Garapenean

11. edizioa. 2007ko maiatzak 20. Eguraldi zakarreko eguna izan zen eta 1.089 mendizale zeuden irteera gunera etortzeko deituak, 206 lagun, 50 kilometro baino gehiagoko ibilbide luzean parte hartzeko eta gainontzeko guztiak, ibilbide laburrean ibiltzeko. Horietarik 300 baino gehiago emakumeak ziren. Eguraldi txarra egin bazuen ere, guztira 828 mendizale ausart izan ziren beren txartelak helmugara iristean sinatu zituztenak. Zikin, blai eta mela-mela eginda iritsi baziren ere, irribarretsu hurbildu ziren kontrol-gunera; aurretik zorrotza zen ibilbidea lokatzak are gogorrago bihurtu zuela nabarmendu zuten guztiek. Lerro hauen bitartez den-denei zorionak eman nahi dizkiegu.

2007ko edizioaren dokumentuak