eu | es
 [ Hemen zaude: Sarrera  >  Oharrak  >  Pribatutasun Politika  ]
 
Sarrera
Nor zen Iñaki
Abestiak
Aurtengo edizioa
Fitxa teknikoa
Arautegia
Opariak
MEG
Bideo eta argazki galeriak
Euskaraz bizi nahi dut!
Aurreko edizioak
Antolatzaileak eta laguntzaileak

Izena ematea
Inkesta
Facebook Facebook
Twitter Twitter
Bloga
Jarioak Feed icon
Kontaktua

Ostatuak
Nola etorri
Leku eta monumentu interesgarriak
Aholkuak

Ohar legala
Pribatutasun
Politika

[eu] Euskara
[es] Castellano


 
Pribatutasun Politika

IÑAKI BEITIA MENDI MARTXAren (hemendik aurrera BEITIA-MARTXA) WEB honen bitartez, OSTADAR MENDI TALDEAk (hemendik aurrera OSTADAR) —datuen erantzulea eta egoitza soziala Zelai-Arizti Kultur Etxea. Legazpi kalea 7. 20700 Zumarraga (Gipuzkoa) helbidean duena— erabiltzailearen baiezkorik gabe ez duela ezein Datu Pertsonalik jasotzen ezta hirugarrenei lagatzen jakinarazi nahi du.

  1. IZAERA PERTSONALEKO DATUEN BABESA

    BEITIA-MARTXAn, gure bezeroek/erabiltzaileek ematen dizkiguten datuen Segurtasunarekin eta Konfidentzialtasuna bermatzearekin bereziki arduratuta gaude; horregatik, ematen diguten informazioaren Segurtasuna eta Konfidentzial-tasuna bermatzen ditugula adierazi nahi dugu.

    BEITIA-MARTXA Urretxu-Zumarragako (Gipuzkoa) bost erakunde eta talderen arteko (Goierri Kirol Elkartea, Lekaio Kultur Elkartea, Ostadar Mendi Taldea, Urretxu-Zumarraga Ikastola, Zintzo Mintzo Euskaltzale Elkartea) plataforma da eta bi herriotan Iñaki Beitia Larrañagaren omenez egiten den mendi-martxa antolatzea du helburu. Plataforma honen ordezkaritza legala OSTADAR MENDI TALDEAri dagokio, Iparragirre Hiribidea 4, 2. - Zumarraga (Gipuzkoa) helbidean kokatutako eta G20341673 IFZ zenbakia duen taldeari hain zuzen.

    BEITIA-MARTXAk bere WEBgunearen bitartez jasotako informazioa konfidentzialtasun handienarekin eta 1999ko abenduaren 13ko 15/1999 Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organikoaren (hemendik aurrera DBLO) arabera erabiliko dituela jakinarazten du.

    BEITIA-MARTXAk erabilgarri diren datu pertsonalak jaso ziren helburuekin bat ez datozen beste helburuetarako ez erabiltzeko konpromisoa hartzen du.

    1. Kontaktua, iradokizunak eta kontsultak.

      DBLO-n adierazitakoa betez, Kontaktua, iradokizunak eta kontsultak izeneko ataletan jasotako izaera pertsonaleko datuak Datuen Babeserako Erregistro Orokorrean (hemendik aurrera DBEO) zuzenki inskribatutako fitxategi automatizatu batean gordeko direla jakinarazi nahi dizugu. Fitxategiaren erantzulea OSTADAR da eta erabiltzaileari berak WEB bitartez bidalitako galderei, iradokizunei zein kontsultei erantzutea, eta hauetatik datu estatistikoak erauztea du helburu, baita ere berauengatik datu estatistikoak erauztea, bestelako ezein hartzailerik izan gabe.

      Datu-orrietan jasotako izaera pertsonaleko datuak erabiltzaileak WEB bitartez bidaltzen dituen galderei, iradokizunei zein kontsultei erantzuteko beharrezkoak dira.

    2. Izen-ematea.

      DBLO-n adierazitakoa betez, atal honetan jasotako izaera pertsonaleko datuak Datuen Babeserako Erregistro Orokorrean (hemendik aurrera DBEO) zuzenki inskribatutako fitxategi automatizatu batean gordeko direla jakinarazi nahi dizugu. Fitxategiaren erantzulea OSTADAR da eta Iñaki Beitiaren omenezko Mendi-Martxan parte hartzen duten partehartzaile guztien identitatea kudeatzea du helburu, baita ere berauengatik datu estatistikoak erauztea, bestelako ezein hartzailerik izan gabe.

      Jasotako izaera pertsonaleko datuak Iñaki Beitiaren omenezko Mendi-Martxan parte hartzen duten partehartzaile guztien identitatea kudeatzeko beharrezkoak dira.

    3. Bloga edo Bitakora kaiera.

      DBLO-n adierazitakoa betez, atal honetan jasotako izaera pertsonaleko datuak DBEO-n zuzenki inskribatutako fitxategi automatizatu batean gordeko direla jakinarazi nahi dizugu. Fitxategiaren erantzulea OSTADAR da eta blog honetan parte hartzen duten partehartzaile guztien identitatea kudeatzea du helburu, baita ere berauengatik datu estatistikoak erauztea, bestelako ezein hartzailerik izan gabe.

      Datuak datu-orrian sartzearekin batera, erabiltzaileak idatzitako izena argitaratuko dela onartzen du.

      Datu-orrietan jasotako izaera pertsonaleko datuak blog honetan parte hartzen duten erabiltzaileen identitatea kudeatzeko beharrezkoak dira.

    4. Inkesta.

      Inkestaren atalean ez da izaera pertsonaleko ezein daturik jasotzen.

  2. HELTZE, ZUZENKETA, DEUSEZTAPEN ETA AURKAKOTASUN ESKUBIDEAK

    OSTADAR da WEB honetan jasotzen diren datu guztien erantzulea. Zuk hala nahi izanez gero, DBLO-ren aurreikusitako heltze, zuzenketa, deuseztapen eta aurkakotasun eskubideak erabil ditzakezu, helburua adierazten duen idatzia eta zure NAN edo antzeko dokumentu baten fotokopia ondoren adierazitako helbidera bidaliz: OSTADAR MENDI TALDEA. Zelai-Arizti Kultur Etxea. Legazpi kalea 7. 20700 Zumarraga (Gipuzkoa).

  3. DATUEN ZAINKETAN, TRATAMENDUAN ETA PROZESAKETA INFORMATIKOAN SEGURTASUNA

    Ekainaren 11ko datu pertsonalak gordetzen dituzten fitxategietan ezarri beharreko segurtasun neurriei buruzko 994/1999 Errege-Dekretuaren arabera, BEITIA-MARTXAk zera jakinarazi nahi du, izaera pertsonaleko datuen segurtasun maila bermatzen duela, eta Interneten segurtasun neurriak erasoezinak ez direla informatzeari utzi gabe, datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta erabiltzaileek emandako datuen galera, erabilera okerra, alterazioa, baimenik gabeko sarbidea eta lapurreta saihesteko, eskura dituen antolakuntza-baliabide eta baliabide tekniko guztiak ezarri dituela.

  4. ESTEKAK

    Hemen aipatutako Pribatutasun Politika soilik BEITIA-MARTXAren WEBgunean aplika daiteke, eta ezin da WEBgune honetara beste guneetatik egindako sarbideetan, ezta WEBgune honetatik beste guneetara egindako sarbideetan bermatu.


 

Iñaki Beitia ...

Bost puntetako izar bat zinen
jakin ezazu aurrena,
aberriaren maitasuna bat;
bestea euskararena;
hirugarrena mendigoizale;
irakasle, laugarrena,
bostgarrengoa,
jatortasuna sinbolizatzen zuena.
Orain ordea, zaude geronen
mugetatik at irtena,
eta zu zara zeruetako
izar distiratsuena,
gaurik beltz eta ilunenean
diz-diz egiten duena.

—Nerea Elustondo—


Facebook
Gaurko eguraldia

 


http://www.beitia.org
© 1997-2017. Iñaki Beitiaren omenezko Mendi-martxa


Antolatzaileak: Goierri Kirol Elkartea ¦ Lekaio Kultur Elkartea ¦ Ostadar Mendi Taldea (IFK: G20341673)
Urretxu-Zumarraga Ikastola ¦ Zintzo Mintzo Euskaltzale Elkartea
Urretxu-Zumarraga (Gipuzkoa). Euskal Herria - The Basque Country
Kontaktu helbidetarako egin klik hemen.


1024x768 edo pantaila-bereizmena handiagoa gomendatua.



Powered by Zope


Multilingual by
Localizer