Atal honek aurtengo edizioari dagokion informazioa eguneratu gabe dauka. Egun batzuk barru ibilbidean agertzen diren gune interesgarriei buruzko informazio eguneratua eskura izango duzu...
Atal honek aurtengo edizioari dagokion informazioa eguneratu gabe dauka. Egun batzuk barru ibilbidean agertzen diren gune interesgarriei buruzko informazio eguneratua eskura izango duzu...
Mendi-martxaren edizio guztietan zehar ezagutu diren toki interesgarri, monumentu, kondaira eta megalitoen zerrenda.
Ondorengo lerroetan ibilbidean zehar (baita aurreko edizio guztietan ere) Urretxu eta Zumarraga inguruetan -baita gainerako Goierri eskualdeko paraje eta Urola-Kosta eskualdeetako beste zenbait lekuetan- ezagutu ditzakezun toki interesgarri, monumentu eta megalitoen zerrenda duzu. Martxa honetan mendia maite dugu, eta era berean leku horiek guztiek gordetzen dituzten sekretuak (kondairak, gertakari historikoak, ...). Gure mendiak toki biziak direlako. Mendiaz gozatzeaz gain, gure mendiak ere ezagut ditzazun gonbita egiten dizugu.
Leku eta monumentu guztiak (aurtengo edizioa)
Leku eta monumentu guztiak (edizio guztietan)
Gune guztiak (kokapenaren arabera)
Gune guztiak (tipologiaren arabera)
... Mendia ez da bakarrik bakardadea, are gutxiago Euskal Herriko mendia. Gehienetan, geure inguruari arreta pixka batez so eginez, Historia berberarekin topo egiten dugu. Mendiak, ataka desolatuak, basoak, zubiak, bentak, baselizak, bordak, zalbideak, trikuharriak, harrespilak, kondairak, mitoak, erromeriak, artzainak, gudak, pelegrinazioak ... Ez al da gauza askotxo? Ez, bizitza osoa da gure bidera jauzi egiten ari dena, eta guk ezin dugu geldiarazi, bera gu geu garelako ... —Luis Pedro PEÑA SANTIAGO—
Inguru guztietakoak [216 sarrera]
Deba eta Urola ibaietako arroen arteko Irukurutzeta mendiguneko gailurra. Keixeta (Keixeta-goiegia) izenarekin ere bada ezaguna, Elosumendi bezala ere bai -Elosu auzoaren gainean baitago bera- edo Pol-pol gisa ere bai, toponimo onomatopeikoa, inguruetan aurkitzen baita izen bereko iturburu bat.
Elosua-Plazentzia megalitotegia. Leiopago mendiaren IMko sahietsaldean dagoen zabal- gune batean, Bergara-Azkoitia muga ondoan. Keixetako Egiya N tumulua 100 m. IIMrantz dago. 1920an J. M. Barandiaranek aurkitutako hileta-monumentua. Berak eta T. De Aranzadik eta E. Egurenek industu zuten hurrengo urtean. Trikuharria, labur irekia? Tumulua 17 m. diametrokoa eta 1,80 m-ko altuerakoa. Erdian krater handi bat du 6 m. diametrokoa eta 1,80 m. sakonerakoa, zanga erara 3 m-ko zabalerarekin irekitzen dena, Ekialderantz, tumulu-muturreraino. 1921ean: Ganbara, 3 harlosakoa, esparru errektangeluar bat da, Ekialderantz irekia, lekuz aldatutako estalki-harlosa bat duelarik. Gaur egun, asko itxuragabetutako ganbara bat gelditzen da, zutik soilik harlosa bat duelarik estalkia eutsiz (2,30x2,10xO,35 m-koa), eta beste bi etzanak kraterrean eta bi gehiago tumulu gainean. Bertako basaltoak.
Elosua-Plazentzia megalitotegia. Leiopago mendiaren IMko sahietsaldeko zabalgune batean, Bergara-Azkoitiako mugatik gertu. Keixetako Egiya S trikuharria 100 m. HHErantz dago. Keixeta tumulua 350 m. IIMrantz dago. 1920ean J. M. Barandiaranek aurkitutako hileta-monumentua. Berak eta T. De Aranzadik eta E. Egurenek industu zuten hurrengo urtean. Tumulua 11 m. diametrokoa E-M eta 9 m. I-H, 0,80 m-ko gehiengo altuerarekin. Kraterra, 4x2,50 m. diametrokoa eta 0,70 m-ko sakonerakoa, gaur egun kontserbatzen den tumulu zatian, Iparralderantz deszentratua dago. Bertako basaltoak.
Osatzeko.
Luis Pedro Peña Santiago en su libro "Leyendas y Tradiciones populares del País Vasco" nos cuenta así esta historia sobre la Virgen de Kizkitza:
"[...] Itsasoko Parrokoak ondoko istorioa herriko zahar batengandik jaso zuela ere esan zidan: dirudienez, baseliza erauzteko saiakeretako batean, Ama Birjinaren irudia parrokiara edo kanposantuko kaperara jaitsi zuten. Hurrengo egunean irudia desagertu zen, eta geroago bide erdian azaldu. Batzuek ziotenez, ez zen bide batean azaldu, borda batean baizik, eta beste batzuen iritziz, ez toki batean ezta bestean ere, pago baten oinpean baizik. Nolanahi ere, egia da gertatutakoa mirari bati esker gertatu zela iritzi ziotela. Egun batzuk geroago, irudia prozesioan handitasunez Kizkitza elizaraino eraman zuten. Geroago jakin izan zen, inguruko baserri bateko bi anaiak Andra Mariaren desagertzearen autore izan zirela eta beldurragatik edo dena delakoagatik, irudia mendian uztea erabaki zutela.
Hau guztia XIX. mendeko hasiera aldera gertatu omen zen, eta urte askoz geroago benetan gertatutakoa beste zerbait izan zitekeenaren susmoa hartzen hasi zitzaion."
Itsasoren gain, zuhaitzen artean, Kizkitzako Ermita kokaturik dago. Eraikuntza xumea da eta kanpoaldean ez du inolako apaingarririk. Ermitak marinel deitura du, nahiz eta itsasaldetik hain urruti egon, eta marinel-debozioa Erdi Arotik etorri daitekeela uste da. Badirudi, ermita inguruko basoa untziolak egurrez hornitzeko erabili zela. Beste batzuk, arrazoi desberdin bat azaltzen dute, ermita parean dagoen itsasargiak Gipuzkoako kostaldetik zebiltzan untziak gidatzeko balio zuela esanez. Gauero, bertan kokaturik dagoen barrualdeko itsasargi ahula ikus daiteke. Dena den, lehendabiziko azalpena sinesgarriagoa omen da. Eta kontuan harturik orain hemen ez diren pagadiak zabalak zirela garai zaharretan, inguruko toponimoek adierazten duten bezala: Pagola, Pagotxoeta...
Bestalde, ermita honen lehenbiziko irudia (seguruenik erromanikoa), mirariak egiten zituena, Bigarren Guda Karlistan desagertu zen; geroago beste bat ipini bazen ere, berriztatzera eraman ondoren, ez zen gehiago azaldu. Hirugarren irudia jantzirik zegoen amabirjina zen. Azkenik, XVII. mendekoa den Arrosarioko Ama Birjinaren irudia jarri zen aldare nagusian. Ama Birjina itsasontzi baten gainean jarria dago. Irailaren 8an Goierri osoan ezaguna den erromeria ospatu ohi dute bertako Ama Birjinaren ohorez, eta egun honetan oilanden eskaintzea ohitura da. Orain dela urte batzuk ere, gorniaren (abereen hazteri mota bat, artaldeena batik bat) kontrako mezak ere egiten ziren eta meza hauei gornimeza izena ematen zitzaien. Ermitaren inguruan, mahai, erretegi eta abarrez osatutako zelaia dago.
Elosua-Plazentzia megalitotegia. Aizpuruko Zabala lekuan, Kurutzebakarreko gainean, Irukurutzetakotik 500 m. Mendebalderantz. Irukurutzeta trikuharria 430 m. EIErantz dago. Aizpurukozabala trikuharria 180 m. Hrantz dago. J. M. Barandiaranek aurkitu zuen 1920ean eta T. de Aranzadi, J. M. Barandiaran eta E. Egurenek industu zuten 1921ean. Tumulu zirkularra 10 m. diametrokoa eta 0,80 m-ko altuerakoa, oso nahasia. Erdiko kraterra 3 m. diametrokoa eta 0,95 m-ko sakonerakoa da. Indusketan zehar, erdialdean, bertako zoru harkaiztsuan landutako zulo bat, bere ardatz nagusia E-M norabidean duena, agertu zen. Bertako basaltoak.
Bere kokapena Larrarteko lepoan aurki daiteke, saletxe batetik 200 m-tara Murumendiko HM-ko saihetsaldean. Trikuharri labur irekia. Tumulu ez-erregularra eta ez-trinkoa, 8 m. diametrokoa eta 0.40 m-ko gehiengo garaierakoa, egitura antolaturik gabea, berezko ttonttortxo baten gainean agertzen da. Ganbara pixka bat deszentratua, lau harlosak eratzen duten esparru trapezoidal bat da, HEtik irekia. Ez dago estalki aztarnarik. Ganbara-harlosak inguruko kareharrizkoak dira, tupazko bat ezik, hau bertakoa. Tumulua basaltozkoa da baina badaude tupa eta kareharriren batzuk, denak bertakoak.
A. Mujikak eta J. A. Mujikak 1980. urtean aurkitu zuten. Bere osoko indusketak 1986ko udan hilabete eta erdian, egin ziren eta J. A. Mujikaren eta A. Armendarizen zuzendaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru laguntza izan zuten lan hauetan, hogei pertsonak gutxi gorabehera hartu zuten parte, bai profesionalak, bai ikasleak. Monumentua guztiz estalirik zegoen. Indusketa hasi baino lehen, han trikuharri bat egon zitekeela esaten zuten gauza bakarrak, lurrean tontortxo txiki bat eta inguruan aurkitutako suharrizko printza batzuk izan ziren.
Indusketaren ondoren, trikuharria atzera erabat estali zen, zuen jatorrizko itxura mantenduz. Bertan aurkitu diren materialak kontuan hartuz, trikuharria Kalkolitikoari dagokiola esan genezake, baina badira zenbait arrazoi bere adina zaharragoa dela adierazteko. Bi suharrizko zatiren agerpenak eta C14 karbono datatzeak (5810 + 290 BP), Neolitikora atzera dute (Larrarte trikuharriaren behe-geruzaren eta Trikuaizti I tumuluaren kronologia Burgosko Ciella-ko hilobiarena eta Portugalgo eta Espainiako Mesetako trikuharri zaharrenena baita). Dirudienez, trikuharria Neolitikoan egina eta Kalkolitikoan berrerabilia izan zen. Beasaingo Murumendiko estazio megalitikoan aurkitutako datuek kultura dolmenikoaren jatorria zein ote daitekeen argitzen edo iluntzen dute, izan ere, elkarrengandik hain urrun dauden megalitoen jatorriaren aldiberekotasunak, kultura dolmenikoak zabaltze oso azkarra edo zenbait aldibereko iturri izan dezakeela onartzera eraman beharko gintuzke.
Bere egoera ona da. Geroago, ganbara gainean harri handi bat jarri zitzaion eta harri horrek trikuharriarekin zerikusirik ez duela garbi utzi behar da. Harria bertatik kendu beharko litzateke, are gehiago trikuharria Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz markaturik dagoenean eta harria trikuharriaren parte ematen duenean.
Indusketaren datuak Aranzadi Zientzia Elkarteak kaleratutako "Gipuzkoako Karta Arkeologikoa. I. Megalitoak" (1990) eta "Excavaciones en la estación megalítica de Murumendi" in Munibe (Antropología-Arkeología) 43. zenbakia (1991) aleetan deskribatuta daude eta indusketaren argazki-kronología osoa Angel Armendariz-en "Euskal Herriko Dolmenak", Kriseilu (1988), liburuan aurki daitezke.
Aurkitutako aztarnen artean, zenbait harri-materialak, zeramika-zatiak (ontzi kanpaniforme bati dagozkionak), apaingailuak eta zenbait gizaki-aztarna dira, gutxienez 12 lagunei dagozkienak, horietarik bi haur zirenean hil zirenak.
Testua prestatzen ari gara.
XIV. mendetik aurrera izkribuetan agertzen den eraikina dugu, Legazpi burdinolarekin batera. 1320. urtean jadanik bertan bizi zen Zumarragako Jauna. Hala eta guztiz ere, eta adituen arabera, Legazpijauregi dorretxea Gipuzkoako dorretxe zaharrenen artean koka daiteke eta duen tipologiagatik, XIII. mendeko eraikintzat har genezake. Gaur egun, dorretxe hau ezaguna bada bertan Filipinak isletako kolonizatzailea Miguel Lopez de Legazpi militarra bertan jaio zelako da. Enrike IV erregearen agindupean moztua, XV. mende erdialdean berreraikia izan zen, zuen itxura belikoa betirako galduz. Geroago Jauregiaundia baserria izenaz ezaguna izan da, gaur egunera iritsi arte.
Zenbait idazlek esan duen legez, Baldako Jaunak eraiki omen zuen Migel bera jaio baino mende batzuk lehenago, "bando-gerren sasoian" hain zuzen. XVI. mendearen bigarren erdialdean laga omen zion etxe honek nobleen bizileku izateari, Amador de Arriaran bertan bizi izan eta gero hain justu; azkeneko honek agindu zuen ate nagusiko armarria jartzeko. Orduaz geroztik, baserritarren bizilekua izan zen eta itxura ere aldatuz joan zen bertan egiten ziren lan berriei moldatzearren.
Nicolás Soraluzek salbatu zuen etxea XIX. mendean, trenbidea jarri behar zutela botatzear egon baitziren, baina XX. mendearen hasieran oso kontserbazio egoera kaxkarrean zegoen. Mende honetako 40ko hamarkadan, "Esteban Orbegozo, S.A." enpresak inguru horretarantz hedatu nahi zuelarik, Monumentu Historiko-Artistiko Nazional izendatu zuten. Orduaz geroztik, hainbat zaharberritze lan egin dituzte bertan.
Gipuzkoako Karta Arkeologikoa. Aranzadi Elkartea (1991).
Gipuzkoako Karta Arkeologikoa - Aurkikuntza Berriak 1990 - 2001 / Nuevos descubrimientos 1990 - 2001. Aranzadi Elkartea.
Diccionario Ilustrado de Mitología Vasca. Jose M. de Barandiaran
Mitología Vasca. Jose M. de Barandiaran. Editorial Txertoa (1984).
Ezagutu Gipuzkoa CD-ROMa. Elhuyar Elkartea (1993).
Las Ermitas de Gipuzkoa. Luis Pedro Peña Santiago. Gipuzkoako Foru Aldundia (1995).
Montañas del País Vasco (Tomo 2 - La campana de Oro). L. P. Peña Santiago. Editorial Txertoa, 1984).
Leyendas y tradiciones populares del País Vasco. L. P. Peña Santiago. Editorial Txertoa, 1984).
Telleriarte etxez etxe. Joxe Luis Ugarte/Esteban Altzelai/Agustin Beloki. Telleriarteko Auzo Elkartea (1995).
Estudio de Historia de Urretxu (en su VI centenario). Mila Alvarez Urcelay/Pedro Gonzalez Argomaniz/Antonio Ayllon Iranzo/Jose María Iztueta Leunda. Urretxuko Udala - Gipuzkoako Foru Aldundia (1986).
Legazpin barrena (oinez). Antxon Burcio. Legazpiko Udala (1995).
Legazpin barrena (BTT-z). Mikel Oskoz. Legazpiko Udala (1995).
Goierri mendiz mendi. Egile batzuk (1997).
Urretxu eta Zumarragako toponimia. Joxe Luis Ugarte. Onomasticon Vasconiae (Zintzo-Mintzo Euskaltzale Elkartea eta Euskaltzaindia, 1999).
Legazpi - Burdinezko bihotza - corazón de hierro. Juan Aguirre. Legazpiko Udala, 2006).