Leku interesgarriak

Informazioa

Atal honek aurtengo edizioari dagokion informazioa eguneratu gabe dauka. Egun batzuk barru ibilbidean agertzen diren gune interesgarriei buruzko informazio eguneratua eskura izango duzu...



Mendi-martxaren edizio guztietan zehar ezagutu diren toki interesgarri, monumentu, kondaira eta megalitoen zerrenda.

Ondorengo lerroetan ibilbidean zehar (baita aurreko edizio guztietan ere) Urretxu eta Zumarraga inguruetan -baita gainerako Goierri eskualdeko paraje eta Urola-Kosta eskualdeetako beste zenbait lekuetan- ezagutu ditzakezun toki interesgarri, monumentu eta megalitoen zerrenda duzu. Martxa honetan mendia maite dugu, eta era berean leku horiek guztiek gordetzen dituzten sekretuak (kondairak, gertakari historikoak, ...). Gure mendiak toki biziak direlako. Mendiaz gozatzeaz gain, gure mendiak ere ezagut ditzazun gonbita egiten dizugu.

Leku eta monumentu guztiak (aurtengo edizioa)

Leku eta monumentu guztiak (edizio guztietan)


Gune guztiak (kokapenaren arabera)


Gune guztiak (tipologiaren arabera)




... Mendia ez da bakarrik bakardadea, are gutxiago Euskal Herriko mendia. Gehienetan, geure inguruari arreta pixka batez so eginez, Historia berberarekin topo egiten dugu. Mendiak, ataka desolatuak, basoak, zubiak, bentak, baselizak, bordak, zalbideak, trikuharriak, harrespilak, kondairak, mitoak, erromeriak, artzainak, gudak, pelegrinazioak ... Ez al da gauza askotxo? Ez, bizitza osoa da gure bidera jauzi egiten ari dena, eta guk ezin dugu geldiarazi, bera gu geu garelako ...

—Luis Pedro PEÑA SANTIAGO—

Responsive image

Inguru guztietakoak

Inguru guztietakoak [216 sarrera]

Hasiera  |  -10  |  Aurrekoa  |  (orrialdea 15 / 22) |  Hurrengoa  |  +10 |  Amaiera

 
Kizkitza-Ormaiztegi-Murumendi :: Herri-arkitektura
Matxinbentako Arotza-enea

Matxinbentako herrigunean kokaturik, Borrion etxearen iparraldean eta Erdiko Ostatua etxeari iparraldetik loturik, Arotza-enea etxea aurkitzen dugu. Oinplano angeluzuzeneko etxea, kareharriz zuritutako manposteriazko murruz egina da eta armazoia du goiko solairuan. Teilatua bi isurialdetara du, eta teilatu-gailurra fatxada nagusiaren paraleloan egina du. Hiru solairuko etxea da eta fatxadaren goiko bi solairuetan, manposteriazko zati pasiboa duen egitura horizontal eta bertikala du. Eskantzuetan, zurezko zutabeak ditu. Etxe hau Erdiko Ostatua izeneko etxera loturik dago, eta ohartzen ez bagara, bata bestearen jarraipena dela erraz esan genezake. Hala ere, posible da biak bereiztea, izan ere, Arotza-eneak fatxadan ibaiari begira duen zurezko egiturak bestearengandik bereizten du. Etxe honek duen garrantzia, bere zurezko egitura osoan datza; ibai-arroaren gainean eraiki ahal izateko hartu ziren neurri arkitektonikoek ere etxe hau intereseko monumentua egiten dute. Egun ez inor bertan bizi eta ondo kontserbatuta dago.

 
Kizkitza-Ormaiztegi-Murumendi :: Herri-arkitektura
Matxinbentako Bentazarra

Oinplano angeluzuzeneko eraikina eta egoera onean gordea, Matxinbenta auzoko erdian kokaturik dago, Erdiko Ostatua etxearen —IEan— eta apaizetxearen —HEan— artean hain zuzen. Harlanduzko eskantzuak ditu eta kareharriz zuritutako harri-hormez eraikia dago. Etxeak hiru isurialdeko teilatua du eta teilatu-gailurra fatxada nagusiaren paraleloan egina du. Fatxada nagusiko lehen solairuan, hegoaldekoan, hiru sarrera ditu eta baita leiho txiki bat erdiko sarreraren ondoan. Bigarren solairuan, lau leiho daude. Ekialdeko fatxadan ordea, lehen solairuaren parean sarrera bat egina du, zubi baten bitartez bertara atzi daitekeelarik; solairu honetan beste bi leihoz osaturik dago, hastialean triangelu itxurako bao bat dagoelarik. Mendebaldeko fatxadan, lau leiho ditu behe-solairuan eta beste lau goialdekoan.

Herrian gorde diren artxibategien arabera, baserri hau agertzen den lehen data fidagarria 1549koa da (XVII. mendea, garai mediebal-ondokoa), non Beasaingo jabeen alkabalaren goiburuan Benta bezala agertzen den. 1611. urtean, berriz ere agertuko da, Igartza Etxearen ondarearen parte dela azaltzen delarik.

 
Kizkitza-Ormaiztegi-Murumendi :: Herri-arkitektura
Matxinbentako Borrion etxea

Matxinbenta auzoko hegoaldean dagoen eraikina dugu, Arotza-enea etxearen hegoaldean hain zuzen.

Etxea oinplano angeluzuzeneko eraikina dugu, eta bere teilatua lau isurialdetara begira du. Lau solairu ditu eta etxea hormigoiez estalitako eta pintatutako manposteriazko murruz egina da. Fatxadan dituen bao guztiak hormigoizkoak dira. Hegoaldekoa fatxadaren behe-solairuan, hormigoizko puntu-erdiko bi arku ditu: arkuetatik igaro da ibaia; korrontearen kontra harrizko bi horma-bular jarriak ditu, bat bi arkuen artean eta bestea mendebaldeko alderdian. Etxearen behealdeko erdialdean, eraikina indartzeko hormigoiez estalitako harrizko bi zutabe aurkitzen dira, eta alboko murru banara, hormigoizko puntu-erdiko bi arku irteten dira. Sortaldeko fatxadaren behe-solairuan, orri bakarreko zurezko atea duen porlanezko sarrera bat aurkituko dugu, eta burdin-sarea duten bi leiho albo bana. Lehen solairuan, porlanezko ertzak dituen hiru bao angeluzuzenak aurkitzen dira, erdikoak burdinazko balkoia duelarik. Iparraldeko fatxadaren behe-solairuan, hormigoizko puntu-erdiko arku bat dago. Sortaldeko fatxadaren behe-solairuak, metro bateko garaiera duten harlanduzko puntu-erdiko lau arku ditu: bertatik pasa baita ibaia. Lehen solairuan burdinazko baranda duen balkoia dago, eta aurrean bao angeluzuzen bat du.

Eraikina Garai Garaikidean egina dela dirudi (XX mendeko hastapenetan). Eraikina ibaiaren gainean egina delako interesgarria dugu, eta baita ere egitura hormigoiez sendoturiko arkuez eginik dituelako.

 
Kizkitza-Ormaiztegi-Murumendi :: Eliz-arkitektura
Matxinbentako Eliza

Matxinbentako erdigunean dagoelarik, oinplano angeluzuzeneko eliza dugu; erabat margoturik dagoelako, ezin da bere murruen ezaugarririk deskribatu. Teilateria lau isurialdetara eginik du. Erpin bakoitzeko kontra-horma bat du, eta beste lau ere baditu, bai sartaldeko fatxadan, baita sortaldeko fatxadan ere. Fatxada nagusiko atea ateburua du eta harlanduzkoa da, eta bi orriko ate batez horniturik dago. Sortaldeko fatxadan, elizari isurialde bakarreko eraikin bat erantsi zaio, eskola zaharra, eta bere behe-solairuan elizarako beste sarrera aurki daiteke, bi orriko zurezko atea duelarik. Iparraldeko fatxadan beste eraikin bat erantsi zaio, eta eraikinak bi isurialdeko teilateria du. Mendebaldeko fatxadaren hegoaldeko muturrean, oinplano karratuko hiru solairuko dorre bat dago: goiko bi solairuek gezilehio bana dute. Teilatuaren erdialdean burdinazko gurutze bat eta haize-orratz bat aurki daitezke.

Absidea lunetak dituen kanoizko bobedez estalirik dago. Murruak harlanduzkoak balira bezala margoturik daude. Erretaula nagusia Loinazko San Martini dedikaturik dago eta estilo errenazentistakoa dugu. Albo bana, beste bi erretaula ditu. Mendebaldeko murruan pulpitua aurkituko dugu, eta bertara igotzeko zurezko eskaileraren ondoan, ponte bataiarria dago. Sortaldeko murruan sakristiarako sarrera eta elizarako sarbidea aurkitzen dira. Atzealdean korua dago eta puntu-erdiko arku baten gainean egina da. Bere bi muturretan santu banaren irudiak aurkituko ditugu, eta goialdean, koru osoa estaltzen duen zurezko balaustrek dituen balaustrada bat dago.

S. Insaustik adierazten digunez, eliza hau 1787ko ekainaren 16an onartutako Errege Zedulari jarraikiz egina dugu. Bestalde, J. I. Lasa fraideak zera adierazten du, 1790. urtean egin zela bertan lehen meza. Erretaula nagusia Miguel Antonio de Jauregui arkitektoak egina da, baita bere alboan aurkitzen diren beste bi erretaulak ere. XX. mendearen erdialdean egin ziren zaharberritze lanei esker (1959), elizak egun duen itxura hartu zuen. Kanpandorrea 1912koak dira.

Beasaingo beste eraikuntzak baino berriagoa bada ere, bere balio historikoa eta arkitektonikoa ukaezinak dira. Bere balio arkeologikoa ere kontuan hartzekoa da, izan ere, azpian antzinako hilobiak izan ditzake: J. I. Lasak adierazten duenez, elizatik kanpo esparruan, bertako hilerria 1809. urtean eraiki zen. Bere kontserbazio egoera ona da.

 
Kizkitza-Ormaiztegi-Murumendi :: Herri-arkitektura
Matxinbentako Erdiko Ostatua

Matxinbenta auzoko hegoaldean kokaturik, ibaia zeharkatzen duen zubiaren ondoan eta Arotza-enea etxeari iparraldetik loturik dagoen eraikina da. Oinplano angeluzuzeneko etxe delarik, kareharriz zuritutako manposteriazko murruz egina dago. Teilateria bi isurialdetara begira du, teilatu-gailurra fatxada nagusiaren paraleloan egina duelarik. Hiru solairuko etxea da. Eraikinaren luzera osoan, zurezko egituraz egindako eranskin bat du, zeinaren zimenduek (harrizkoak, haietarik bik porlanezkoak izan ezik) ibai-arroaren gainean eginak diren. Eranskin honen estalkia isurialde bakarrekoa da eta neurri askotariko bao angeluzuzen anitzez egina dago. Etxe hau Arotza-enea etxeari loturik dago: bi etxeok bat direla erraz esan genezake. Izan ere, biek ibaiari begira duten fatxadetako zurezko egituran desberdintzen dira. Etxearen garrantzia, berau ibai-arroaren gainean egin ahal izateko hartu ziren neurri arkitektonikoetan datza. Bere kontserbazio egoera ona da.

 
Kizkitza-Ormaiztegi-Murumendi :: Herri-arkitektura
Matxinbentako Ibartzola

Errota honen eraikina Ibai-eder ibaiaren ekialdeko bazterrean kokatzen da, Igartzola behekoa baserriaren iparraldean hain zuzen.

Eraikina oinplano angeluzuzenekoa da eta manposteriazko murruak eta harlanduzko eskantzuak ditu. Urak eragingo zituen errotarriak bertan ikus daitezke oraindik. Aurrealdean, jaitsitako dobelatutako arku bat du, nondik errotaren behe-aldera pasa daitekeen, hau da, errotarriak aurkituko liratekeen tokia hain zuzen. Aurrealdean V formako tanga bat du. Antepara hau ondo mihiztatuko harlanduzko harriz eginik dago. Alboko murru berean kokatzen diren arren, tanga eta atzealdeko murrua bat eginik ez daude.

Ygarzaolea-ko etxea, Ygarzaolea-ko ola eta errota 1611. urtean Igartza Etxearen ondasunen inbentarioan idatziak aurkitzen dira. Antxon Agirre Sorondok dioskunez, 1920. urtera aldera errotak lanari utzi zion.

Eraikina oso egoera txarrean dago. Eraikina erortzeko zorian dago, estalkirik gabe eta zutik bakarrik tanga eta zenbait murru aurki daitezke.

 
Kizkitza-Ormaiztegi-Murumendi :: Herri-arkitektura
Matxinbentako Igartzola-behekoa

Matxinbentan kokaturik, Ibai-eder ibaiaren eta Matxinbenta eta Azpeitia arteko errepidearen ekialdean eta Igartzola goikoa baserriaren iparraldean dago.

Oinplano angeluzuzeneko eraikina, manposteriazko murruz eta harlanduzko eskantzuak dituena. Teilateria bi isurialdetara egina du eta gailurra fatxada nagusiarekiko zut dago. Hiru solairuko etxea da. Bere jatorria Erdi Aro ostean koka daiteke.

M. A. López-ek adierazten duenez, olaren berri dugun lehen data fidagarria 1549 da, izan ere, urte honetan Yarça Olea aipatzen da Beasaingo Beasaingo jabeen alkabalaren goiburuan. Geroago, 1611. urtean, Igartza Etxearen ondarearen parte bezala, Ygarzaolea etxea, Ygarzaolea ola eta errota aipatzen dira. Egoera onean dago.

 
Kizkitza-Ormaiztegi-Murumendi :: Herri-arkitektura
Matxinbentako Igartzola-goikoa

Matxinbentan kokaturik, Ibai-eder ibaiaren eta Matxinbenta eta Azpeitia arteko errepidearen ekialdean eta Igartzola behekoa baserriaren hegoaldean dago.

Oinplano karratuko baserria, harlanduzko eskantzuak eta kareharriz zuritutako manposteriazko murruam dituena. Teilateria bi isurialdetara begira du aurrealdean eta hiru isurialdetara atzealdeko partean, teilatuko gailurra fatxada nagusiarekiko zut dagoelarik. Fatxada nagusian, hegoaldean dagoena hain zuzen, puntu erdiko arku bat duen sarrera bat du, zurez egindako orri bakarreko ate bat duelarik. Mendebaldeko fatxadan, orri bakarreko zurezko atea duen sarrera bat dago, eta baita teilatua bi isurialdetara begira duen estalki bat ere.

M. A. López-ek adierazten duenez, olaren berri dugun lehen data fidagarria 1549 da, izan ere, urte honetan Yarça Olea aipatzen da Beasaingo Beasaingo jabeen alkabalaren goiburuan. Geroago, 1611. urtean, Igartza Etxearen ondarearen parte bezala, Ygarzaolea etxea, Ygarzaolea ola eta errota aipatzen dira. Egoera onean dago.

Egun etxebizitza bezala erabilia eta egoera onean gorderik dago.

 
Kizkitza-Ormaiztegi-Murumendi :: Herri-arkitektura
Matxinbentako zubia

Matxinbentako erdigunearen iparraldean kokaturiko zubi hau, Matxinbenta eta Azpeitia herrien arteko errepidean, Ibai-eder ibaiaren bi aldeak uztartzen ditu. Arku bakarreko zubia dugu eta beheititutako arku adobelatu baten bitartez egina dago; luzeran 5,8 metro ditu eta orratzean 1,7 m. eta porlanez egindako pretilez osaturik dago. Garaiko Gipuzkoako Ibero arkitekto famili ospetsuko kideetako batek, Francisco de Iberok, zubiaren planoak egin zituen: zubiaren erakuntzaren data 1770. urtean dago (XVIII. Mendea). Francisco de Iberoren agindupean eraikitako zubiak urriak direnez, Gipuzkoako zubien artean eraikin honen garrantzia handia dela esan daiteke; era berean jatorrizko forma mantentzen duela esan daiteke, eta soilik jatorrizko petrilak galdu dituela eguneko porlanezkoen ordez.

 
Agerreburu-Aizpurutxo :: Megalitoak eta aztarnategiak
Maurketa

Elosua-Plazentzia megalitotegia. Maurketa Iepoan, Prantzesbaso eta Leiopago tartean, zabalgunean bertan dagoen txabolatik batetik 80 m. HMrantz. Keixetako Egiya S trikuharria 500 m. IIMrantz kokatzen da. J. M. Barandiaranek aurkitu zuen 1920ean eta T. de Aranzadi, J. M. Barandiaran eta E. Egurenek industu zuten 1921ean. Tumulu zirkularra 16,50 m. diametrokoa eta 1,60 eta 0,75 m. tarteko altuerakoa. Erdian krater handi bat du, 5 m. diametrokoa eta 1,30 m. sakonerakoa, Ekialderantz zabaltzen dena, tumuluaren muturreraino. Indusketan ze- har, bertako zoruan zulatutako hobi bat azaldu zen. Bertako basaltoak.


Hasiera  |  -10  |  Aurrekoa  |  (orrialdea 15 / 22) |  Hurrengoa  |  +10 |  Amaiera



Bibliografia

  • Gipuzkoako Karta Arkeologikoa. Aranzadi Elkartea (1991).

  • Gipuzkoako Karta Arkeologikoa - Aurkikuntza Berriak 1990 - 2001 / Nuevos descubrimientos 1990 - 2001. Aranzadi Elkartea.

  • Diccionario Ilustrado de Mitología Vasca. Jose M. de Barandiaran

  • Mitología Vasca. Jose M. de Barandiaran. Editorial Txertoa (1984).

  • Ezagutu Gipuzkoa CD-ROMa. Elhuyar Elkartea (1993).

  • Las Ermitas de Gipuzkoa. Luis Pedro Peña Santiago. Gipuzkoako Foru Aldundia (1995).

  • Montañas del País Vasco (Tomo 2 - La campana de Oro). L. P. Peña Santiago. Editorial Txertoa, 1984).

  • Leyendas y tradiciones populares del País Vasco. L. P. Peña Santiago. Editorial Txertoa, 1984).

  • Telleriarte etxez etxe. Joxe Luis Ugarte/Esteban Altzelai/Agustin Beloki. Telleriarteko Auzo Elkartea (1995).

  • Estudio de Historia de Urretxu (en su VI centenario). Mila Alvarez Urcelay/Pedro Gonzalez Argomaniz/Antonio Ayllon Iranzo/Jose María Iztueta Leunda. Urretxuko Udala - Gipuzkoako Foru Aldundia (1986).

  • Legazpin barrena (oinez). Antxon Burcio. Legazpiko Udala (1995).

  • Legazpin barrena (BTT-z). Mikel Oskoz. Legazpiko Udala (1995).

  • Goierri mendiz mendi. Egile batzuk (1997).

  • Urretxu eta Zumarragako toponimia. Joxe Luis Ugarte. Onomasticon Vasconiae (Zintzo-Mintzo Euskaltzale Elkartea eta Euskaltzaindia, 1999).

  • Legazpi - Burdinezko bihotza - corazón de hierro. Juan Aguirre. Legazpiko Udala, 2006).