eu | es
 [ Hemen zaude: Sarrera  >  MEG (Maiz egiten diren galderak)  ]
 
Sarrera
Nor zen Iñaki
Abestiak
Aurtengo edizioa
Fitxa teknikoa
Arautegia
Opariak
MEG
Bideo eta argazki galeriak
Euskaraz bizi nahi dut!
Aurreko edizioak
Antolatzaileak eta laguntzaileak

Izena ematea
Inkesta
Facebook Facebook
Twitter Twitter
Bloga
Jarioak Feed icon
Kontaktua

Ostatuak
Nola etorri
Leku eta monumentu interesgarriak
Aholkuak

Ohar legala
Pribatutasun
Politika

[eu] Euskara
[es] Castellano


 
MEG (Maiz egiten diren galderak)

Ondoren, izan ditzakezun zalantzak argitzearren, sarri egiten diren galderen atal hau eskaintzen dizugu.


Galdera orokorrak
Izena ematea
Nola etorri Urretxu-Zumarragara
Ostalaritza
Ibilbidea
Ibilaldia amaitu ostean...
Emaiguzu zure laguntza



Galdera orokorrak
1. Nor zen Iñaki Beitia?

Iñaki Beitia Aizpurutxon jaiotako euskaltzale eta mendizalea zen. Ostadar M. T.-ko bazkide sortzailea, Urretxuko udaleko Herri Batasuneko zinegotzi eta euskararen karteraren arduraduna, Urretxu-Zumarragako Ikastolako irakaslea, bertsolari-eskolako irakaslea, gure herrietan edozein kirol- edo kultura-ekintzako partehartzaile eta laguntzailea, ... Iñaki denok maite genuen laguna izan zen.

Mendiko bizikletako martxa bat egin ondoren, 1996an utzi gintuen. Horren ondorioz, aurten ere bere omenez antolatu dugun mendi-martxan parte har dezazun gonbidatzen zaitugu.

Informazio gehiago hemen.

Gora 

2. Zein hizkuntzak erabiltzen dira martxaren antolakuntzan?

Euskara da mendi-martxaren hizkuntza ofiziala. Euskaraz dira Antolakuntzako bilerak. Euskaraz gain, Antolakuntzaren Informazio Zerbitzuak gaztelaniaz ere emango du informazioa.

Gora 

3. Zergatik http://www.beitia.org irekitzean irekitzen zait euskaraz webgunea?

Webgune honek euskara lehenesten du lehen orrian informazioa ematean. Nabigadorearen lehentasunak gaztelaniaz, katalanez, frantsesez edo bestelako hizkuntzatan lehenetsia baduzu ere, lehendabiziko aldiz euskaraz irekiko zaizu. Hizkuntzaz aldatzeko (bestelako aukera bakarra gaztelania izango duzu), goian eskuinean zein menu nagusia hizkuntza aukeratzeko kontrolak erabil itzazu.

Webgunea hau ez, baina euskarazko beste webgune asko euskaraz irakurri nahi badituzu, eta hizkuntz lehentasunetan euskara lehen hizkuntzatzat ez baduzu, ondoko oharrak irakur ditzazun gomendatzen dizugu.

Gora 


Izena ematea
1. Zenbat kostatzen du izena emateak?

Izena emateak 8 euro kostatzen du, ibiladia-egunaren aurretik zein Internetez egiten bada. Irteera egunean egiten bada, izena emateak 10 euroko kostua du. Izena ematearekin, ibilbidean diren zerbitzuak erabiltzeko eskubidea ematen du: ibilbidearen markaketa, anoa-postuak, Antolakuntzaren laguntza...

Gora 

2. Non eta nola egin dezaket izen-ematea?

Izenematea hiru forma desberdinez egin daiteke:

  • Urretxuko Polikiroldegian, Zumarragako Polikiroldegian edo Ostadar Mendi Taldearen egoitzan izena emanez, izenemateko epean eginda.

  • Internet bitartez web orri honetan atzigarri jarriko dugun zerbitzua erabiliz.

  • Areizaga-Kalebarren plazan, irteera egunean. Antolakuntza lanak erraztearren, izenemateak egun batzuk aurretik egitea gomendatzen dugu.

Antolakuntza lanak erraztearren, izen-ematea ibilaldi-eguna baino egun batzuk lehenago gomendatzen dugu.

Izena emateko epeak bai prentsa lokalean, baita webgune honetan agertuko dira (dagoeneko hemen dituzu).

Datorren estekan izena emateko kokalekuak mapa dinamikoan ikusi ditzakezu.

Gora 

3. Federaturik izan behar dut parte hartzeko?

Ez. Ez da beharrezkoa federaturik egotea mendi martxan parte hartzeko, baina bai mendian eta mendi-martxa honetan ibiltzeko, federaturik egotea komenigarri litzakeela adierazi nahi dizugu. Izan ere, beste zerbitzuen artean, federaturik egoteak gerta litekeen intripu baten aurrean aseguru batez babestua izatea suposatzen duelako.

Dena dela, mendi-martxaren arautegian agertzen den ondorengo araua kontuan har dezazun gomendatzen dizugu:

  1. Gomendagarria da federaturik egotea. Antolakuntzak ez du mendi-ibilaldiaren baitan zein horren ondorioz mendizaleei gerta lekizkiekeen istripurik bere gain hartuko. Partehartzaileek edozein indemnizazio hartzeari uko egingo diote.

Gora 

4. Mendi talderen baten kide izan behar dut martxan parte hartzeko?

Ez. Ez da beharrezkoa.

Gora 

5. Euskal Mendi Federazioaren Iraupen Luzeko Ibilaldien Egutegiaren barruan dago Iñaki Beitiaren omenezko Mendi-martxa?

Ez. 2017. urtean ospatu behar dugun Iñaki Beitiaren omenezko Mendi-martxaren edizioak ez du Euskal Mendi Federazioaren Iraupen Luzeko Ibilaldien Egutegian parte hartuko.

Gora 

6. Izen-ematea Urretxu-Zumarragako inskripzio tokietan egiten badut, zer egin behar dut ondoren?

Izen-ematea Urretxu-Zumarragako egoitzetan egiten baduzu (Urretxu eta Zumarragako Polikiroldegietan eta Ostadar M. T.-aren egoitzan (Zumarragako Kultur Etxea, Legazpi kalea 7)), 8 euro ordaintzearen trukean zigilatzeko txartela (txartelan bertan lehen kontrola —irteera gunekoa— zigilatuta izango duzu) eta elastikoa eskuratzeko agiria emango zaizkizu.

Elastikoa eskuratzeko agiriarekin, plazan bertan, ondoan dagoen elastikoak emateko txosnara joan eta agiriaren trukean zure neurriari dagokizun ekitaldi honetako elastiko berria jasoko duzu.

Gora 

7. Noiz irekiko da izen-ematea Urretxu-Zumarragako hiru inskripzio tokietan?

Epea, maiatzaren 8an irekiko da eta maiatzaren 20an (larunbata) bukatzen da.

Gora 

8. Izen-ematea Internet bitartez egiten badut, zer egin behar dut ondoren?

Izenematea Internet bitartez (web bitartez) egiten baduzu, datu-orrian betetzean utzi diguzun email helbidean gure konfirmazioa jasoko duzu 24 orduren buruan. Bestalde ere, sistemak zure izenematean emandako datuak kontsultatzeko esteka bat erakutsiko dizu. Horregatik eskatzen dizugu zure posta-elektronikoa, zuri inskripzioaren konfirmazioa bidaltzearren.

Ondoren, martxaren egunean eta martxa hasi baino 15 minutu lehenago, "Internet izen-emateak" izeneko txosnan agertu beharko duzu, zure ordainketaren agiria erakutsiz. Bertan, zigilatzeko txartela (lehen kontrola —irteera gunekoa— zigilatuta izango duzu) eta elastikoa eskuratzeko agiria emango zaizkizu.

Izenemateko txosnaren ondoan dagoen elastikoak emateko txosnara joan eta agiriaren trukean zure neurriari dagokizun elastiko berria jasoko duzu.

Izenemana Internetez egiten bada, partaideko zortzi 8 euro ordaindu behar dela gogoratu nahi dizugu.

Gora 

9. Noiztik noizera dago Internetez izenematea egiteko epea?

Epea, 2017/05/05eko 09:00etatik (GMT+1 - bertako ordua), 2017/05/19ko (ibilaldia egunaren aurreko ostiraleko) 15:00ak arte irekita egongo da.

Gora 

10. Izena Internetez eginez gero beharrezko al da ordainagiriaren kopia eramatea?

Bai, ordainagiria ekar dezazun eskatuko dizugu.

Gora 

11. Zeintzuk dira gure kontu korrontearen identifikazio datuak?

Gure kontu korrontearen identifikazio datuak honako hauek dira: Euskadiko Kutxa, 3035 0027 72 0270030914 zenbakia. Kontua 'SOCIEDAD DE MONTAÑA OSTADAR' izenean irekita dago.

Gora 

12. Izenematea martxaren egunean bertan, irteera-gunean egiten badut, zer jasoko dut orduan?

Inskripzioak egiteko txosnetan zure izen-abizenak eta beste zenbait datu eskatuko dizkizugu. 10 euro kobratu ondoren, zigilatzeko txartela (lehen kontrola —irteera gunekoa— zigilatuta izango duzu) eta elastikoa eskuratzeko agiria emango zaizu.

Elastikoa eskuratzeko agiriarekin, ondoan dagoen elastikoak emateko txosnara joan eta agiriaren trukean zure neurriari dagokizun elastiko berria jasoko duzu.

Antolakuntza-arrazoiengatik, Antolakuntzaren lana erraztearren, izenematea ibilaldiaren aurreko egunetan egitea gomendatzen dugu. Aurreko egunetan egiten bada, ordaindu beharreko kuota 8 eurokoa izango da.

Gora 

13. Zertarako da zigilatzeko txartela?

Ibilbideetan zehar kontrolak izango dituzu. Kontrol batera iristean, kontrol-gunean dagoen kideari txartela erakutsi behar diozu zigilua ipini diezaion. Era honetan, amaierara iristean ibiltari batek kontrol guztietatik igaro dela egiazta daiteke. Lehen kontrola —irteera gunekoa— zigilatuta izango duzula jakin ezazu.

Gora 

14. Zertarako da zigilatzeko agiria?

Agiria zure elastiko neurria idatzita daraman papertxo bat da. Martxaren egunean, elastikoak dituen txosna izango duzu Areizaga-Kalebarren enparantzan, irteera-gunean ipinita. Agiria erakutsi eta zure neurriari dagokion elastiko berria jasoko duzu trukean, baita aurten emango dugun opari berezia ere.

Gora 

15. Nola jaso dezaket opari gisako elastikoa?

Martxaren egunean, elastikoak emateko txosnara joan eta agiriaren trukean zure neurriari dagokizun elastiko berria jasoko duzu.

Gora 

16. Emakumeontzako elastiko termiko berezirik izango da?

Bai, 2017ko martxan emakumeentzako berezi egindako elastiko modelo bereziak izango dira, lau neurritan (S, M, L eta XL); XXL behar izanez gero, gizonezkoena aukeratu beharko da. Barkatu eragozpenak.

Gora 

17. Noiz jaso ahal izango da elastikoa?

Elastikoa, martxa amaitzean jaso ahal izango da.

Gora 


Nola etorri Urretxu-Zumarragara
1. Non dago Urretxu-Zumarraga? Nola joan naiteke Urretxu-Zumarragara?

Urretxu eta Zumarraga Urola ibaiak banatuz, elkarren ondoan dauden Goierri eskualdearen mendebaldeko herriak dira. Bertara trenez, Madrid-Irun linea erabiliz, zein errepidez etor zaitezke.

Informazio gehiago esteka honetan kokatutako mapan dinamikoan kontsulta dezakezu. Gainera, zure autoan bazatoz, eta ez baduzu Urretxu-Zumarragarako bide ezagutzen, ondorengo esteka herriotara iristeko behar duzun laguntza guztia aurkituko duzu.

Gora 

2. Non aparkatu dezaket nire autoa Urretxu-Zumarragan? Aparkaleku berezirik al da?

Aurtengo ediziorako, Zumarragako Udalari eta Zumarragako La Salle ikastetxeari esker, aparkaleku bereziak irekiko ditugu kanpotik autoz etortzen diren lagunentzako. Alde batetik, Zumarragako Euskadi Plazan kokaturik izango da bat (bietarik txikiena, helmugatik minutu batera kokatzen dena), eta Zumarragako La Salle Eskolako kantxan bigarrena, helmugatik 5 minututara kokaturikoa.

Aparkalekuak non dauden informazio zabala ere webgune honetan aurkituko duzu.

Dena dela, autoz bazatoz, pixka bat garaiz etor zaitezen gomendatzen dizugu.

Gora 


Ostalaritza
1. Non egin daiteke lo?

Urretxu-Zumarragan eta inguruko herrietan hotelak eta ostatuak dituzu bertan lo egiteko. Informazio gehiago ondorengo estekan aurkituko duzu.

Gora 

2. Doako lo-tokirik antolatu duzue?

Bai. Lo egiteko doako tokia -eta gosaria- ere izango duzu erabilgarri aurten egingo dugun mendi-martxan. Kanpotik bazatoz, izen-ematea Internetez ez baduzu egin eta antolakuntzaren tokian lo egin nahi baduzu, Zuzendaritzari informa diezaiozun eskatzen dizugu. Hona hemen gurekin kontaktuan jartzeko informazioa.

Gora 


Ibilbidea
1. Zenbat ibilbide ditu mendi-martxak?

Aurten, 21. edizioan, ibilbide bakarra antolatu dugu, 34 kilometro luzerakoa. Goizeko 7:00ak eta 7:30ak artean izango da bere irteera ordua. 1.800 metroko metatutako igoera izango du.

Gora 

2. Zenbat anoa-postu ditu ibilbideak?

2017ko ekitaldian, anoa-postuak ondorengo tokietan kokatuak izango dira: Trekutz, Aizpurutxo, Pagotxoeta eta Areizaga-Kalebarren enparantzan.

Gora 

3. Zenbat kontrol gune daude martxan zehar?

21. edizioan, ibilbidearen kontrolak honako hauek izango dira: (hasierako kontrola - txartela zigilatuta emango dizugu), Irimo, Elosumendi, Aizpurutxo, Samiño eta berriz Areizaga-Kalebarren plaza, oraingoan amaierako kontrola.

Gora 

4. Saririk jasotzen al du mendizale azkarrenak? Eta mendizale motelenak?

Ez. Ez da inolako saririk emango lehendabiziko edo azkeneko mendizalea izateagatik, ibilaldia amaitu ondoren. Gogoratu nahi dugu, hau ibilaldia dela, hau da, ibil-tzeko eta ez korrika edo lasterka egiteko.

Gora 

5. 'Motelegi' banoa, deskalifikatua izango naiz?

Lehendabizi, aipatzea motelegi ibiltzea zer den zerbait subjetibo dela.

Erantzuna ezezkoa da. Erratza-taldearekin topo egiten baduzu, erratza-taldeak lagunduko zaitu amaierara iritsi arte.

Dena dela, zure egoera fisikoa behar bezalakoa ez bada, eta amaiera puntura itzul zaitezen egoki irizten bada, ibilaldia amaitu gabe Antolakuntzak menditik jaisteko laguntza eskainiko dizula adierazi nahi dizugu.

Gora 

6. Zein segurtasun neurriak aurrikusi ditu Antolakuntzak mendi-martxarako?

Segurtasuna dela-eta, Gurutze Gorriaren laguntza estimagarria ziurtatuta dugu: euren lur-orotariko ibilgailuekin kontrol-gune desberdinetatik igarotzen dira, beren lana beharrezko bada istripuaren tokira hurbiltzearren. Bai unitate mugikor hau, baita gainontzeko kontrol-guneek antolakuntzaren gune zentralarekin sakelako telefonoz kontaktu zuzenean izango dira. Segurtasun arau hauetaz gain, behar izanez gero, edozein partehartzaile osasun-zentrora zein herrira jaistearren, kontrol-gune guztietan beharrezko izan litezkeen ibilgailuak izango dira.

Gora 

7. Nora deitu behar dut larrialdiren bat ikusten badut?

Larrialdiren bat aurkitzen baduzu, Urretxu-Zumarragako Gurutze Gorriaren telefonora [(+34) 943721517] dei dezazun eskatuko dizugu.

Gora 

8. Eraman dezaket txakurra ibilbidean zehar?

Bai. Hala ere, kontuan izan, txakurrik badaramazu, bidean dauden baserrietako bestelako animaliekin eta ibilbidean dauden lagunekin arazorik sortu ez dadin lotuta eraman beharko duzula.

Gora 

9. Haurrak joan daitezke bakarrik ibilbidean zehar?

Ez. Ibilaldian parte hartzen duten haurrek heldu baten laguntza izan beharko dute ibilaldia egiten duten bitartean.

Gora 

10. Linterna beharrezkoa da mendian ibiltzeko?

Ez, ez da beharrezko izango.

Gora 


Ibilaldia amaitu ostean...
1. Non bazkaldu dezaket martxaren ondoren?

Urretxu-Zumarragako jatetxeen zerrenda ondorengo estekan aurkituko duzu.

Gora 

2. Doako dutxa zerbitzurik dago martxaren ondoren?

Bai. Ibilaldia amaitu ondoren, Urretxuko Ederrena Pilotalekuko dutxak —dohainik— erabiltzeko aukera izango duzu. Frontoia, amaiera-puntutik 100 metrora kokatuta dago.

Gora 

3. Masajistarik izango al da martxaren ostean?

Aurtengo edizioan ezin izango ditugu masajistak izan. Barkatu eragozpenak!

Gora 

4. Ibilbidea eta anoa-postuak garbi geratuko dira martxa amaitu ostean?

Bai. Anoa-postuak jaso egingo dira eta garbi geratuko dira ibilbidearen ostean, eta bestalde, ibilbidean zehar jarrita dauden plastikozko marka eta kartel guztiak, erratza-taldeak jasoko ditu ibilbidea egitearekin batera.

Dena dela, Antolakuntzak mendizaleei ibilbidean zehar zaborrik bota ez dezaten eta anoa-postuetan kokatzen diren edukiontzien erabilera egokia egin dezaten eskatu nahi die.

Gora 

5. Noiz jaso ahal izango da elastikoa?

Elastikoa, martxa amaitzean jaso ahal izango da.

Gora 


Emaiguzu zure laguntza
1. Nola lagundu dezaket martxaren antolakuntzan?

Aurreko ekitaldietan, 100 lagun baino gehiago izan ziren egunean zehar euren laguntza eman zutenak, izena ematean, kontrol-guneetan, anoa-postuetan, osasunaren zainketan, aurreko egunean ibilbidearen markaketan... egindako lanetan.

Aurten ere beste ehun lagunen laguntza behar izango dugu goian aipatutako lanak egiteko. Laguntzeko prest bazaude, arren, jar zaitez gurekin kontaktuan, hemen gurekin kontaktuan jartzeko behar duzun informazioa. Aldez aurretik, eskerrik asko.

Dena dela ere, martxaren aurretik egoki den garaian prentsa lokalean laguntza-deialdia egingo dugula kontuan har ezazu.

Gora 

2. Iñaki Beitiaren omenezko Mendi-martxan nire enpresaren laguntzaz babestu nahi dut. Norekin hitz egin behar dut?

Antolakuntzarentzako, Mendi-martxa bera egiteak esfortzu ekonomiko handia suposatzen du.

Zure enpresaren izenean, Iñaki Beitiaren omenezko Mendi-martxa babesteko prest bazaude, arren, jar zaitez gurekin kontaktuan (+34) 699.66.57.37 telefonoan. Eskerrik asko aldez aurretik.

Gora 


 

Iñaki Beitia ...

Bost puntetako izar bat zinen
jakin ezazu aurrena,
aberriaren maitasuna bat;
bestea euskararena;
hirugarrena mendigoizale;
irakasle, laugarrena,
bostgarrengoa,
jatortasuna sinbolizatzen zuena.
Orain ordea, zaude geronen
mugetatik at irtena,
eta zu zara zeruetako
izar distiratsuena,
gaurik beltz eta ilunenean
diz-diz egiten duena.

—Nerea Elustondo—


Facebook
Gaurko eguraldia

 


http://www.beitia.org
© 1997-2017. Iñaki Beitiaren omenezko Mendi-martxa


Antolatzaileak: Goierri Kirol Elkartea ¦ Lekaio Kultur Elkartea ¦ Ostadar Mendi Taldea (IFK: G20341673)
Urretxu-Zumarraga Ikastola ¦ Zintzo Mintzo Euskaltzale Elkartea
Urretxu-Zumarraga (Gipuzkoa). Euskal Herria - The Basque Country
Kontaktu helbidetarako egin klik hemen.


1024x768 edo pantaila-bereizmena handiagoa gomendatua.



Powered by Zope


Multilingual by
Localizer