Leku interesgarriak

Informazioa

Atal honek aurtengo edizioari dagokion informazioa eguneratu gabe dauka. Egun batzuk barru ibilbidean agertzen diren gune interesgarriei buruzko informazio eguneratua eskura izango duzu...



Mendi-martxaren edizio guztietan zehar ezagutu diren toki interesgarri, monumentu, kondaira eta megalitoen zerrenda.

Ondorengo lerroetan ibilbidean zehar (baita aurreko edizio guztietan ere) Urretxu eta Zumarraga inguruetan -baita gainerako Goierri eskualdeko paraje eta Urola-Kosta eskualdeetako beste zenbait lekuetan- ezagutu ditzakezun toki interesgarri, monumentu eta megalitoen zerrenda duzu. Martxa honetan mendia maite dugu, eta era berean leku horiek guztiek gordetzen dituzten sekretuak (kondairak, gertakari historikoak, ...). Gure mendiak toki biziak direlako. Mendiaz gozatzeaz gain, gure mendiak ere ezagut ditzazun gonbita egiten dizugu.

Leku eta monumentu guztiak (aurtengo edizioa)

Leku eta monumentu guztiak (edizio guztietan)


Gune guztiak (kokapenaren arabera)


Gune guztiak (tipologiaren arabera)




... Mendia ez da bakarrik bakardadea, are gutxiago Euskal Herriko mendia. Gehienetan, geure inguruari arreta pixka batez so eginez, Historia berberarekin topo egiten dugu. Mendiak, ataka desolatuak, basoak, zubiak, bentak, baselizak, bordak, zalbideak, trikuharriak, harrespilak, kondairak, mitoak, erromeriak, artzainak, gudak, pelegrinazioak ... Ez al da gauza askotxo? Ez, bizitza osoa da gure bidera jauzi egiten ari dena, eta guk ezin dugu geldiarazi, bera gu geu garelako ...

—Luis Pedro PEÑA SANTIAGO—

Responsive image

Inguru guztietakoak

Inguru guztietakoak [216 sarrera]

Hasiera |  -10 |  Aurrekoa |  (orrialdea 1 / 22) |  Hurrengoa  |  +10  |  Amaiera

 
Agerreburu-Aizpurutxo :: Megalitoak eta aztarnategiak
Agerreburu

Elosua-Plazentzia megalitotegia. Agerreburu mendiaren iparraldeko sahietsaldean, bere gainean dagoen antena errepikagailutik 100 m. Iparralderantz eta Elosuako auzotik bertara igotzen den auto- bidetik 13 m-ra (Bergara). 1920an J. M. Barandiaranek aurkitutako hileta-monumentua. Berak eta T. De Aranzadik eta E. Egurenek industu zuten urte berean. Trikuharria. Tumulua 11,50 m. diametrokoa eta 0,75 m-ko gehiengo altuerakoa. Erdiko kraterrean, 1,50x1 m. diametrokoa eta 1 m. sakonerakoa, ganbara-harlosen hondarrak daude. Hauetako bi, zutik daude, angelua eratuz, Ekialdeko bertizean. Tumulu gainean beste harlosa batzuen zatiak daude. Bertako basaltoak eta kareharri tupatsuak.

 
Oleta-Izazpi :: Parajeak
Agiñagako nekazal-bailara

Egun Zumarragako auzoa. 1989. urtea arte Azkoitiko udal-barrutian kokatzen zen. Bertan ziren baserriak (Arkidi eta Mandabideta izan ezik) Zumarragako kontzejuari lotu zitzaizkion administratiboki. Bere kokapena mendiaren hegian goian izanik, argi ikus daiteke nolako harremanak zituen Azkoitia eta Aizpurutxo aldeko baserriekin Oleta menditik haratago, baita Urretxu-Zumarragarekin ere.

Joxeluis Ugarte legazpiarraren arabera, auzo honi dagokion izena Agiñaga da, eta halaxe dokumentatu zuen 1998an Zintzo-Mintzok eskatutako Urretxu-Zumarragako toponimia lan-ikerketa mardulean, Euskaltzaindiak "Onomasticon Vasconiae" bildumako 18. zenbakia jasoko zuenean.

Horrelaxe dokumentaturik agertzen da lan honetan Agiñaga sarrera:

Toponimoa: AGIÑAGA
Kontzeptua: 10106 / Baserri-auzoa
Iturriak: 1768: HIPO1 (1.or) / "Varrio de Aguinaga"
1877: ZUA5 / "Barrio de Aguinaga"
Ebakera: agíñá
Jose Mari Aranguren (Agiñagabarrena baserria), 1995
Kokagunea: 88-21
Adierakideak: Agiñagas

Oharrak: Agiñaga auzoa, XVIII. mendean, Azkoitiko udalerrian zeuden lau baserrik osatzen zuten ("cuatro caserías nombradas Aguinagas", 1752, ZUA6). Honako hauek izango ziren seguruenik: Abendaño, Agiñagabarrena, Muxika eta Urdanbideta. Martiamuno baserria geroztikoa dela dirudi. XVIII. mendearen bukaera aldera eta XIX. mendearen hasieran, ordea, baserri gehiago eraiki ziren auzo zaharraren inguruan, hala nola: Aietsubaso, Arkidi,Errepelde, Mandabideta, Mugarrieta, Okorro, Urruzti, Txerren, Zumakorta... baserri berri horiek Agiñaga auzora bildu zirela esan daiteke (elizako eginkizunetan, besteak beste), nahiz eta udalerri bitan (Azkoitian eta Zumarragan) banatuta egon.

 
Oleta-Izazpi :: Monumentuak
Aizkolariari omenaldia

2,45 metroko garaiera duen eskultura hau galdatutako brontze patinatuz landua dago eta hamabost zentimetroko idulki batean, brontzezko oinarri baten gainean, kokatzen da, Agurtzane Iturberen diseinuaren arabera. Aginaga auzoan kokatuta dago, eta aizkolari guztien omenez izanda ere, bereziki auzo horretan bizi zen Jeronimo Iturbe Legorburu, Agineta-ri eskainita dago. 2003ko azaroaren 9an inauguratu zen.

 
Gabiri-Legazpi :: Herri-arkitektura
Aizpita, burdinaren mendia.

Aizpeako meategiko 150 hektarea zabaletan, mendeetan zehar ustiatutako meatzaritzaren hainbat aztarnak diraute. Euskal meatzaritza ulertzeko meategi honek garrantzi handia du.

Garai batean hemengo burdina-mea inguruko ibaietako burdinoletara eramaten zen. XIX-XX. Mendean mineral gordinaren burdin kalitatea hobetzeko hiru kiskalketa labe eraiki ziren. Kiskalitako minerala, aireko kablez eta trenez Ormaiztegira, handik trenez Pasaiara eta ondoren, itsasoz, Europako merkatuetara bideratzen zen.

Meategiko gune bakoitzeko ustiapena amaitu eta bertan behera utzi zenetik, berezko landaretza eta fauna garatu da. Bertako ekosistema eta mendeetan zehar eman den meatzaritza ustiapenari esker, burdin mendi honetan bakarrik ikusi daitekeen kultur paisaia bitxia garatu da. Paisai honen mendi osoa Aizkorri-Aratz parke naturalaren barruan dago.

Bertan eremu txiki eta bildu batean mea ustiatzeko erak, garraiobideak, kiskaltze labe ikusgarriak eta langintza osagarrien aztarna ugari dago. Aizpeako meatzaritza paisaia hau ezagutzeko ibilbide aukera dago.

AIZPITA ADIERAZTEGIA
Burdinak Euskal Herrian, Zerainen era inguruetan izan duen garrantziaz ohartarazten lagunduko digu. Gure mendietan, XI. mendetik hasita burdinaren ustiatzeari esker, gaur egungo paisaian, bertako ekonomian, gizartean, arlo sozio-kulturalean etab.etan nolako eragina izan duen azaldu nahi digu.

Zeraingo Turismo Bulegoak (http://www.zerain.com) eskainitako informazioa.

 
Agerreburu-Aizpurutxo :: Megalitoak eta aztarnategiak
Aizpurukozabala

Elosua-Plazentzia megalitotegia. Aizpuruko Zabala lekuan, Kurutzebakarraren hegoaldeko sahietsaldean, gailur-gailurretik 200 m.tara. Kurutzebakarra tumulua 180 m. Iparralderantz dago. 1921ean J. M. Barandiaranek aurkitutako hileta-monumentua. Berak eta T. De Aranzadik eta E. Egurenek industu zuten urte berean. Trikuharria laburra? Tumulu zirkularra 13 m. diametrokoa eta 1,15 eta 0,40 m. tarteko altuerakoa. Erdiko kraterra 3,50 m. diametrokoa eta 0,40 m. sakonerakoa da. 1921ean ganbarak 3 harlosa kontserbatzen zituen E-Mko norabidean, esparru errektangeluar bat gogora araziz. Gaur egun kraterraren hegoaldean azaleratzen den, harlosa bat 1x0,30x0,30 m-koa, ikus daiteke. Bertako basaltoak.

 
Agerreburu-Aizpurutxo :: Bestelakoak
Aizpurutxo auzoa

Azkoititik kilometro gutxitara, Urola ibaiaren ondoan, Urretxuko norabiderantz berarekin muga eginez, Aizpurutxoko auzoa dago. Bertan bi jatetxe, eliza bat eta Herri-Eskola zaharren azpian eskuz jokatzeko -19 x 6 metro neurriko- pilotaleku txiki bat daude. Frontoi honetan bertan kokatzen da, Iñaki Beitiaren omenezko mendi-martxaren anoa-postuetako bat, eta Aizpurutxo da Iñaki Beitia jaio zeneko herria, Iñaki baita martxa honetan omentzen eta gogoratzen dugun euskaltzale eta mendizalea.

Eskaintzen dizkigun testigantza gehienak berriki eraikitakoak dira, eta ibaian zehar azaltzen diren gune hidroelektrikoak dira aipagarrienak. Hauek aspaldiko errota hidrauliko eta burdinolen ondorengoak dira. San Agustin eliza XX. mende hasierakoa da, inguruari darion berri-usaina indartuaz; modernotasun honekin loturiko beste ezaugarrietako batzuk, bertatik pasa den trenbidea (Urola bailarako trenak erabili zuena) eta errepide bidezko garraioa dira.

Aizpurutxok eskaintzen dituen berezitasunetako bat, Gipuzkoako beste hainbatekin herrirekin gertatzen den bezala, hiru udal barrutietan banaturik dagoela da, Azkoitiarekin, Antzuolarekin eta Bergararekin hain zuzen. Bere biztanleek dioten moduan, eraikinetako bat, bi herrien arteko mugan kokaturik dago.

Erromeri tokia, Aizpurutxo ere bertan ospatzen ziren festa zahar eta erromeria herrikoiei oso loturik bizi izan den auzoa da, hona etortzen baitziren, inguruko herrietako hainbat eta hainbat lagun festa-giroaren bila. Bere jaiak, abuztuaren 28an, San Agustin egunaren inguruetan egiten dira.

Adibide bezala, hemen jarri nahi dugu Iñaki Beitiak Aizpurutxorentzako idatzi zuen trikiti abestia.

Aizpurutxuko Trikitixa
(Iñaki Beitia)

Mendi tartean sarturik
mendi tartean sarturik
ez degu toki haundirik
eta toki txiki hortan
bizi gerade lasairik
bizi gerade lasairik
mendi tartean sarturik

Irimo, Gorla, Oleta
Irimo, Gorla, Oleta
heldu zuk ere hor da eta
hauetxek betetzen dute
Aizpurutxoko erreka
Aizpurutxoko erreka
Irimo, Gorla, Oleta

Gipuzkuko bihotzian
Gipuzkuko bihotzian
Aizpurutxo da erdian
hau desagertu ezkero
legoke erdi hilian
legoke erdi hilian
Gipuzkuko bihotzian

Zati bat Bergarakoa
zati bat Bergarakoa
beste bat Antzuolakoa
baina zatirik handiena
degu guk Azkoitikoa
degu guk Azkoitikoa
hauxe da azkenekoa

http://www.bergara.net eta beste iturriak.

 
Agerreburu-Aizpurutxo :: Eliz-arkitektura
Aizpurutxoko San Agustin eliza

Bertako eliza, San Agustin omenez egina, 1905eko abenduan inauguratua izan zen. Elizaren eta abade-etxearen eraikitzearen jatorria, eskola beraren inaugurazioarekin loturik dago, garai haietan kaperau berak egiten baitzituen maisu lanak auzoan.

Eliza eraikitzeko ideia eta eraikitze-lan bera herriko baserritar eta norbanakoek emandako esfortzuari esker izan zen, zeintzuk eliza eraikitzeko eskulana eta dirua eman eta jarri zituzten. Lanak Manuel Oruesagastik lanaren zuzendaritzapean egin ziren. Hasieran aurreikusitako eraikin xumeak, bi isurialdeko teilatuz hornitua, beste 50 urte itxaron zituen kanpandorrea eraiki zekion. 2005eko abenduaren 28an, elizan bertan elizkizuna ospatuz, elizaren omenezko lehen mendeurrena ospatu zen; ondoren Itziar jatetxean bazkari batez jarraitu zen.

Eliza honi loturik, hemen bertan izan zen erretore Ez Dok Amairu musika taldeko Julen Lekuona (1938- 19-07-2003), hauspoa ez baina gitarra eskuetan zuela euskal abesti berriaren sortzaileetako izan zela 70. hamarkadan.

http://www.bergara.net eta beste iturriak.

 
Agerreburu-Aizpurutxo :: Bestelakoak
Aizpurutxoko erromeriak

Gerra Zibila amaitu ostean, Aizpurutxon ere Erromeriak antolatzen hasi ziren. Baina, garaiko gobernante berrientzako ez omen zen zuzena bertan dantzatzen zen "agarraua", ezta ere errepide erdian dantzatzea edo eta, 3 udalerriz osaturik dagoenez (Azkoitia, Bergara eta Antzuola), Bergaran egiterik zegoela, Azkoitiko tartean debekaturik zegoen bitartean. Azkenean, debekuaren ostean, gazte guztiak Azkoitira edo Zumarragara igotzen ziren, bertan dantzatzerik ez zegoelako.

Txertatutako PDF dokumentuak, garaiko 3 agiri ofizial eskaneaturik ditu.

 
Gabiri-Legazpi :: Herri-arkitektura
Alemanen trena.

Osatzeko.

 
Gabiri-Legazpi :: Eliz-arkitektura
Alkaingo Andre Mariaren Eliza (Gabiria)

Hauxe elizaren jatorrizko izen ofiziala bada ere, Jasokundearen Andre Mariaren Eliza bezala ere ezaguna dugu. Harlandua, Erromar berantiarreko aurrealde interesgarria du, baita Churrigueresko estiloko erretaula nagusia ere. Barruan harri-puska bakar batean zakarki landutako ponte edo bataiarri erromar bat dago.


Hasiera |  -10 |  Aurrekoa |  (orrialdea 1 / 22) |  Hurrengoa  |  +10  |  Amaiera



Bibliografia

  • Gipuzkoako Karta Arkeologikoa. Aranzadi Elkartea (1991).

  • Gipuzkoako Karta Arkeologikoa - Aurkikuntza Berriak 1990 - 2001 / Nuevos descubrimientos 1990 - 2001. Aranzadi Elkartea.

  • Diccionario Ilustrado de Mitología Vasca. Jose M. de Barandiaran

  • Mitología Vasca. Jose M. de Barandiaran. Editorial Txertoa (1984).

  • Ezagutu Gipuzkoa CD-ROMa. Elhuyar Elkartea (1993).

  • Las Ermitas de Gipuzkoa. Luis Pedro Peña Santiago. Gipuzkoako Foru Aldundia (1995).

  • Montañas del País Vasco (Tomo 2 - La campana de Oro). L. P. Peña Santiago. Editorial Txertoa, 1984).

  • Leyendas y tradiciones populares del País Vasco. L. P. Peña Santiago. Editorial Txertoa, 1984).

  • Telleriarte etxez etxe. Joxe Luis Ugarte/Esteban Altzelai/Agustin Beloki. Telleriarteko Auzo Elkartea (1995).

  • Estudio de Historia de Urretxu (en su VI centenario). Mila Alvarez Urcelay/Pedro Gonzalez Argomaniz/Antonio Ayllon Iranzo/Jose María Iztueta Leunda. Urretxuko Udala - Gipuzkoako Foru Aldundia (1986).

  • Legazpin barrena (oinez). Antxon Burcio. Legazpiko Udala (1995).

  • Legazpin barrena (BTT-z). Mikel Oskoz. Legazpiko Udala (1995).

  • Goierri mendiz mendi. Egile batzuk (1997).

  • Urretxu eta Zumarragako toponimia. Joxe Luis Ugarte. Onomasticon Vasconiae (Zintzo-Mintzo Euskaltzale Elkartea eta Euskaltzaindia, 1999).

  • Legazpi - Burdinezko bihotza - corazón de hierro. Juan Aguirre. Legazpiko Udala, 2006).