Ez adiorik: gero arte baizik

1

Hirurogeita bigarreneko
egun euritsu batean,
izar eder bat jaio zitzaigun
Aizpurutxoko kalean,
geroztik zenbat une igaro
zituen denon artean.
Gaueko zeru beltzean
ari da diz-diz batean, (bir)
naturazale, euskaltzalea
hura zen biak batean,
joan zenetik beti leku bat
gorde diot bihotzean. (bir)

2

Orri txuriak askotan bete
dizkidaten isilunak,
zure pertsona buruan zela
pasatu ditut egunak
jakin nahi nuke zer uste duen
udan hildako lagunak
benetan maite dugunak
"hemen da" dio garunak (bir)
txalo ugari merezi ditu
astindu esku leunak
eguzkiaren aldamenean
aurkitzen den txapeldunak. (bir)

3

Garai ederra zuen aurretik,
udaberriko larrosa,
zenbat bertso ta zenbat istori
genuen harekin goza,
itsasorako jaio zitzaigun
mendian zuen bihotza,
herri bat nahi zuen osa,
sendo altxatuz boza, (bir)
nahiz ez zen dena beti izango
txuria edo arrosa,
ikasle denok madarikatu
dugu zure heriotza. (bir)

4

Zineman eta lagunenartean,
frontoian edo elizan,
jakin nahi duzu ia euskaraz
herrian zintzo gabiltzan.
Zure esanak kontuan hartuz
berriz a(d)itzeko peskisan,
gure geroaren giltzan,
fruitu onak eman ditzan.(bir)
Txakurrek euren jabea eta
txoriek habia gisan,
zeharo gertu sentitzen zaitut
nahiz berez hain urrun izan. (bir)


—Bigarren Saria: Antton Fernandez Lasa, 1. BBB "A"—