eu | es
 [ Hemen zaude: Sarrera  >  Blogaren RSS Jarioa  ]
 
Sarrera
Nor zen Iñaki
Abestiak
Aurtengo edizioa
Fitxa teknikoa
Arautegia
Opariak
MEG
Bideo eta argazki galeriak
Euskaraz bizi nahi dut!
Aurreko edizioak
Antolatzaileak eta laguntzaileak

Izena ematea
Inkesta
Facebook Facebook
Twitter Twitter
Bloga
Jarioak Feed icon
Kontaktua

Ostatuak
Nola etorri
Leku eta monumentu interesgarriak
Aholkuak

Ohar legala
Pribatutasun
Politika

[eu] Euskara
[es] Castellano


 
Mendi-martxaren blogaren RSS 2.0 eta ATOM 1.0 jarioak

Ondoren, Beitia Martxaren weblog-eko datuak jariotan ikusteko aukera duzu. Jarioak zer diren jakiteko, behean aurkitzen duzun informazioa kontsulta dezazun gomendatzen dizugu.

Subscribe with Bloglines
Add to Google
Add to My Yahoo!
[Valid RSS]
Subscribe with Bloglines
Add to Google
Add to My Yahoo!
[Valid RSS]


Edukien sindikazioa RSS bitartez

RSS (Really Simple Syndication edo Rich Site Summary terminoen akronimoa) irakurgailu berezia behar duen formatua da. Irakurgailuak jatorrizko testua hartu eta gizakiarentzako irakurterraza den formatu batera itzultzen du. RSS XML teknologian oinarrituta dago eta webguneen URL-ak gogoko berrien zerrendetan harpidetu dituen irakurlegoarekin, titularrak zein edukiak konpartitzeko aukera ematen du.

RSS irakurgailua erabiliko duen erabiltzaileak (tresnok notizien irakurgailu edo agregatzaile izenez ere ezagunak dira), irakurgailuan harpidetuko dituen webguneen berriak edo beraietan gertatzen diren berritasunak jaso izango ditu zuzenean ordenadorean: irakurgailua erabiltzean gainera, erabiltzaileak komunikazioa kontrolatzen duela abantaila dago, hau da:

  • Erabiltzaileak ez du bere datu pertsonalak (izena, helbidea, e-posta helbidea...) ezin webgunetan eman beharrik izango (erabiltzaile anonimoa izango da webgune editorearen aurrean).

  • Erabiltzaileak ez du bere webgune gogokoenetan argitaratu diren notizien berri izatearren, berauetan aldian-aldian nabigatu beharrik izango. Berauetan agertzen diren aldaketa eta notizi berriak klik bakar baten ondoren izango ditu bere ordenadorean. Horren ondorioz, irakurlearentzako denbora aurreztea dakar irakurgailua erabiltzeak.

  • Erabiltzaile bakoitzak bere jarioak edo notizia-kanalak kudeatuko ditu:

    • Erabiltzaileak harpidetu nahi dituen jarioak, banan-banan eta era pribatuan aukeratzen ditu. Era honetan, soilik nahi duen informazio-mota jasotzen du.

    • Hautatutako jarioen informazioa noiz eta zein maiztasunez irakurri nahi dituen erabakiko du: erabiltzailea da webguneetan agertzen diren berriak irakurtzearren, irakurgailua ireki edo/eta konfiguratu behar duena.

    • Jarioa zerrendatik noiz ezabatu nahi duen erabakitzen du; jarioa zerrendatik ezabatzeak berriak argitaratzen dituen webgunearekiko komunikazioa eteten du.

  • Eta berri bat interesgarria zaionean, irakurgailuak jatorrizko informazio-iturrira daraman esteka erabili dezake erabiltzaileak.

Spam jarduera ohikoa den garaietan bizi garela, beren datu pertsonalak (izena, e-posta helbidea...) emateko beldur izanik, interesgarri irizten dieten webguneen informazioa jaso eta berauetan gertatzen diren aldaketen berri izan nahi duten erabiltzaileentzako, aukera ezin hobea da jarioak erabiltzea.

Bestalde, eduki berrien editoreek beren irakurlegoarentzat zuzendutako notiziak edo eduki berriak zabaltzearren, aukerako kanal alternatibotzat hartu behar dituzte RSS jarioak. Edukiak gai desberdinetakoak badira gainera, jarioak ere gai bakoitzean berezituak izan daitezen gomendatzen da.

Jarioak hainbat gunek erabilitako kanal alternatiboa dira: prentsa-guneak, blogak, atari sektorialak, marka-atariak, salneurriak konparatzen dituzten atariak, podcasting atariak... jarioz hornituta eta hornitzen ari dira. Halaber, teknologia honek eskaintzen dituen baliabideetako bat, XML trukaketa-formatu bezala erabiliz, webgune batean dauden berriak beste batean publikatzea da.

RSS sindikazioa ahalbidetzen duten bi formatu familia nagusi erabiltzen dira gaur egun. RSS familia bera eta ATOM familia, bakoitzean bertsio desberdinak erabiltzen direlarik: RSS 0.91, RSS 2.0, ATOM 0.3, ATOM 1.0... Beitia Martxako webguneak RSS 2.0 eta ATOM 1.0 formatuetan eskaintzen ditu bere jarioak.


Zer behar duzu RSS irakurgailu baten bitartez berrien irakurketaren abantaila guztiak eskura ahal izateko?

  1. RSS irakurgailu bat behar duzu

    RSS irakurgailu bat lortu behar duzu. Tresna honen bitartez zure jario-zerrendetan harpidetuko dituzun webguneen informazio berria erauziko dizu; halaber, irakurgailuak informazioaren testua era irakurterrazean pantailaraziko dizu.

    Interneten jario irakurgailu asko dago, hainbat plataforma eta sistema eragileetara egokituak direnak. Batzuk freeware delakoak dira,, beste batzuk ordea ordainpekoak. Batzuk web zerbitzu bezala dabiltza, beste batzuk arakatzailean txertatzen dira. Sarean diren asko horien artean, ondorengoak gomendatzen ditugu:

    • Feedreader (GNU lizentzia, freeware) aplikazioa erabiltzeak aurretik berau ordenadorean instalatzea behartzen du.

    • Alesti (http://www.alesti.org). Web irakurgailua da eta Internet-en eskuragarri dago. Hainbat hizkuntzatan erabil daiteke, euskara eta gaztelania barne.

  2. Zure RSS irakurgailuan gogoko dituzun wegbuneak harpide itzazu.

    Eduki interesgarriak eskaintzen dituzten eztabaidaguneak, berriak, blogak, etab. aurkitzen badituzu, eta beraien berritasunak maiztasunez jaso nahi badituzu, lehendabizi ea zerbitzuok irakurgailuan edukien sindikazioa ahalbidetzen duten aztertu beharko duzu.

    Web eta eztabaidaguneetan zerbitzu honen eskaintza, Feed icon edo Feed icon ikonoen bitartez, edo baita "Web honen sindikazioa" testuaren bitartez ezagutarazten da. Ikonoan klik eginez, kopiatu eta irakurgailuan harpidetu behar duzun URL-era iritsiko zara.


 

Iñaki Beitia ...

Bost puntetako izar bat zinen
jakin ezazu aurrena,
aberriaren maitasuna bat;
bestea euskararena;
hirugarrena mendigoizale;
irakasle, laugarrena,
bostgarrengoa,
jatortasuna sinbolizatzen zuena.
Orain ordea, zaude geronen
mugetatik at irtena,
eta zu zara zeruetako
izar distiratsuena,
gaurik beltz eta ilunenean
diz-diz egiten duena.

—Nerea Elustondo—


Facebook
Gaurko eguraldia

 


http://www.beitia.org
© 1997-2017. Iñaki Beitiaren omenezko Mendi-martxa


Antolatzaileak: Goierri Kirol Elkartea ¦ Lekaio Kultur Elkartea ¦ Ostadar Mendi Taldea (IFK: G20341673)
Urretxu-Zumarraga Ikastola ¦ Zintzo Mintzo Euskaltzale Elkartea
Urretxu-Zumarraga (Gipuzkoa). Euskal Herria - The Basque Country
Kontaktu helbidetarako egin klik hemen.


1024x768 edo pantaila-bereizmena handiagoa gomendatua.



Powered by Zope


Multilingual by
Localizer