Leku interesgarriak

Informazioa

Atal honek aurtengo edizioari dagokion informazioa eguneratu gabe dauka. Egun batzuk barru ibilbidean agertzen diren gune interesgarriei buruzko informazio eguneratua eskura izango duzu...



Mendi-martxaren edizio guztietan zehar ezagutu diren toki interesgarri, monumentu, kondaira eta megalitoen zerrenda.

Ondorengo lerroetan ibilbidean zehar (baita aurreko edizio guztietan ere) Urretxu eta Zumarraga inguruetan -baita gainerako Goierri eskualdeko paraje eta Urola-Kosta eskualdeetako beste zenbait lekuetan- ezagutu ditzakezun toki interesgarri, monumentu eta megalitoen zerrenda duzu. Martxa honetan mendia maite dugu, eta era berean leku horiek guztiek gordetzen dituzten sekretuak (kondairak, gertakari historikoak, ...). Gure mendiak toki biziak direlako. Mendiaz gozatzeaz gain, gure mendiak ere ezagut ditzazun gonbita egiten dizugu.

Leku eta monumentu guztiak (aurtengo edizioa)

Leku eta monumentu guztiak (edizio guztietan)


Gune guztiak (kokapenaren arabera)


Gune guztiak (tipologiaren arabera)




... Mendia ez da bakarrik bakardadea, are gutxiago Euskal Herriko mendia. Gehienetan, geure inguruari arreta pixka batez so eginez, Historia berberarekin topo egiten dugu. Mendiak, ataka desolatuak, basoak, zubiak, bentak, baselizak, bordak, zalbideak, trikuharriak, harrespilak, kondairak, mitoak, erromeriak, artzainak, gudak, pelegrinazioak ... Ez al da gauza askotxo? Ez, bizitza osoa da gure bidera jauzi egiten ari dena, eta guk ezin dugu geldiarazi, bera gu geu garelako ...

—Luis Pedro PEÑA SANTIAGO—

Responsive image

Inguru guztietakoak

Inguru guztietakoak [216 sarrera]

Hasiera  |  -10  |  Aurrekoa  |  (orrialdea 16 / 22) |  Hurrengoa  |  +10 |  Amaiera

 
Urretxu-Zumarraga :: Herri-arkitektura
Mendiaratzeko gurutzea

Mendiaratz parajeko Gurutzea, XVI. mendearen bigarren erdian eraikia, plateresko estiloan eginda, bi herrien arteko mugarri hutsa izan beharrean, artelan ederra dugu gainean duen eskultura-lan arduratsua dela-eta. Egun Legazpi herriaren lurraldearen barruan badago ere, jatorrian mugan zegoen tokitik mugitu zuten orain dela urte batzuk, hain zuzen bertan egin ziren errepide-lanen ondorioz.

 
Urretxu-Zumarraga :: Monumentuak
Miguel Lopez de Legazpiren omenezko estatua

Zumarragako Euskadi enparantzan jarria eta Aniceto Marinasek egina, 100 urte baino gehiago darama plaza erdian.

Legazpiren brontzezko estatua (1897an altxatua), Zumarragako Euskadiko Plazan kokaturik, Aniceto Marinas eskultoreak (Segovia, 1866 - Madril, 1953) egina izan zen, idulkia Juan Moya arkitektoak egin zuelarik.

Miguel López de Legazpi Gurruchategui Zumarragan XVI. mendeko lehen bost urtean jaio zen. 1527an Areriako Alkatetza Nagusiko eskribautza hartu zuen, bere aitak hil ostean postua libre utzi ondoren. 1528an Mexikora iritsi zen, non kabildoko idazkaria izan zen, alkate ere bai, eta baita ondoren ere Casa de la Moneda delakoaren erantzukizun handiko langilea, horren ondorioz dirutza handia batu zuela hain zuzen.

Isabel Garcésekin ezkondu zen eta harekin 9 seme-alaba izan zituen; alargun geratu ondoren, 1564ko azaroaren 21ean Mexikotik "mendebaldeko irletarantz" abiatu zen espedizioko armadaren jeneral gisa: espedizio hartan, kosmografo gisa Andres de Urdaneta fraide ordiziarra zegoen.

Espedizioak norakora 1565eko otsailean iritsi zen, bertan ziren hainbat lurralde bereganatuz eta bestalde ere, irla guztien batasuna antolatuz: momentu hartatik aurrera irlok Filipinar uharteak bezala ezagutuko ziren. 1571ean Manila hiria sortu zuen, eta bertan hil zen urtebete ondoren.

 
Gabiri-Legazpi :: Herri-arkitektura
Mirandaola burdinola eta Santikutz ermita

Ermita hau orain dela urte gutxi Mirandaola burdinolaren ondoan eraikia izan zen. Barruan, Soler Blasco margolariaren margolanak 1580ko maiatzaren 3an gertatu omen eta 1633ko testigu-prozesu batean miraritzat hartutakoaren berri ematen digu; egun hartan eta izkribuetan azaltzen denez, "de más de catorce cargas de carbón y mineral" (ikatz eta mineraleko 14 karga baino gehiago erabiliz) burdinazko gurutze txiki bat baino ez zuten atera ahal izan. Gurutze hau ermitaren aldarean jarrita dago. Tradizioak dioenez, miraria egun honexetan langileek Santikutz egunean, maiatzaren 3 delako hartan, gorde beharreko festa —garaian ohitura zen bezala— hartu ez zutelako gertatu omen zen. Ermita hau Patricio Etxeberriaren babespean, 1952. urtean inauguratu zen.

Legazpin indar handia izan du burdingintzak aspaldiko mendeetan, hasieran haizeolen bitartez eta geroago, teknologiak ahalbidetuta ur-olek ekarritakoaren bidez; eta horren adibide garbia Mirandaolako burdinola dugu.

Hiru dira arrazoi nagusiak Legazpin burdinaren industria aurrera ateratzea ahalbidetu dutenak: burdinaren mehategietatik gertutasuna, basogintzaren oparotasuna eta Urolaren ur-emaria eta arroa, presak eta kanalak egiteko aukera zabala eman duen ibaia baita.

Otañuko haizeoletatik —X. mendera arte ustiatu zirenak uretako burdinoletara iritsi arte — hauexek XIX. mende bukaeran galduak — Legazpi eta bere bailara benetako burdinaren bailara dela esan beharra dago. Urola ibaiaren arroan 20 bat burdinola dokumentatu dira. Burdinolei buruz argiki mintzatzen den lehen dokumentua Segura herriari emandako Burdinolen Foruena da, 1355 urtean idatzia non Legazpik dituen ur- (eta mailu-) burdinolei buruz mintzo den. Eta azkenean itxitako burdinola, ordea, Bengolea (baita Barrenolea izenez ezaguna) burdinola da, XIX. mende erdira arte ibili zena. Mirandaolako burdinolari buruz 1400 urtean bazebilela dakigu eta oraindik 1804 urtean ere burdina ustiatzeko erabilia zela, beraz, 400 urte lanean gutxienez.

Mirandaolan, burdinolaren ondoan, orain dela urte gutxi sortutako turismo sustapenerako LENBUR fundazioak kudeatutako Turismo bulegoa aurkituko dugu... bertara jo dezakegu inguruko informazio gehiago lortzearren. Eta era berean, burdinola urtean zehar gutxienez hilean behin martxan jartzen dela gogoratu ezazu... ikustea merezi du-eta.

 
Gabiri-Legazpi :: Eliz-arkitektura
Motxorroko San Migel Ermita (Legazpi)

Legazpi haraneko baselizarik zaharrena. Diotenez, bere antzinako eliza da.

Manposteriazko eta egurrezko sapaia du, eta bere benetako interesa duen zoru artistikoan datza: mosaiko itxuran antolatutako adreiluz eta errekako harri biribilez egindako lau irudi geometriko desberdinez osaturik dago. Duen aldarea, churrigueresko estilokoa da.

 
Kizkitza-Ormaiztegi-Murumendi :: Parajeak
Murumendi gaina

Goierri eskualde osoko mendi-ezaguna, 868 metroko garaietan kokatua dago eta bertan zenbait leize eta koba aurki daitezke.

Herri-kulturari dagokiolarik tontor garrantzitsua dugu eta herriko kondairek bertan diren leize eta kobazuloak Sugaar jeinuarekin eta Mari euskal jainkosarekin lotzen dituzte. Muru, Murumendi edo Burumendi izenak jaso izan ditu azkeneko urteetan zehar, Joxe Migel Barandiaran antropologoak jaso izandako testigantzetan agertzen den bezala. Ezaguna ere bada, jentilak mendi honetan bizi izan zirela antzinean. Beraiteko batek, kondairak gogoratzen duenez, hemendik jaurti omen zuen egun Alotzan (Aralarreko belardian) agertzen den Saltarri harrizarra edo zutarri eroria.

Tontorrean erpin geodesiko bat aurki daiteke, 1976ko gurutze bat dago, Luis Pedro Peña Santiagoren omenezko estela bat ere bai (1994. urtean jarria hain zuzen), eta azkenik orientazio mahai eder bat ere badago, 1997ko ekainaren 22an jarria eta inguruko ehun mendiren baino gehiagoko informazioa ematen duena. Goierri eskualdea bere osotasunean agertzen zaigu hemendik ikusita, eta Aizkorri eta Aralar Mendiak bestelako alderdien gainetik gailentzen dira.

Ez ditzagun ahaztu, tontorraren ondoan dagoen antzinako herrixkaren aztarnak, gune honetan deskribatutakoa hain zuzen.

 
Kizkitza-Ormaiztegi-Murumendi :: Megalitoak eta aztarnategiak
Murumendiko herrixka

Murumendi mendiaren tontorrean aurki daitekeen herrixka, —egoera onean gorde dena— sortaldean amildegi batez dago mugaturik eta iristera erraza du hegoaldetik, sartaldetik eta baita iparretik ere. Zirkuluerdi-formako bi terraza zentrokidez osaturik dago (bata 50 metrokoa eta bestea 150ekoa) eta kanpoan duen harri-pilaketak harresi baten erorketaren ondorioz gertatutakoa izan daiteke. Aztarnategiaren zabalera osoa 1,6 Ha-koa da. Bi terrazak eta aurkitu diren materialak ikusirik, Burdin Aroko herrixka bat izan daitekeela pentsa daiteke, baina Erdi Aroko gotorleku bat dela erabat baztertu gabe, betiere C14 karbonoaren datazioa kontutan hartzen bada.

C. Olaetxeak zuzendutako Aranzadi Zientzia Elkarteko Historiaurreko Arkeologia Saileko zenbait arkeologok 1992. urtean bertan zundaketa bat egin zuten: zundaketa hartan zenbait zeramika- suharri- eta burdin- zati aurkitu zuten. Zatiok Aranzadi Zientzia Elkarteko Historiaurreko Arkeologia Sailean gorderik dira.

 
Kizkitza-Ormaiztegi-Murumendi :: Ipuin eta kondairak
Murumenditik Saltarri harri bota zuen jentilaren kondaira

Testua prestatzen ari gara.

 
Gabiri-Legazpi :: Megalitoak eta aztarnategiak
Oamendi trikuharria

Trikuharria. Tumulua 11,50 m. diametrokoa eta 0,40 m. altuerakoa. Erdiko kraterra, 5,50 m. diametrokoa da eta 0,15 m. sakonerakoa, 1 m. zabalerako sarbide gisara hedatzen datumuluaren muturreraino, IErantz, H eta Mrantz. Bere erdian, 1,10x0,70x0,15 m-ko harlosa etzan bat dago, bere ardatz nagusiak 120º-ko norabidea duelarik. Bertako hareharriak. J. Elosegik aurkitu zuen 1951n. Neolito-Brontze sekuentzia kulturalekoa.

Arranoaitz, Oamendi eta Arripilatatik, Aizkorri, Urola eta Oria bailara, Udalatx eta inguruetako beste hainbat paraje ederren panoramika ederrak ikus daitezke.

 
Oleta-Izazpi :: Ipuin eta kondairak
Oleta mendiko jentila

Bada Oleta lepoan kokaturiko jentil bati buruzko kondaira zahar bat, jentil batek Aginaga, Azkoitia eta Zumarraga arteko lurralde-mugak harri handi bat jaurtikiz zehaztu zituela kontatzen duena. Halaxe kontatzen du aupatu kondaira hau Luis Pedro Peña Santiagok bere "Leyendas y Tradiciones populares del País Vasco" liburuan:

"[...] Baserritarrak, gu baino askoz argiago eta praktikoago direnez —guk gauza guztien jatorria errotik azaltzeko joera dugu-eta—, Oletako mugen anabasaren jatorria jentil bat protagonista duen kondaira batekin konpondu zuten. Kondaira honen arabera, Jentil batek Oleta mendiaren gainetik, harritzar bat bailara aldera jaurtikiko zuela esan zuen, harria eroriko zen tokia muga izango zela esanez. Mugarria Oletako behealdera iritsi zenez, halaxe geratu ziren orduan zehaztuta inguruko herri mugakide guztietako mugak. Nik neuk Oleta mendiaren ondoan "jentilaren" harri hori oraindik orain ikusia dut, hareharrizkoa da eta gurutze bat landurik dauka."

Aizpurutxon jasotako kontakizun batek dioenez, Oletatik behera badira harri batzuk tente, eta kondairaren arabera, jentilak berak botatako harriak omen dira.

 
Oleta-Izazpi :: Monumentuak
Oletako gurutzea

1981. urtean Oleta lepoan jarritako gurutzea. Urtero Trinitate igandean, erromeri herrikoia ospatzen da inguruan.


Hasiera  |  -10  |  Aurrekoa  |  (orrialdea 16 / 22) |  Hurrengoa  |  +10 |  Amaiera



Bibliografia

  • Gipuzkoako Karta Arkeologikoa. Aranzadi Elkartea (1991).

  • Gipuzkoako Karta Arkeologikoa - Aurkikuntza Berriak 1990 - 2001 / Nuevos descubrimientos 1990 - 2001. Aranzadi Elkartea.

  • Diccionario Ilustrado de Mitología Vasca. Jose M. de Barandiaran

  • Mitología Vasca. Jose M. de Barandiaran. Editorial Txertoa (1984).

  • Ezagutu Gipuzkoa CD-ROMa. Elhuyar Elkartea (1993).

  • Las Ermitas de Gipuzkoa. Luis Pedro Peña Santiago. Gipuzkoako Foru Aldundia (1995).

  • Montañas del País Vasco (Tomo 2 - La campana de Oro). L. P. Peña Santiago. Editorial Txertoa, 1984).

  • Leyendas y tradiciones populares del País Vasco. L. P. Peña Santiago. Editorial Txertoa, 1984).

  • Telleriarte etxez etxe. Joxe Luis Ugarte/Esteban Altzelai/Agustin Beloki. Telleriarteko Auzo Elkartea (1995).

  • Estudio de Historia de Urretxu (en su VI centenario). Mila Alvarez Urcelay/Pedro Gonzalez Argomaniz/Antonio Ayllon Iranzo/Jose María Iztueta Leunda. Urretxuko Udala - Gipuzkoako Foru Aldundia (1986).

  • Legazpin barrena (oinez). Antxon Burcio. Legazpiko Udala (1995).

  • Legazpin barrena (BTT-z). Mikel Oskoz. Legazpiko Udala (1995).

  • Goierri mendiz mendi. Egile batzuk (1997).

  • Urretxu eta Zumarragako toponimia. Joxe Luis Ugarte. Onomasticon Vasconiae (Zintzo-Mintzo Euskaltzale Elkartea eta Euskaltzaindia, 1999).

  • Legazpi - Burdinezko bihotza - corazón de hierro. Juan Aguirre. Legazpiko Udala, 2006).