eu | es
 [ Hemen zaude: Sarrera  >  Oharrak  >  Lege Oharra  ]
 
Sarrera
Nor zen Iñaki
Abestiak
Aurtengo edizioa
Fitxa teknikoa
Arautegia
Opariak
MEG
Bideo eta argazki galeriak
Euskaraz bizi nahi dut!
Aurreko edizioak
Antolatzaileak eta laguntzaileak

Izena ematea
Inkesta
Facebook Facebook
Twitter Twitter
Bloga
Jarioak Feed icon
Kontaktua

Ostatuak
Nola etorri
Leku eta monumentu interesgarriak
Aholkuak

Ohar legala
Pribatutasun
Politika

[eu] Euskara
[es] Castellano


 
Lege Oharra
  1. SARRERA

    Dokumentu honek IÑAKI BEITIA MENDI MARTXAk (hemendik aurrera BEITIA-MARTXA) Interneten eskaintzen duen WEB honen Erabilera Baldintza Orokorrak ezartzen ditu.

    BEITIA-MARTXA Urretxu-Zumarragako (Gipuzkoa) bost erakunde eta talderen arteko (Goierri Kirol Elkartea, Lekaio Kultur Elkartea, Ostadar Mendi Taldea, Urretxu-Zumarraga Ikastola, Zintzo Mintzo Euskaltzale Elkartea) plataforma da eta bi herriotan Iñaki Beitia Larrañagaren omenez egiten den mendi-martxa antolatzea du helburu. Plataforma honen ordezkaritza legala OSTADAR MENDI TALDEAri dagokio, Zelai-Arizti Kultur Etxea. Legazpi kalea 7. 20700 Zumarraga (Gipuzkoa) helbidean kokatutako eta G20341673 IFZ zenbakia duen taldeari hain zuzen.

    WEB honen sarbidea, arautegi honetan agertzen diren terminoak, baldintzak, komunikazioak, ohartarazpenak eta bestelako jakinarazpenak edozein erabiltzailek aurretik egindako irakurtzearen eta onartzearen baldintzapean dago.

    WEB honetarako sarbidea dohainekoa da eta bera ikusteko ez da ezein harpidetzarik edo erregistrorik behar.

    Beste WEBguneetarako balizko konexioak eta erabiltzaileak hauek erabiltzean egin lezakeen erabilpena dokumentu honetan agertzen den Erabilera Baldintza Orokorreko arautegiari eta aipatu WEBguneek beharko luketen balizko berariazko baldintzei loturik daude.

    Baimendutako erabileratik kanpo dagoen beste edozein erabilera espresuki debekaturik dago.

  2. ZERBITZU-EMAILEAREN ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK

    1. Zerbitzu-emaile gisa, BEITIA-MARTXA WEB honetan eskaintzen diren zerbitzuak emateko behartuta dago, baita ere bera eta erabiltzailearen artean leudekeen komunikazioa sekretupean gordeko direla eraginkorki bermatzeko eta sortu litezkeen balizko erreklamazioei erantzuna emateko.

      WEBgune honek ez du bere bisitarien datu pertsonalik jaso eta gordetzen, baldin eta erabiltzaileak bere borondatez ematen ez badituen.

    2. Egoerak baimentzen duenean erabiltzaileei jakinarazten saiatuko bada ere, BEITIA-MARTXAk edozein momentutan eta aurretik ohartarazpenik argitaratu edo bidali beharrik gabe, WEB honen barruan gordetzen den informazioan, konfigurazioan zein aurkezpenean aldaketak eta eguneraketak egiteko eskubidea bereganatzen du.

    3. Bai WEBerako sarbidea zein WEB berean gorde den informazioaren erabilpena, egiten duenaren eta ez beste inoren erantzukizuna da. Dagozkion konpetentzien betebehar zehatzen aurrean jarraitu behar diren xedapen legalak aplikatzen diren kasuetan izan ezik, BEITIA-MARTXAk, ez du informazioa atzitzearen edo erabiltzearen ondorioz gerta litekeen ezein ondorio edo kalteren aurrean erantzukizunik hartuko.

      BEITIA-MARTXA ez du, zuzenean edo zeharka, eskainitako informazioa eta zerbitzuak bermatzen, ondoren kasuetan izan ezean, indarrean dauden legeak aplikatuz eskaini behar diren bermeei dagokionean zein, erabiltzailearen eta elkarte honen artean esplizituki deskribatutako akordio baten barruan diren bermeen kasuan.

      BEITIA-MARTXAk ez du dagokionez, bitartekoak eskainitako edukia bermatzen, ezta ere emandako informazioaren egiatasuna, fidagarritasuna, zehaztasuna, egokitasuna zein komenentzia bermatzen, zeinahi izan erabiltzaileek edo bestelako edozein lagunak datuak erabiltzearen helburua edo xedea.

  3. ERABILTZAILEAREN ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK

    1. BEITIA-MARTXAren jabetza intelektualari dagozkion eskubideak errespetatuz, erabiltzaileak une oro, indarrean dauden legeen arabera WEB honetan azaltzen diren zerbitzuen legezko erabilera egin beharko du.

    2. Erabiltzaileak BEITIA-MARTXAk eskaintzen dizkion zerbitzuen bitartez, ez du edukietan kalterik edo alteraziorik sortzen dituen ezein ekintzarik burutuko, ez du WEB honen funtzionamendu zuzena behaztopatuko, ez du ezein motatako arazo teknikorik sortuko, ez du birusak eraman zein WEB hau osorik edo partzialki kaltetzeko, oztopatzeko zein geldiarazteko gai diren elementurik eramango, ezta ere beste erabiltzaileen posta elektronikoa aldatuko zein tarteko komunikazioan sartuko.

  4. WEBGUNEAREN ETA BERARI DAGOZKION ZERBITZUEN FUNTZIONAMENDUAGATIK ERANTZUKIZUNAREN ETA BERMEEN BAZTERTZEA

    1. BEITIA-MARTXAk ez du WEBgune honen atzigarritasunaren eta dagozkion zerbitzuen eta funtzionamenduaren jarraitutasuna bermatzen.

      Era honetan, WEBgune honi gerta lekizkiokeen atzigarritasunaren faltaren ondorioz zein dagozkion zerbitzuen eta funtzionamenduaren jarraitutasunaren faltaren ondorioz gerta litezkeen ezein kalteren aurrean erantzukizunik hartuko ez duela jakinarazten du.

      Edonola ere, BEITIA-MARTXAk WEB honen atzigarritasuna jarraitutasunez indarrean mantentzeko ahaleginak eta bi egingo ditu.

    2. Euren datuak inolako bitartekorik atzi ez ditzan BEITIA-MARTXAk datu pertsonalen pribatutasuna bermatzen dituzten segurtasun sistemak erabiltzaileen esku jartzen ditu. (BEITIA-MARTXAren Pribatutasun Politika) BEITIA-MARTXAk erabiltzaileak emandako datu pertsonalen osotasuna, konfidentzialtasuna eta atzigarritasuna bermatuko dituen beharrezko antolakuntza-arau eta segurtasun arau tekniko guztiak ezarri ditu.

      Horren ondorioz, balizko datuen ezagutzea gertatuko balitz gerta litezkeen kalteen aurrean elkarte honek ez duela inolako erantzukizunik hartuko jakinarazi nahi du.

    3. BEITIA-MARTXAk arlo honetan segurtasuna bermatzeko behar bezalako aukerako neurri guztiak ezarri baditu ere, ez du erabiltzailearen sistema informatikoan (software eta hardware-an) zein sistema berean gordetako dokumentu elektroniko eta fitxategietan alterazioak sor lezaketen birusik zein bestelako elementurik WEBgune honetan ez dagoenik bermatzen eta kontrolatzen.

      WEB honen edukietan izan litezkeen birusen ondorioz erabiltzailearen sistema informatikoan, dokumentu elektronikoetan, fitxategietan, etab.etan alterazioak sortuz, zeinahi den beren izaera gerta litezkeen kalteen aurrean, BEITIA-MARTXAk bere gain ezein erantzukizunik hartuko ez duela jakinarazten du.

    4. BEITIA-MARTXAk ez du WEB honen edukietan zein sarbidean errorerik ez gertatzea bermatzen. Horren ondorioz, erabiltzaileak Atarian zehar nabigatzeak eragin liezazkiokeen balizko fidagarritasun, erabilgarritasun edo itxaropen faltsuaren aurrean erantzukizunetik libratu egingo du BEITIA-MARTXA.

  5. LOTURAK EDO ESTEKAK

    BEITIA-MARTXAk aurretik jakinarazitako berariazko onespenik barik ezin izango da Atari honetara beste edozein WEBetik ezein estekarik jarri.

    WEBgune honek BEITIA-MARTXAk kudeatzen ez dituen beste atari edo WEBguneetara zuzendutako estekak izango balitu, elkarte honek aipatu atari eta WEBguneetan kontrolik ez duela eta halaber, berauetan agertzen den edukiaren erantzule ez dela jakinarazten du. WEB honetan egon litezkeen estekak, soilik, informazio-erreferentzia gisa eskaintzen dira, berauetan agertzen diren edukiei, jabeei, zerbitzuei edo produktuei buruzko inolako baloraziorik egin gabe.

    Dena dela, BEITIA-MARTXAk ez du bere gain hartuko hirugarren hauek emandako zerbitzuei dagokionez aurkeztu litezkeen edozein erreklamazio zein demandaren aurrean, ezein erantzukizunik hartuko.

  6. LEGE APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA

    Nabigaziorako eta erabilerarako Baldintza Orokor hauek baita BEITIA-MARTXAren eta erabiltzailearen arteko edozein erlazio, lege espainiarraren pean arautuko dira.

    Baldintza Orokor hauen zein BEITIA-MARTXAren eta erabiltzailearen arteko erlazioaren ondorioz sortutako edozein auziren aurrean, legozkiekeen beste inolako forori espresuki uko eginez, bi alderdiek Bergarako (Gipuzkoa) Epaitegi eta Tribunaletako jurisdikzio eta aginpidearen pean jarriko direla onartzen dute.


 

Iñaki Beitia ...

Bost puntetako izar bat zinen
jakin ezazu aurrena,
aberriaren maitasuna bat;
bestea euskararena;
hirugarrena mendigoizale;
irakasle, laugarrena,
bostgarrengoa,
jatortasuna sinbolizatzen zuena.
Orain ordea, zaude geronen
mugetatik at irtena,
eta zu zara zeruetako
izar distiratsuena,
gaurik beltz eta ilunenean
diz-diz egiten duena.

—Nerea Elustondo—


Facebook
Gaurko eguraldia

 


http://www.beitia.org
© 1997-2017. Iñaki Beitiaren omenezko Mendi-martxa


Antolatzaileak: Goierri Kirol Elkartea ¦ Lekaio Kultur Elkartea ¦ Ostadar Mendi Taldea (IFK: G20341673)
Urretxu-Zumarraga Ikastola ¦ Zintzo Mintzo Euskaltzale Elkartea
Urretxu-Zumarraga (Gipuzkoa). Euskal Herria - The Basque Country
Kontaktu helbidetarako egin klik hemen.


1024x768 edo pantaila-bereizmena handiagoa gomendatua.



Powered by Zope


Multilingual by
Localizer