koadro bat ikus daiteke.
Gaur egun estatua hori Gipuzkoako apezpikutegian omen dago, lapurtu eta geroago agertu zenetik bertan egon da.
Jatorriz Erdi Aroko eraikuntza da, baina oso xumea eta horregatik XIX. mendekoa dirudi. Aipagarriena erretaula da, 1580an Domingo de Mendiaraz-ek egina. Erretaula santuaren bizitzaren pasarteetan oinarrituta dago.
Santa Lutzitako feriak antzinatasun handia du eta duela ehunka urte Ezkion ospatzen zela jakin badakigu. Hasiera batean Anduaga bailaran egiten zen eta bertara joaten ziren Goierriko baserritarrak beraien tratuak egin asmoz.
Garai hartan feria abenduaren 8 eta 13aren artean ospatzen zen eta ferianteak bertako ermita batean biltzen ziren eguraldi gogorrari aurre egiteko, gauak bertan igaroz. Salmentak ere ermitaren estalpean egiten zituzten baserritarrek. Feria abenduan egiteak bazituen bere arrazoiak, besteak beste hilabete horretan uzta baserrietan jasota dagoelako eta behien elikadura salbuespena izanik, abeltzaintza lanik ez dagoelako.
1726ra arte ez dago feriaren erreferentzia argirik, horrela badakigu urte horretan Iruñeko gotzaina Ezkiotik igaro eta emakume eta gizonezkoak gauak ermitan egiten zituztela ikusita, feria bertan ospatzearen aurka azaldu zela.
Gipuzkoako Batzar Orokorrek gotzainaren alde azaldu ziren eta Urretxuk feria bertan antolatzeko eskakizuna egin ondoren, 1727an Felipe II.ak emandako aginduaren bidez Santa Lutziko jaia Urretxura etorriko da.
http://www.ezkio-itsaso.net
Gipuzkoako Karta Arkeologikoa. Aranzadi Elkartea (1991).
Gipuzkoako Karta Arkeologikoa - Aurkikuntza Berriak 1990 - 2001 / Nuevos descubrimientos 1990 - 2001. Aranzadi Elkartea.
Diccionario Ilustrado de Mitología Vasca. Jose M. de Barandiaran
Mitología Vasca. Jose M. de Barandiaran. Editorial Txertoa (1984).
Ezagutu Gipuzkoa CD-ROMa. Elhuyar Elkartea (1993).
Las Ermitas de Gipuzkoa. Luis Pedro Peña Santiago. Gipuzkoako Foru Aldundia (1995).
Montañas del País Vasco (Tomo 2 - La campana de Oro). L. P. Peña Santiago. Editorial Txertoa, 1984).
Leyendas y tradiciones populares del País Vasco. L. P. Peña Santiago. Editorial Txertoa, 1984).
Telleriarte etxez etxe. Joxe Luis Ugarte/Esteban Altzelai/Agustin Beloki. Telleriarteko Auzo Elkartea (1995).
Estudio de Historia de Urretxu (en su VI centenario). Mila Alvarez Urcelay/Pedro Gonzalez Argomaniz/Antonio Ayllon Iranzo/Jose María Iztueta Leunda. Urretxuko Udala - Gipuzkoako Foru Aldundia (1986).
Legazpin barrena (oinez). Antxon Burcio. Legazpiko Udala (1995).
Legazpin barrena (BTT-z). Mikel Oskoz. Legazpiko Udala (1995).
Goierri mendiz mendi. Egile batzuk (1997).
Urretxu eta Zumarragako toponimia. Joxe Luis Ugarte. Onomasticon Vasconiae (Zintzo-Mintzo Euskaltzale Elkartea eta Euskaltzaindia, 1999).
Legazpi - Burdinezko bihotza - corazón de hierro. Juan Aguirre. Legazpiko Udala, 2006).