Atal honek aurtengo edizioari dagokion informazioa eguneratu gabe dauka. Egun batzuk barru ibilbidean agertzen diren gune interesgarriei buruzko informazio eguneratua eskura izango duzu...
Atal honek aurtengo edizioari dagokion informazioa eguneratu gabe dauka. Egun batzuk barru ibilbidean agertzen diren gune interesgarriei buruzko informazio eguneratua eskura izango duzu...
Mendi-martxaren edizio guztietan zehar ezagutu diren toki interesgarri, monumentu, kondaira eta megalitoen zerrenda.
Ondorengo lerroetan ibilbidean zehar (baita aurreko edizio guztietan ere) Urretxu eta Zumarraga inguruetan -baita gainerako Goierri eskualdeko paraje eta Urola-Kosta eskualdeetako beste zenbait lekuetan- ezagutu ditzakezun toki interesgarri, monumentu eta megalitoen zerrenda duzu. Martxa honetan mendia maite dugu, eta era berean leku horiek guztiek gordetzen dituzten sekretuak (kondairak, gertakari historikoak, ...). Gure mendiak toki biziak direlako. Mendiaz gozatzeaz gain, gure mendiak ere ezagut ditzazun gonbita egiten dizugu.
Leku eta monumentu guztiak (aurtengo edizioa)
Leku eta monumentu guztiak (edizio guztietan)
Gune guztiak (kokapenaren arabera)
Gune guztiak (tipologiaren arabera)
... Mendia ez da bakarrik bakardadea, are gutxiago Euskal Herriko mendia. Gehienetan, geure inguruari arreta pixka batez so eginez, Historia berberarekin topo egiten dugu. Mendiak, ataka desolatuak, basoak, zubiak, bentak, baselizak, bordak, zalbideak, trikuharriak, harrespilak, kondairak, mitoak, erromeriak, artzainak, gudak, pelegrinazioak ... Ez al da gauza askotxo? Ez, bizitza osoa da gure bidera jauzi egiten ari dena, eta guk ezin dugu geldiarazi, bera gu geu garelako ... —Luis Pedro PEÑA SANTIAGO—
Inguru guztietakoak [216 sarrera]
Testua prestatzen ari gara.
Herrigunean kokatutako errota honen lehen izena ez zen "Altzarte", "Lapaça" errota zen orduan. 1573an egindako permuta baten ondorioz, jabe berriak, Sebastian Lopez de Ozaetak, "Alçarte" izena jarri zion. Izen horrekin lehen aipamena 1587. urtekoa da. Errota hau Bidebarrieta deritzan sailean kokaturik dago. Errotaberri izenarekin, berriz, 1720an azaltzen da, nahiz eta Altzarte ere deitua izan.
Herrian martxan dugun errota bakarra, nahiz eta aspalditik argindarrez ibili. Ikusgarria benetan.
Hala idatzia izan bada ere, uste okerra izanik, Anduagako zelaia ez da gure artean dugun gune historiko ezagunenetariko bat. Nahiz eta azkeneko lauzpabost urteotan liburu bat (Las Visiones de Ezkioga - William A. Christian Jr. idazlearena) eta filme bat (Visionarios, Manuel Gutiérrez Aragón-en kritika bat) eginak izan, Anduagako zelaie toki ezezaguna izaten jarraitzen du guretako askoren eta askoren artean.
Bertakoek euskalkian izena ematen dioten "Ama Birjiñan tokie" udaletxearen atzean kokaturik dago eta azkeneko garbiketek errepidetik ikusteko agerian utzi izan dute. Gerra zibilaren aurretik agertu omen zen Ama Birjiña Anduagako zelaian, eta horren geroztik milaka eta milaka lagunek bisitatu zuren horrenbeste gurturiko ingurua. Egun, hilean behin meza egiten da zelaian eta lagun bakar batzuk baino ez dute parte hartzen garai zaharretan hain ezaguna izan zen tokian.
Egun, Ezkio-Itsasoko Udalak inguruari bultzadatxoa eman nahi diolarik, ingururako egin nahi diren azkeneko proiektuen artean, Aldundiaren laguntzarekin parke botaniko bat jartzea izango da, Ama Birjiñan tokie turistentzako gune erakargarriagoa bihur dadin. Dagoeneko zenbait zuhaitz landatuak dira (2002ko udaberria) eta berandu baino lehen, igotzeko bidearen txukuntze lanei ekingo diete. Eserleku batzuk jartzeko asmoa ere bada. Beste aukera turistiko bat Goierriko lur-esparru honetan.
----- eguneratzeko -----
El pueblo de Ezkioga es conocido por las apariciones de la Virgen. Los hermanos Bereziartua vieron por primera vez la Virgen el 30 de junio de 1931.
En Ezkioga se reunían miles de personas cuando comenzaron las peregrinaciones y concentraciones. Muchas de estas personas sufrieron espasmos, ataques de histeria y perdida de conocimiento. Starkie, un católico hispanista irlandés visitó Ezkio cuando las visiones estaban al pil pil. En su libro titulado "Spanish Raggle-Taggle" dedicó un capitulo entero a los testimonios recogidos de aquellas visiones.
Starkie, después de escuchar esos testimonios, estaba totalmente convencido de que varios tradicionalistas y derechistas estaban utilizando este suceso como palanca política.
El 10 de junio de 1933 prohibieron construir una basílica en Ezkio y en septiembre del mismo año se prohibieron totalmente las visitas a la campa. Por lo tanto, a partir del año 1934, la Iglesia, así como los republicanos convierten Ezkio en un lugar prohibido, acudiendo poquísima gente.
Biozkorna lepo zabal eta belartsuaren ekialdean, oso berezia den harria dago, aulki edo diban itxura duena: Amabirjinaren Sillea izena eman zaio. Ahozko tradizioan jasotako kondairak dioenez, hementxe esertzen zen atsedena hartzearren Arantzazuko Ama Birjina Haurrarekin Aralar Mendiari begira. Beste kondairetako batek ere halaxe dio, hemen artatzen eta zaintzen zituela Ama Birjinak bertaratzen ziren gaixoak.
Anjel Etxeberria mendizale zumarragarraren oroimenezko monolitoa, 1980ko abuztuaren 11n Lleidako Pirinioetan zendutakoa.
Ezagut ditzagun apur bat Anjel Etxeberriaren -Antxon- bizitzaren xehetasunak. Anjel Etxeberria Zumarragan (Gipuzkoa) jaio zen 1945eko urriaren 1ean. Bere lehendabiziko mendizaletasun urratsak zuen perretxiko-bilketa jardunetik etorri zitzaizkion, mikologia zalea baitzen gure laguna. Beti OARGUI-Izaspi (Organización Atlética Recreativa de Guipúzcoa) taldeko partaide eraginkorra izanik, herriko ekitaldi eta jardunaldi kultural anitzetan hartu izan zuen parte-izan ere, garai haietan oro har, mendizale giroan murgilduta zebiltzan lagunak ziren bestelako -menditik at- ekitaldi askotan parte hartu zuten lagunak.
1980ko abuztuaren 11n, Antxon -horixe baitzuen ezizena- herriko beste lagun batekin Lleidako Pirinioetako Ipar Besiberri tontorrera igo zen. Eta jaitsieran jasandako istripuaren ondorioz heriotza jaso. Hilotza Barruera herrira jaitsi zuten, eta bertatik Zumarragako bidea hartu.
Urte bereko abenduaren 23an, Anjel Etxeberria "Antxon"-ek OARGUI-Izaspi mendi-taldeko lagunen partetik omenaldia jaso zuen. Eta 1981eko maiatzaren 24an, Finalistaren Egunarekin bat egiten den festa-egun berean, Izazpi mendiko gurutze txikiaren ondoan bere omenez monolito bat jarri zitzaion.
Eta nabarmen genezakeen bere ezaugarrien artean, berak lagundu eta antolatu zituen horrenbeste haur-txango dira: herriko haurrak mendira eraman zituen, mendiaren sustapenerako hain garrantzitsua den mendi-eskola hori sortuz.
Eta horrexegatik, 1988. urtean "I. Anjel Etxeberriaren omenezko Haur Ibilaldia" antolatu zen, eta honen ondoren etorri dira gaur egun arte beste hainbeste edizio gehiago.
Mendi martxa 8 eta 12 urte bitarteko haurrentzako zuzenduta dago, eta Ostadar Mendi Taldeak bere Mendi Astearen barruan antolatzen dituen ekintzen egutegiaren barruan dago. Haurrek, gurasoek eta irakaslek ezin hobeto pasatzeko aukera ematen duen mendi-ibilaldia da hain zuzen.
XVI. mendeko Andramari gotiko bikaina dago, eta XV. mendeko Magdalenaren irudia, berriz, Donostian dago. Antzuolako historian barna, XVIII-XIX. mendeek, lehenik eta behin frantsesen inbasioetaraino garamatzate. Udalerriko baserrietan gehiegikeria asko egin bazituzten ere, herritarrak ez ziren antxumeak saltzen gelditu. Herri tradizioak esaten digunez, antzuolarren artean Pildain izeneko auzotar bat gudari ospetsua izan zen garai honetan, eta dirudienez bere gorputza Antiguako ermitan lurperatuta dago.
Antigua auzoko errota honen lehen aipamena XVI. mendekoa da. Zehatzago esateko 1592. urtekoa. Garai hartan ez zen "Antigua" errota deitzen, baizik eta "Galardi" errota. Dena dela, 1720ean Antigua nahiz Galardi izenez ezagutzen omen zen.
Antiguako errotan, garai bateko errotaren tresneriak gordeta jarraitzen du. Etxe honen ondoan atseden lekua dago.
1384. urteko aipua: "... bi herriek (Zumarraga eta Urretxu), bakoitza bere aldetik, bereizturik eta pribatuki gorde eta goza ditzatela beren mendiak, lurrak, elizak eta kanposantuak..." / (ori.) "... que cada uno de los pueblos (Zumarraga y Urretxu) conservase y gozase separada y privativamente de sus montes, tierras, iglesias, y enterrorios...". Denbora hartan, Antio edo Zumarragako Andre Maria Zumarragako parrokia zen...
Belokiko hego magalean kokaturik, Antio Zumarragako eliza nagusia izan zen 1575. urtea arte, herri-gunean Jasokundearen eliza berria eraikitzen hasi ziren arte, hain zuzen ere. Inguru honetako eraikinik zaharrenetakoa da, zalantzarik gabe. Tenplu hau XII-XIII. mendeetako euskal estilo erromarrean sailka daiteke. Kondaira zaharrak halaxe dio, Aznabarretatik gora, Aizkorri Mendiaren gainetik, bota zituzten harriez eliza egin zutela jentilek.
Bere atariagatik, leiho gotikoengatik eta absidearen kalbarioarengatik ez bada, kanpoaldetik oso itxura latz eta zakarra duela esan genezake. Hala ere, bere barnealdean, eraikuntzaren originaltasuna eta teknika goraipatzekoak dira, izan ere, oso egur-egitura bikain eta ederra du, eta ez dakigu gehien zer miretsi: sabaiko egur-armazoia, koruaren formak edo habeetan landutako tailak, non emakume-figurak eta mota askotako oso marrazki geometriko ederrak landu diren. Egun jauresten den Ama Birjinaren irudia ez da elizan jarri zen jatorrizkoa, hura, estilo erromarrekoa zena, arrastorik utzi gabe desagertu baitzen. Elizak bi kupula eta bobeda faltsuak izan zituen eta XX. mendeko 60. hamarkadaren azkeneko urteetan kendu ziren, estaltzen zuten barne-multzo osoa agerian utziz.
Hirurogeita hamarreko hamarkadaren erdialdean sakristia eta elizari erantsitako etxe bat, seroretxea, bota zituzten. Hauek traban ez zirela elizako ipar fatxadako murrua agertu zen, oso-osorik; murru erromanikoa da, oso garrantzi arkeologiko handikoa, eta bertan dira bost itsu-leiho turuta-itxurakoak. Hormetan bada turuta-itxurako beste zenbait itsu-leiho. Urtero uztailaren 2an ospatzen den festa egunean, Santa Isabelek bere lehengusu zen Mariari egindako Ikustaldia gogoratzen denekoan, aldare aurrean dantzatzen da hain ezaguna den Zumarragako Ezpata-dantza.
Eta amaitzeko, Angel Cruz Jaka Legorbururen "Notas inéditas de Santa María de Zumarraga" liburutik Luis Pedro Peña Santiagok honako oharra jaso zuen: "Antioko lehen liburutik, 1561ean, bi dukat limosna elizaren atarian gau batean agertu zen eta Kontzejuak hazten ari den haurtxoa heztearren" (ori.) / "Del primer libro de Antigua, en 1561, dos ducados de limosna que dio para la crianza de una criatura que una noche fue hallada en los pórticos de la iglesia, y el Concejo lo cría".
Bada Zumarragan Jentilekin loturik, Antio elizaren sorrera kontatzen duen kondaira.
Kondairak halaxe dio: Garaiko Kristauek Antio eliza eraikitzen hasi zirenean, Jentilek horren berri jakin eta Aizkorritik Elizaren eraikitzearen kontra eta eraikina deuseztatzearren, harriak eta harriak botatzen hasi ziren. Harriak eta harriak bota, eta finean, Jentilek berek jaurtikitako harriez eraiki omen zuten geroago Antioko eliza. Gainera, bada elizan bertan Jentilek jaurtiki zuen atzamarren marka duen harriren bat, Jentilek berek Aizkorri Menditik harria jaurtiki zuten proba gisa, hain zuzen.
Goenaga etxearen ezkerraldean (2. zenbakia), eraberrituta, antzinako Goenagatarren etxea, orain Ostatukoa dena, hau ere XVIII. mendekoa. Etxe honen fatxadan, Joseph Ygnacio de Goenagak egina 1763. urtean egina zela irakur daiteke.
Gipuzkoako Karta Arkeologikoa. Aranzadi Elkartea (1991).
Gipuzkoako Karta Arkeologikoa - Aurkikuntza Berriak 1990 - 2001 / Nuevos descubrimientos 1990 - 2001. Aranzadi Elkartea.
Diccionario Ilustrado de Mitología Vasca. Jose M. de Barandiaran
Mitología Vasca. Jose M. de Barandiaran. Editorial Txertoa (1984).
Ezagutu Gipuzkoa CD-ROMa. Elhuyar Elkartea (1993).
Las Ermitas de Gipuzkoa. Luis Pedro Peña Santiago. Gipuzkoako Foru Aldundia (1995).
Montañas del País Vasco (Tomo 2 - La campana de Oro). L. P. Peña Santiago. Editorial Txertoa, 1984).
Leyendas y tradiciones populares del País Vasco. L. P. Peña Santiago. Editorial Txertoa, 1984).
Telleriarte etxez etxe. Joxe Luis Ugarte/Esteban Altzelai/Agustin Beloki. Telleriarteko Auzo Elkartea (1995).
Estudio de Historia de Urretxu (en su VI centenario). Mila Alvarez Urcelay/Pedro Gonzalez Argomaniz/Antonio Ayllon Iranzo/Jose María Iztueta Leunda. Urretxuko Udala - Gipuzkoako Foru Aldundia (1986).
Legazpin barrena (oinez). Antxon Burcio. Legazpiko Udala (1995).
Legazpin barrena (BTT-z). Mikel Oskoz. Legazpiko Udala (1995).
Goierri mendiz mendi. Egile batzuk (1997).
Urretxu eta Zumarragako toponimia. Joxe Luis Ugarte. Onomasticon Vasconiae (Zintzo-Mintzo Euskaltzale Elkartea eta Euskaltzaindia, 1999).
Legazpi - Burdinezko bihotza - corazón de hierro. Juan Aguirre. Legazpiko Udala, 2006).