6. edizioa. 2002ko maiatzak 19. Parte hartu zuen mendizalegoaren zenbakia igo egin zen: 693 (aurreko ekitaldian baino 100 mendizale gehiago). Hauetarik 171 emakumeak ziren eta 522 gizonak. 418 parte hartu zuten ibilaldi laburrean eta 253 luzean. Ibilaldi luzean 25 emakumek hartu zuten parte. Ibilbide bik bat egiten zuten Lizarretatik Aizpurutxo bitartean. Eta ikaragarri zen 600 lagun Izazpi puntara igotzen ikustea.