eu | es
 [ Hemen zaude: Sarrera  >  Nor zen Iñaki...  ]
 
Sarrera
Nor zen Iñaki
Abestiak
Aurtengo edizioa
Fitxa teknikoa
Arautegia
Opariak
MEG
Bideo eta argazki galeriak
Euskaraz bizi nahi dut!
Aurreko edizioak
Antolatzaileak eta laguntzaileak

Izena ematea
Inkesta
Facebook Facebook
Twitter Twitter
Bloga
Jarioak Feed icon
Kontaktua

Ostatuak
Nola etorri
Leku eta monumentu interesgarriak
Aholkuak

Ohar legala
Pribatutasun
Politika

[eu] Euskara
[es] Castellano


 
Nor zen Iñaki Beitia Larrañaga...
Iñaki Beitia Pirinioetan
Iñaki Beitia Pirinioetan
Egin klik handiago ikusteko
(35,336 byte)

Iñaki Beitia 1961ean sortu zen Aizpurutxon. Gaztetatik izan zuen lotura Urretxu Zumarragarekin, hemen egin zituen nerabezaro garaiko lehenengo lagunak, bere koadrila, nahiz eta joaten zen lekura joaten zela lagunak edonon egin. Irakasle-ikasketak burutu zituen eta irakasle, maisu, zen Urretxu-Zumarragako Ikastolan. Kirola atsegin zuenez, ikastolako makina bat ikasleri kirol guztiekiko maitasuna transmititu zien Eskola Kiroleko arduradun zela. Kirolekiko zaletasun hori mendian islatzen zen bereiziki. Mendizale porrokatua, erraza da edozein mendi zeharkaldi, eskiatzen edo mendi bizikletan irudikatzea, eta horregatik Ostadar Mendi Taldeko bazkide sortzailetako bat izan zen.

Euskara eta euskal kulturaren alde lan asko eta ugari egindakoa zen: Korrika, Kilometroak, Herri Urrats, Urretxuko Euskal Jai eguna, Bertso-eskola... Iñakik erein zituen hazietako batzuk dira eta oraindik kimuak ematen dituzte.

Euskal Herria maite zuen, abertzale eta euskalduna zen, honen libertatean sinesten zuen. Konpromiso horrek bultzatuta, 1995ko Udal Hauteskundetan Herri Batasuneko zerrendetan aurkeztu eta zinegotzi bezala hautatua izan zen. Euskara Batzordeko arduraduna zen utzi gintuenean.

Aipagarria da bere jatortasun, apaltasun eta alaitasuna. Bere printzipioak, ideiak, iritziak tinko defenditzen eta eusten bazituen ere, beti saiatzen zen arazoa besteen ikuspuntutik aztertzen eta errespetuz jokatzen zuen. Hitzeko pertsona zen, edozein arazo edo egin beharretarako behar bazenuen prest agertzen zen laguntzarako. Lan egiterako garaian, lan isila eta iraunkorra zuen gustuko, bera izaten zen lehena lanean jartzen eta beste guztientzat adibide. Parranda zalea ere bazen eta asko izango gara bere konpainia ederrean, Santa Anastasia Jaietan, inauterietan, mendi irteera batetan... afari eta afalondoren bat, gaupasaren bat gogoratzen ez dugunok.

1996ko uztailean, horrenbeste atsegin zuen Oleta mendian bizikletan zebilela zendu zen, estimatzen genuen guztiongan benetako hutsunea utzi zigun. Bere oroimena pizturik mantentzeko bere izena daraman mendi martxa hau egitea otu zitzaigun, denok maite genuen laguna zelako.

OHARRA: Iñakik hainbat omenaldi jaso izan zituen zendu ondoren. Hauetan irakurritako testuak eta errekuperatu ditugun argazki batzuk, web honetan ireki dugun omenaldien atalean aurkituko dituzu.




Hasiera |  Aurrekoa |  (orrialdea 1 / 2) |  Hurrengoa  |  Amaiera


Iñaki Beitia, arrebekin
Iñaki Beitia, arrebekin
Egin klik handiago ikusteko [↓]
(26,027 byte)


Aurkezpen batean laguntzen
Aurkezpen batean laguntzen
Egin klik handiago ikusteko [↓]
(29,947 byte)


Angel Orus aterpean - Benasque (1986)
Angel Orus aterpean - Benasque (1986)
Egin klik handiago ikusteko [↓]
(23,130 byte)


Loiolan koadrilarekin
Loiolan koadrilarekin
Egin klik handiago ikusteko [↓]
(47,592 byte)


Hilario Aranbururekin bizikletan
Hilario Aranbururekin bizikletan
Egin klik handiago ikusteko [↓]
(47,329 byte)


Iñauterietan
Iñauterietan
Egin klik handiago ikusteko [↓]
(41,819 byte)


Iñauterietan
Iñauterietan
Egin klik handiago ikusteko [↓]
(47,201 byte)


Santa Ageda bezperan
Santa Ageda bezperan
Egin klik handiago ikusteko [↓]
(36,594 byte)


Balaitous gainean
Balaitous gainean
Egin klik handiago ikusteko [↓]
(32,412 byte)


Sukaldean
Sukaldean
Egin klik handiago ikusteko [↓]
(25,929 byte)


Hasiera |  Aurrekoa |  (orrialdea 1 / 2) |  Hurrengoa  |  Amaiera

 

Iñaki Beitia ...

Bost puntetako izar bat zinen
jakin ezazu aurrena,
aberriaren maitasuna bat;
bestea euskararena;
hirugarrena mendigoizale;
irakasle, laugarrena,
bostgarrengoa,
jatortasuna sinbolizatzen zuena.
Orain ordea, zaude geronen
mugetatik at irtena,
eta zu zara zeruetako
izar distiratsuena,
gaurik beltz eta ilunenean
diz-diz egiten duena.

—Nerea Elustondo—


Facebook
Gaurko eguraldia

 


http://www.beitia.org
© 1997-2017. Iñaki Beitiaren omenezko Mendi-martxa


Antolatzaileak: Goierri Kirol Elkartea ¦ Lekaio Kultur Elkartea ¦ Ostadar Mendi Taldea (IFK: G20341673)
Urretxu-Zumarraga Ikastola ¦ Zintzo Mintzo Euskaltzale Elkartea
Urretxu-Zumarraga (Gipuzkoa). Euskal Herria - The Basque Country
Kontaktu helbidetarako egin klik hemen.


1024x768 edo pantaila-bereizmena handiagoa gomendatua.



Powered by Zope


Multilingual by
Localizer