Aurtengo edizioa


2023. urtean itzuli gara mendiarekin bat egitera, oraingoan 25. edizioa egin eta ospatzeko. Joan den urtean bezala maiatzaren azken-aurreko igandean, Iñaki Beitiaren Omenezko Mendi Martxa berriz ospatuko dugu. Ohi bezala, Ibilaldia Goierri, Deba Garaia eta Urola Kosta eskualdeetatik igarotzen da, eta aukera bikaina da paraje eder horiek ezagutzeko eta gozatzeko. Azken edizioetan bezala, ibilbide bakarra egingo da, aurten 31,9 kilometro izango ditu eta 1.799 metroko desnibela metatuko da.

Irteera ordua Luzera (Km) Desnibela (m)
7:00 eta 7:30ak artean 31,9 1.799

Irteera Areizaga/Kalebarren plazan izango da, 7:00etatik 7:30era.

Areizaga-Kalebarren enparantzatik aterako gara Azkoitia aldera doan bidegorrian barrena eta handik Igaberri eta Olarte baserriakalde batera utzita; San Kristobal auzora helduko gara. Ora baserriko bidexkan gora Pagotxoeta mendigaina; Samiño eta Oleta lepora iritsiko gara. Oletatik Oñamendi bisitatuko dugu (Iñakiren omenezko txartel-ontzia izango dugu bertan), beheruntza Aizpurutxo auzora iritsita; bertan anoa-postu nagusia izango dugu. Aizpurutxo baserritik gora doan bidea hartuta utziko dugu auzoa atzean eta Baztarriña igaroz Trekutz aldera joango gara.Irimo mendi gaina eta Lizar iturri mendebaldean ditugula Santa Kurutzera iritsiko gara; ibilbidea Areizaga-Kalebarren plazara jaitsita osatuko dugu.

  • Kontrolak: Areizaga/Kalebarren plaza (hasierako kontrola -txartela zigilatuta emango da), Irimo, Aizpurutxo, Samiño, Izazpi eta Areizaga/Kalebarren plaza (itxiera-kontrola).

  • Anoa-postuak: Trekutz, Aizpurutxo, Pagotxoeta eta Areizaga/Kalebarren plaza.

Segurtasuna


Ibilbidearen segurtasunari dagokionez, Gurutze Gorriaren laguntza dugu. Izan ere, lur orotako ibilgailu bat erabiltzen da hainbat kontrolgunetan zehar mugitzeko, esku hartu behar bada ere. Unitate mugikor hori eta kontrol-puntu guztiak, telefono mugikorren bidez egongo dira harremanetan erakundeko postu nagusiarekin. Kontrol guztietan, ibilgailu batzuk eskuragarri egongo dira parte-hartzaileren bat ebakuatu behar bada.

Berrikuntzak


  • Edizio honetan Oñamendi gailurreko postontzia berriz bisitatzeko aukera izango da, orain dela bi urte Iñaki hil zeneko 25. urteurrenean inauguratu zena.

Zerbitzuak


  • Aparkaleku berezia. Urretxu eta Zumarragako Udalen kolaborazioarekin, kanpotik datozenek Beitia Mendi Martxarentzako espresuki jarritako aparkaleku bereziak izango dituzte, bat Urretxuko Lizeoan -helmugatik oso hurbil- eta bigarrena Zumarragako La Salle Ikastetxeko patioan -helmugatik 5 minutuko bidean-, goizeko ordu horietan, autoa aparkatzen denborarik gal ez dezaten. Informazio guztia Nola etorri izeneko atalean duzu.

Aparkalekua

Aparkaleku berezia. Urretxu eta Zumarragako Udalen kolaborazioarekin, kanpotik datozenek Beitia Mendi Martxarentzako espresuki jarritako aparkaleku bereziak izango dituzte, bat Urretxuko Lizeoan -helmugatik oso hurbil- eta bigarrena Zumarragako La Salle Ikastetxeko patioan -helmugatik 5 minutuko bidean-, goizeko ordu horietan, autoa aparkatzen denborarik gal ez dezaten. Informazio guztia Nola etorri izeneko atalean duzu.

Kamisetak

Aurten ere, parte-hartzaile guztiek elastiko bana jasoko dute oroigarri gisa. Badira urte batzuk neskentzako propioak diren kamisetak eskaintzen ditugula eta aurtengoan gizonezkoek eta emakumezkoek neurri edo taila guztien artean (S, M, L, XL, XXL) aukeratu ahal izango dute.

Inkesta

Mendi Martxako hurrengo egunetan, webgune honetan kokatutako balorazio inkesta bat betetzeko gonbidapena egingo dizugu, antolakuntza hobetzeko helburuarekin.