eu | es
 [ Hemen zaude: Sarrera  ]
 
Sarrera
Nor zen Iñaki
Abestiak
Aurtengo edizioa
Fitxa teknikoa
Arautegia
Opariak
MEG
Bideo eta argazki galeriak
Euskaraz bizi nahi dut!
Aurreko edizioak
Antolatzaileak eta laguntzaileak

Izena ematea
Inkesta
Facebook Facebook
Twitter Twitter
Bloga
Jarioak Feed icon
Kontaktua

Ostatuak
Nola etorri
Leku eta monumentu interesgarriak
Aholkuak

Ohar legala
Pribatutasun
Politika

[eu] Euskara
[es] Castellano


 
Entregatzeko falta diren kamisetak JASO DAITEZKE

Dagoeneko jaso daitezke pendiente diren kamisetak, OSTADAR Mendi Taldearen egoitzan daude. Elkartea astearte, ostegun eta ostiraletan dago irekita, eta Zumarragako Kultur Etxean (Legazpi Kalea 7) dago kokatuta. Kamisetak berandu entregatzeagatik sortutako arazo guztiak direla eta, barkamena eskatu nahi dugu.


Biharamuneko datuak

Eskerrik asko zuen parte hartzeagatik!!! Atzoko egun ederrean berriz ere gogoratu genuen Iñaki gure mendietan ibiliz. Ondoko estekan dituzu atzoko egunak emandako datuak.

Honako argazki bildumak igo ditugu orain arte. Gehiago igoko ditugu.

Honako argazki bildumak igo ditugu orain arte. Gehiago igoko ditugu.

Gogoan izan ere, gure martxa hobetzeko honako inkesta betetzea eskatzen dizugula.

Eskerrik asko!

Antolatzaileok


Ongi etorri Iñaki Beitiaren omenezko mendi-martxara

Lehenik eta behin ongi etorri Iñaki Beitiaren Omenezko 21. Mendi-martxaren webgunera.

Datorren 2017ko maiatzaren 21ean (igandea) Urretxu-Zumarragan (Gipuzkoa) ospatuko dugun 21. ibilaldiaren nondik norakoak, arauak, gune interesgarriak eta helburuak topatuko dituzu gune berritu honetan, eta guztia Urretxu-Zumarragako laguna izan genuen Iñaki Beitia gogoratuz. Bisita gaitzazu, bai gune honetan, baita Urretxu-Zumarragako inguruak ezagutuz.

Edozein zalantza izanez gero, gurekin kontaktuan jar zaitezen animatzen zaitugu. Ongi etorria izango zara.

Antolatzaileok


Oleta lepoa
Oleta lepoa
— ©  Juan Mari Gabilondo—
Egin klik handiago ikusteko
(216,586 byte)
Aurtengo edizioa

Antolakuntzak, -egutegiko beste ekintzekin talkarik egin ezean- maiatzeko azkenaurreko igandea mendi honetarako gordetzeko asmoa du. Iñaki Beitiak gugan utzi zuen oroimenak ibilaldi honetako antolakuntza bateratua egitea ahalbidetu du. Mendiko bizikletako martxa bat egin ondoren, 1996an zendua, bere oroimena pizturik mantentzeko bere izena daraman ekintza bat egitea otu zitzaigun. Ostadar M. T.-ko bazkide sortzailea, Urretxuko udaleko Herri Batasuneko zinegotzi eta euskararen karteraren arduraduna, Urretxu-Zumarragako Ikastolako irakaslea, bertsolari-eskolako irakaslea, gure herrietan edozein kirol- edo kultura-ekintzako partehartzaile eta laguntzailea, ... Iñaki denok maite genuen laguna izan zen.

Aurtengo edizioa izeneko atalean, mendi-ibilaldiaren deskribapena, kontrolen eta anoa-postuen kokapena, eta berrikuntzen berri izango duzu.


Fitxa teknikoa kontsulta ezazu...

Prestatu dugun ibilbidea fitxa teknikoan kontsulta ezazu.


Mendi martxaren laguntzaileak

Hona hemen mendi martxaren laguntzaile eta kolaboratzaileak. Guztiei denei eskerrak eman nahi dizkiegu emandako laguntzarengatik.

Laguntzaileak:
Urretxuko Udala
 
Zumarragako Udala
 
Urola Garaiko Gurutze Gorria
 
Super BM - Urola (Grupo Uvesco)
 
Eroski Urretxu-Zumarraga
 
Talleres Eitza
 
U.Z. S. Coop.
 
Comercial Vinícola Arbizu S. L.
 
Belarzain (dietetika eta belardenda)
 
Ganboa
 
 
Goierriko Hitza
 
Goiberri
 
Otamotz
 

Euskaraz bizi nahi dut!

Euskaraz bizi nahi dut, abestia (Esne beltza)


Ikus 2012ko martxa egunean zein 2013koan ateratako argazki galeriak.

Eskerrik asko parte hartzeagatik!!!


Martxaren egunean, Aizpurutxoko gunean EUSKARAZ bizi nahi dugula adierazteko aukera izango dugu. Horretarako anoa-postuaren kokapenean 'Euskaraz bizi nahi dut lelopean' (hala dioten banderak izango ditugu) argazkia atera ahal izango dizugu. Ondoren, webgunearen atal honetan, gain biotan ateratako argazkiak argitaratuko ditugu.

Euskararen bidea ibiliaz egiten da!
Ibili, berba egin, hitz egin, mintzatu eta bizi! EUSKARA!

Urretxu-Zumarragako
Zintzo Mintzo Euskaltzale Taldea

Ekimenari buruz informazio gehiago: http://euskarazbizinahidut.org/


Elkarrekin birzkikla dezagun
Elkarrekin birzkikla dezagun
— ©  AB—
Elkarrekin birzkikla dezagun...

Denok Natura zaindu behar dugu, gure seme-alabei egoki den mundua utzi behar diegulako. Lagun iezaguzu anoa-postuetan ahalik eta gehien birziklatzen... Naturak eta denok eskertuko dugu.


Entzun mendi martxaren abestia...

Entzun ezazu Iñaki Beitiaren omenez, Gorka Ojangurenek "Askoz gertuago" izenpean idatzitako abestia. Abestiaren letrak eta informazio gehiago esteka honetan eskuragarri dituzu.

Eta entzun Iñakik bere sorterria Aizpurutxori egindako trikitixa. Abestia eta letrak esteka honetan eskuragarri dituzu.


Bitakora kaiera... martxaren bloga

Blogaren eduki osoa ikusteko... egin klik hemen.


Agurra

Zumarraga-Urretxun ikusi nahi zaitugu, eta zuri gure mendiek erakusten duten ibilaldi ederra eskaini gainera. Zalantzarik baduzu, gurekin kontaktuan jarri behar baduzu hemen behar duzun informazioa aurkituko duzu. Gipuzkoako alderdi hau ezagutu dezazun gonbidatzen zaitugu.

Mila esker eta mendian ikusi arte,

Antolatzaileok
—2017ko apirilaren 18an—



 

Iñaki Beitia ...

Bost puntetako izar bat zinen
jakin ezazu aurrena,
aberriaren maitasuna bat;
bestea euskararena;
hirugarrena mendigoizale;
irakasle, laugarrena,
bostgarrengoa,
jatortasuna sinbolizatzen zuena.
Orain ordea, zaude geronen
mugetatik at irtena,
eta zu zara zeruetako
izar distiratsuena,
gaurik beltz eta ilunenean
diz-diz egiten duena.

—Nerea Elustondo—


Facebook
Gaurko eguraldia

 


http://www.beitia.org
© 1997-2017. Iñaki Beitiaren omenezko Mendi-martxa


Antolatzaileak: Goierri Kirol Elkartea ¦ Lekaio Kultur Elkartea ¦ Ostadar Mendi Taldea (IFK: G20341673)
Urretxu-Zumarraga Ikastola ¦ Zintzo Mintzo Euskaltzale Elkartea
Urretxu-Zumarraga (Gipuzkoa). Euskal Herria - The Basque Country
Kontaktu helbidetarako egin klik hemen.


1024x768 edo pantaila-bereizmena handiagoa gomendatua.



Powered by Zope


Multilingual by
Localizer