http://www.beitia.org
Adierazpena / declaración

Maite eta estimatzen dugun norbait galdu dugun guztiok eguneroko jarduera txikietan gogorarazi ohi dugu. Egun bereziak ere badaude. Igande honetan, maiatzak 24, horietako bat da. Bai, behintzat, Iñaki ezagutu genuenontzat. Koronabirusa dela-eta ezin dugu Iñaki Beitia Mendi Martxa aurreko 23 edizioetan egin dugun era berean ospatu, baina proposamen bat egin nahi dizuegu: Distantzia sozialari eutsiz, egun horretan egiten dugun jarduera fisikoa edozein delarik, aurreko 23 edizioetako kamisetaren batekin egiteko eta harro erakusteko eskatzen dizuegu. Argazkirik ateratzen badugu Beitia Mendi Martxa Facebook-ean edo Twitter-aen (#AurtenEreBeitiarekin traola erabiliz) argitaratu ditzakegu.

Oharra: Anoa postua bakoitzaren kontura izango da. Ea Aizpurutxoko salda eta txorizoa berdintzen dituzuen!!!


Todos los que hemos perdido a alguien al que queremos y apreciamos lo recordamos en las pequeñas actividades cotidianas. También hay días especiales para hacerlo. Este domingo, 24 de mayo es uno de esos. Sí, por lo menos, para los que conocimos a Iñaki. Por causa del Coronavirus no podemos celebrar la Iñaki Beitia Mendi Martxa de la misma manera que en las 23 ediciones anteriores, pero queremos haceros una propuesta: Manteniendo la distancia social, independientemente de la actividad física que realicemos ese día, os pedimos que lo hagamos con alguna camiseta de las 23 ediciones anteriores y que la exhibamos orgullosamente. Si sacamos fotos las podemos publicar en Facebook o Twitter (usando el hashtag #AurtenEreBeitiarekin) de Beitia Mendi Martxa.

Nota: el avituallamiento correrá a cargo de cada uno. ¡A ver si igualáis el caldo y el chorizo de Aizpurutxo!

Urretxu-Zumarraga (Gipuzkoa) - 2020ko maiatzak 24 (bertan behera utzia)
© 1997-2020. Iñaki Beitiaren omenezko Mendi-martxa

Antolatzaileak: Goierri Kirol Elkartea ¦ Lekaio Kultur Elkartea ¦ Ostadar Mendi Taldea (IFK/CIF: G20341673) ¦
Urretxu-Zumarraga Ikastola ¦ Zintzo Mintzo Euskaltzale Elkartea
Urretxu-Zumarraga (Gipuzkoa). Euskal Herria